Obesitatea eta Zelulitisa Tratatzeko Protokoloak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,59 KB

Obesitatea Tratatzeko Protokoloa

Larruazalaren Beharrak

  • Jakineko atal bateko gantz ehuna txikiagotzea.
  • Linfa zirkulazioa eta zainetako itzulera hobetzea.

Larruazalaren Prestaketa

  • Larruazal lehorrak garbitzeko esneaz garbitu.
  • Esfoliatzaile fisikoak erabili behar dira: polietilenozko pikorrak, fruitu hezurrak, etab.

Tratamenduaren Muina

  • Lipidoak mobilizatu behar dira, eta horretarako, substantzia erreduktore eta lipolitikoak erabili behar dira: kafeina, entzima lipolitikoak, karnitina...
  • Zainetako zirkulazioa suspertzeko edemen kontrako kosmetikoak erabili behar dira. Sobera dauden likidoak mugitzea eragiten dute, eta irazkortasun baskularra hobetzen dute. Hipotermia eragiten duten produktuekin batera.

Teknika Elektroestetikoak

  • Termoterapia bandak (kestos, termolinia, bodysistem).
  • Mugimendua kitzikatzeko korronteak, giharren tonua hobetzen dutelako eta, izan ere, dieta erreduktoreen ondoriozko biguntasunari aurre hartu behar zaiolako (ginasia pasibo isometrikoa).
  • Galbanizazioa (metabolismoa hobetzeko, toxinak botatzeko).
  • Diatermia kapazitiboa eta ionizazioa (obesitate lokaletan produktuak hobeto barneratzeko).

Teknika hidrotermalak ere erabil daitezke: burbuila bainuak, hidromasajeak, sauna, fangoterapia...

Tratamendua Amaitzea

  • Algazko edo lurrezko enboltura, obesitatea mugatua bada.
  • Krema tinkatzailea edo erreduktoreak.
  • Bilgarri osoa egiten badugu, tratamenduaren muinean egin behar da eta tratamenduaren amaieran, presio dutxa edo zurrusta ezarri eta masajea egin.

Aholku Profesionala

  • Elikadura orekatua, medikuak kontrolatzen duen dieta.
  • Ariketa fisikoa.
  • Alkohola eta toxinak ez kontsumitzea.
  • Krema tinkatzaile edo erreduktorea ematea egunero.

Zelulitisa Tratatzeko Protokoloa

Larruazalaren Beharrak

  • Zelulitisa eragiten duten faktoreak desagerraraztea.
  • Odol eta linfa zirkulazioa hobetzea.
  • Funtsezko substantziaren hiperbiskositatea eta fibrosia (mikro eta makro noduluak) murriztea.
  • Adiposito gantzen lisia edo hausketa.

Larruazalaren Prestaketa

Larruazal arrunt edo lehorrak garbitzeko tonikoaz garbitu eta peeling fisiko edo kimikoaren bidez esfoliatu behar da.

Tratamenduaren Muina

  • Substantzia lipolitikoak erabiltzea: l-karnitina, kafeina, fukus estraktuak.
  • Zelulitis edematosoaren kontrako tratamenduen helburua mikrozirkulazioa hobetzea da eta horretarako zainetako zirkulazioa bizkortzeko eta edemen kontrako kosmetikoak (erratza, arnika, guarana) ezarri behar dira. Asaldatutako ehuna berregiteko, azeri buztana, silizio organikoa, centella asiatika...
  • Ionizazioak substantzia aktiboak larruazalean hobeto sartzea eragiten du eta diatermiak gauza bera egiten du eta zirkulazioa hobetzen du.
  • Elektroeskultura edo galbanizazioak truke metabolikoak hobetzen ditu eta sobera dauden likidoak eta hondakinak kanporatzen ditu eta zirkulazioa hobetzen du.
  • Zirkulazioa kitzikatzeko korronte isometrikoek muskuluen tonua eta lipidoen metabolizazioa hobetzen dute. Termoliisi bandak (termolia eta termoestimulazioa).
  • Ultrasoinuak zelulitis gogorraren eta noduluen aurka, fibrinolitikoak direlako.

Teknika hidrotermalak egokiak dira, suspertu eta azaleko masajea egiten dutelako eta egoera orokorra hobetzen dutelako: burbuila bainuak, hidromasajeak, presio dutxak, sauna, benda hotzak eta beroak. Telangiektasia edo mikrobarizerik badago, ez da komeni lotura beroak erabiltzea. Lohiak eta algak erabili daitezke.

Masajea suabe egin behar da, urpeko masajea ere egin daiteke. Eskuzko drainatze linfatikoa zelulitisaren kontrako teknikarik hoberenetakoa da, hondakinak eta soberan dauden likidoak kanporatzen laguntzen duelako eta zirkulazioa hobetzen duelako. Ez da komeni masaje sakona egitea, zelulitisa mingarria izan ohi baita.

Tratamendua Amaitzea

  • Lohizko edo algazko maskarak eta hersketa teknikak erabili behar dira, txandaka.
  • Krema tinkatzaile edo drainatzailea ezarri behar da, masaje suabe baten bitartez.
  • Bilgarri osoa egiten badugu, tratamenduaren muinean egin behar da eta tratamenduaren amaieran, presio dutxa edo zurrusta ezarri eta masajea egin.

Aholku Profesionala

  • Espezialistari kontsulta egitea.
  • Elikadura orekatua.
  • Ariketa fisikoa.
  • Alkohola eta toxikoak ez kontsumitzea.
  • Ur hotzeko eta beroko dutxak txandakatzea.
  • Presio dutxak edo burbuila bainuak.

Entradas relacionadas: