Nortasunaren Psikologia: Teoriak eta Nahasmenduak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,37 KB

Nortasunaren Ezaugarriak

  • Konstruktua psikologiko bat da.
  • Norbaitek jokatu ohi duen era (agertzen dena + pentsamenduak eta sentimenduak).
  • Herentzia genetikotik + ikaskuntza sozialetik + esperientzietatik sortua.
  • Egonkorra da, baina aldakorra ere bai.
  • Bizitzan zehar aldatuz doa, bereziki pubertaroan eta menopausia aldian.
  • Bada indibiduala, baina soziala eta kulturala ere bai. Berdintasunak eduki arren, pertsona bakoitza bakarra eta errepikaezina da.
  • Bizitzan zehar pertsona bakoitzak bere burua (nortasuna) eraiki behar du.
  • Nabarmentzen diren nortasunek miresmena bezainbeste gorrotoak ere erakar ditzakete.

Nortasunari Buruzko Oinarrizko Postulatuak

  • Nortasuna iceberg baten modukoa da:
    • Ageriko zatia (kontzientea) txikiena eta murgildutakoa handiena.
    • Inkontzienteak (murgilduta) presio egiten du kontzientean.
  • Nortasuna = psikearen barnean ari diren indar eta mekanismoen arteko interakzioaren emaitza.
  • Sexu-bulkadek oso paper garrantzitsua dute nortasunaren antolaketan eta garapenean.
  • Haurtzaroa gakoa da nortasunaren garapenean:
    • Garapen psikosexualaren etapak → Orala, Anala, Falikoa eta Genitala.
  • Terapia asoziazio askean oinarritzen da:
    • Helbururik gabeko hizketaldi erlaxatuan zehar gordetako esperientzia mingarriak agertuko direlakoan.

W.H. Sheldon-en Tipologia

Tesi nagusia: nortasuna, neurri handi batean, gorpuzkerak determinatzen du. Teoria hau ez da erabiltzen gaur egun.

Hiru gorpuzkera mota desberdintzen zituen.

Nortasunari buruzko teoriak

  1. Teoria psikodinamikoek (Sigmund Freud): garrantzi handia ematen diote inkontzienteari eta nortasunaren funtzionamendua ardatzen dute, barne-gatazketan bereziki.
  2. Bereizgarrien teoriek (Hans J. Eysenck): identifikatu nahi dituzte nortasuna osatzen duten bereizgarriak eta jokabidearekin duten erlazio erreala.
  3. Teoria humanistek (Carl Rogers): garrantzitsuena esperientzia subjektibo pribatua eta hazkuntza pertsonala da.
  4. Teoria konduktistek (Julian Rotter): garrantzitsuena kanpo-inguruneak eta baldintzapenak dira.
    • Ikaskuntzak nortasunean duen eragina ere azpimarratzen du.

Sigmund Freud (1856-1939)

Hipnosia landu zuen, eta historiara igaro da "psikoanalisiaren aita" moduan, arlo horretan egindako lan itzela dela eta, 1895etik aurrera.

  • Inkontzientea ikertu zuen bereziki, ametsen mundua eta buru-gaixotasunek sexualitatearekin dituzten loturak.
  • Erlijioek patologia psikiatrikoarekin dauzkaten zerikusiak ere aztertu zituen.

Ametsen interpretazioa liburua idatzi zuen.

Zer da psikoanalisia?

  • Bizitza psikikoaren funtzionamendu eta garapenari buruzko teoria.
  • Psikoterapia mota bat.
  • Jokabidea azaltzeko metodo bat.

Gizakia = energia-sistema, instintu eta bulkadek eragiten dutena.

Gizakiaren nortasunaren egitura hirukoitza: Zera, Nia, Supernia.

Eragin handia izan zuen Mendebaldean, arrazionalismoaren kulturarekin hautsiz.

  • Animalia arrazionalak izatetik, agresibitateak eta sexu-bulkadek eragindako izakiak izatera, emozioen menpe eta plazeraren bila.

Erikson-en Identitate Pertsonalaren Teoria (1902-1994)

Berari zor zaio "identitate krisi" adierazpidea. Freud-en teoria psikoanalitikoa ikasi zuen. Teoria propioa garatu zuen: nortasunaren garapenaren etapak, bizitzako hasiera-hasierako unean hasten dena eta bizitza osoan zehar gauzatuz doana, 8 etapetan zehar.

Oinarrizko Kontzeptuak

  • Erikson-ek Freud-en nortasunaren garapenaren faseak eraldatu zituen.
  • Nortasuna haurtzarotik zahartzarora garatzen da etengabe.
  • Aro bakoitzean ataza espezifiko bati ekin behar zaio, eta emaitza arrakasta ala porrota izaten da.
  • Garapen-etapa bakoitza marka sozial batean ematen da, burutu beharreko ataza erraztu zein zailtzen duena.

Niaren Garapena

Zer da Nia? Kontziente garen esperientziaren atala da.

  • Gure testuinguru genetiko, sozial eta historikotik sortzen den gaitasun antolatzailea.
  • Nia ordena kronologiko zehatz batean ematen diren 8 etapetan garatzen da.

Niaren Garapenaren Etapak

Etapa bakoitzean krisi bat dago, eta krisialdi horiek bidegurutze baten antzekoak dira: norabide bat edo aurkakoa hartuko dugu.

  • Nerabezaroko krisia oso krisi garatua da.

Carl Rogers-en Teoria Humanista: 5 Ideia Nagusi

  1. Jokabidea gure premiez dugun pertzepzioari ematen diogun erantzuna da.
  2. Bizitza prozesu dinamikoa da, gure konpetentzia pertsonalak eta pertsona artekoak garatzeko balio duena.
  3. Pertsona bat bere osotasunera iristen denean:
    • Itxurakeriak gabe jokatzen du.
    • Bere egin dituen betebehar sozialak baino ez ditu betetzen.
    • Beste pertsonak, dituzten mugekin, onartzen ditu.
    • Barne-koherentziaz eta bizi-proiektu baten arabera jokatzen du.
  