Nutrizio Funtzioa: Nola Lortzen Dute Izaki Bizidunek Materia eta Energia

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,28 KB

Gaia: Nutrizio Funtzioa

Nutrizio Funtzioa

1.- Definizioa

Ingurunearekin materia eta energia trukatzea. (Izaki guztiek egiten dute)

Materia Ez Organikoa
  • Substantzia xumeak dira.
  • Izaki bizidunetan eta ingurunean aurkitzen dira.
  • Adibidez: ura, gasak eta gatz mineralak.
Materia Organikoa
  • Substantzia konplexuak dira.
  • Izaki bizidunek bakarrik sortu ditzakete.
  • Gluzidoak, lipidoak, proteinak eta azido nukleikoak.
Energia
  • Naturan aldaketak eragiteko gaitasuna da.
  • Garatzeko, bizi funtzioei eusteko eta mugitzeko behar da.

2.- Nutrizio Motak

(169. orrialdeko marrazkiak begiratu)

Autotrofoa
  • Materia ez-organikotik molekula organikoak ekoizten dituzte.
  • Adibidez: landareak eta algak.
Heterotrofoa
  • Materia organikoa beste izaki bizidunak jatean lortzen dute.
  • Adibidez: animaliak, onddoak, etab.
Aerobikoa eta Anaerobikoa

Zelulek molekula organikoen (adibidez, glukosaren) loturak hautsiz lortzen dute energia kimikoa. Energia lortzeko moduaren arabera, nutrizioa aerobikoa edo anaerobikoa da.

Aerobikoa
  • Arnasketaren bidez lortzen dute energia: oxigenoa erabiltzen dute glukosa molekula hausteko.
Anaerobikoa
  • Hartziduraren bidez lortzen dute energia: oxigenorik gabe hausten dute glukosa molekula.

3.- Landareen Nutrizioa

(170. orr. - marrazkiak begiratu liburuan)

  • Autotrofoa da.
  • Kanpotik hartzen du materia ez-organikoa.
  • Fotosintesiaren bidez, materia ez-organikoa, organiko bihurtzen du.
  • Argia energia kimiko bezala geratzen da molekula organikoetan.
  • Nutrizio aerobikoa dute: arnasketaren bitartez lortzen dute energia.

4.- Animalien Nutrizioa

(171. orr.)

  • Heterotrofoa da.
  • Beste izaki bizidunak janez lortzen du materia organikoa.
  • Digestio prozesuaren bidez desegiten dituzte elikagaiak.
  • Nutrizio aerobikoa dute: arnasketaren bitartez lortzen dute glukosaren energia.

Materia Lortzeko Bidea

Organismoek behar dituzten substantzia batzuk zuzenean eskuratzen dituzte kanpotik, eta beste batzuk elikagaietatik. Hiru prozesu desberdin daude horretarako:

1.- Elikagaien Lorbidea

Organismo Zelulabakarrak
  • Substantzia xumeak mintzean zehar sartuta eskuratzen dituzte, difusio bidez.
  • Zelula handiagoak eskuratzeko, mintza itxuraldatzen dute (elikagaia inguratuz). (172. orr.)
Landareak
  • Epidermisa erabiltzen dute uretik edo airetik xurgatzeko materia xumeak.
  • Estomen bidez CO2 lortzen dute.
  • Ile xurgatzaileen bidez ura eta gatz mineralak lortzen dituzte.
Animaliak

Behar duten materia organikoa, ura eta gatz mineralak beste izaki bizidunak janez lortzen dute:

  • Belarjaleak: landarez elikatzen dira (zebrak, urtxintxak...).
  • Haragijaleak: beste animalia batzuez elikatzen dira (tiburoiak, sugeak...).
  • Orojaleak: landarez eta beste animalia batzuez elikatzen dira (hartzak, txinpantzeak...).
  • Suspentsiboroak: ura iragaztean lortutako mikroorganismo eta materia organikoz elikatzen dira (koralak, zizare batzuk...).
  • Nekrofagoak: hildako animaliez elikatzen dira (kakalardoak, putreak...).
  • Parasitoak edo bizkarroiak: bizirik dagoen landare edo animalia batez elikatzen dira, kaltea eraginez (eltxoak, tenia...).

2.- Mantenugai Organikoen Lorbidea

Organismoek mantenugai organikoak lortzeko, elikagaiak eraldatu behar dituzte. Horretarako, digestioa egiten dute heterotrofoek, eta fotosintesia autotrofoek.

Digestioa
  • Organismo heterotrofoek egiten dute.
  • Molekula organikoak deskonposatzen ditu, txikiagoak (mantenugaiak) lortzeko, zelulek erabil ahal ditzaten.
  • Organismo zelulabakarrek organulu espezializatuetan (lisosometan) digeritzen dituzte elikagaiak.
  • Onddoek kanpo digestioa egiten dute lurzoruko materia organikoa digeritzeko. Digestio urinak kanporatzen dituzte molekulak txikiago bihurtzeko, eta gero, molekula txiki horiek xurgatzen dituzte; horiek dira onddoen mantenugai iturria.
  • Animaliek digestio-sistemaren bidez egiten dute digestioa. Mantenugaiak xurgatu eta zirkulazio-sistemara joaten dira, odolak gorputzeko zelula guztietara garraia ditzan.
  • Ornodunen kasuan, digestio-hodiaren zati bakoitza funtzio zehatz bat egiteko da (175. orr. - marrazkia).
Fotosintesia

(176. orr. - marrazkia)

  • Organismo autotrofoek egiten dute.
  • Eguzkiaren energiarekin, molekula organikoak sortzen dira.
  • Molekula organiko bakunak (glukosa) ingurunetik xurgatutako molekula ez-organikoetatik (karbono dioxidotik) lortzen dira.
  • Argi-energia energia kimiko bihurtzen da; oxigenoa sortzen da, eta zatirik handiena kanporatu egiten da.
  • Argitik lortzen den energia asko landareei kolore berdea ematen dien klorofilan gastatzen da.
  • Fotosintesia kloroplastoetan egiten da, klorofila duen landare-zelulen organuluan.

3.- Oxigenoaren Lorbidea

Landareak
  • Epidermisaren bitartez lortzen dute oxigenoa.
  • Landare garatuenek hostoetako estomen bitartez, eta zurtoinetako zein sustraietako zulotxo batzuetatik (lentizeletatik).
Animaliak
  • Arnas sistemaren bitartez lortzen dute oxigenoa.
  • Azalaren bitartez: ornogabe askok eta anfibioek lortzen dute oxigenoa.
  • Brankia edo zakatzen bitartez: ornogabe urtar batzuek eta arrainek uretan disolbaturik dagoen oxigenoa xurgatzen dute.
  • Biriken bitartez: lehorreko ornodunek eta zenbait ornogabek barne-barrunbeak haizez betetzen dituzte.
  • Trakeak: lehorreko artropodoek (intsektu eta araknidoak) trakea izeneko hodi adarkatuen bitartez lortzen dute oxigenoa.

Elikagaien Garraioa

1.- Landareak

(178. orr. - marrazkia)

  • Floema: zilindro itxurako hodi kribosoz eratutako zirkuitua da.
  • Floematik izerdi landua (glukosa eta ura) garraiatzen da.
  • Izerdi landua hostoetatik landare guztira banatzen da, materia eta energia jasotzeko.
  • Landareek ez dute organorik izerdia ponpatzeko; floeman dauden presio-aldeei esker garraiatzen da.

2.- Animaliak

(178. orr. - marrazkia)

  • Mantenugaiak odol-zirkulazioari esker zelula guztietara banatzen dira.
  • Odola odol-basoetan garraiatzen da:
    • Arteriak: handienak. Gorputz guztira adarkatzen dira, kapilarrak osatu arte.
    • Kapilarrak: hauei esker, odola zelulen arteko tarteetatik pasatzen da. Zelulek kapilarren bidez behar dituzten molekulak eskuratzen dituzte.
  • Odola odol-basoetan barrena bultzatzen duen organoa bihotza da (179. orr.).
  • Ornogabeek zirkuitu bakarra dute odola gorputzeko organo guztietara eramateko.
  • Lehorreko ornodunek bi zirkuitu nagusi dituzte (179. orr.):
    • Zirkulazio handia: oxigenoz betetako odola gorputz osora eramaten du; oxigenoa zelulek hartzen dute (odola O2 gabe geratzen da).
    • Zirkulazio txikia: oxigenorik gabeko odola arnas sistemara bueltatzen da oxigenoa hartzeko.

Energia Lortzeko Bidea

Zelulek energia behar dute bizi-funtzioak betetzeko. Energia hori molekula organikoak deskonposatuz eta hauen loturetan dagoen energia kimikoa askatuz lortzen dute. Deskonposaketa hau egiteko oxigenoa erabiltzen bada, arnasketa zelularra deritzo. Oxigenorik erabiltzen ez bada, hartzidura esaten zaio.

1.- Arnasketa Zelularra

(180. orr. - marrazkia)

  • Zelulek glukosa molekulak deskonposatzen dituzte, eta ATP erreserba energetikoko molekuletan banatzen dute energia. Prozesu honetan, oxigenoak parte hartzen du, eta mitokondrioetan gertatzen da.

2.- Hartzidura

  • Zenbait bakterio eta onddok, oxigenorik gabe, glukosa deskonposatzen dute. Prozesu honetan, hondakin organiko desberdinak sortzen dira; hauetako batzuk gizakiak aprobetxa ditzake.

3.- Energia Banatzea eta Biltegiratzea

  • Energia ATP molekulek banatzen dute zelularen barruan. Energia gehiegi eskuratzen dutenean, erreserba energetikoak pilatzen dituzte (almidoiak, glukogenoa eta gantzak).
  • Landareek almidoia pilatzen dute energia-erreserba gisa, batez ere lurpeko organoetan eta hazietan.
  • Animaliek glukogenoa erabiltzen dute, baina energia-erreserba gisa gehienbat gantzak, larruazalaren azpian ehun adiposoa osatuz.

Materiearen eta Energiaren Erabilera

1.- Zelulek molekula organikoak behar dituzte bizitzeko

  • Gluzidoak: energia berehala lortzeko eta erreserba gisa.
  • Lipidoak: energia lortu eta gorde.
  • Proteinak: funtzio desberdinak, egiturak eratu eta zelularen erreakzio kimikoak kontrolatu.
  • Azido nukleikoak: informazio genetikoa dute, eta zelularen jarduera gidatzen dute.

2.- Zelulek energia hiru prozesu garatzeko erabiltzen dute

Garapena
  • Organismo zelulabakarrak: tamainaz hazi eta kaltetutako egiturak konpondu.
  • Organismo zelulanitzak: zelula kopurua gehituz hazten dira, eta hiltzean, zelulak beste batzuekin ordezkatzen dituzte.
Mugimendua
  • Toki batetik bestera mugitzeaz gain, organismo askok beste era bateko mugimenduak dituzte; esaterako, fluidoen (likidoen) zirkulazioa. Horretarako, energia behar dute.
Barne Baldintzei Eustea
  • Organismoa bizirik irauteko, barne-baldintzek egonkorrak izan behar dute.

3.- Hondakinak Kanporatzea

Organismoek mantenugaiak lortzen eta aprobetxatzean sortutako hondakinak kanporatu behar dituzte.

Landareak
  • Arnasketak sortutako karbono dioxidoa eta fotosintesiaren oxigenoa epidermisaren, estomen edo lentizelen bitartez kanporatzen dute.
Animaliak
  • CO2 hori arnas sistemaren bidez botatzen da.
  • Urea, berriz, iraitz-sistemaren bidez. Iraitz-sistema giltzurrunek osatzen dute, odola iragaziz, gernua osatuz.
  • Digestioaren hondakinak gorozki gisa uzkitik kanporatzen dira.
  • Aprobetxatu ezin den energia bero gisa irradiatzen da.

Entradas relacionadas: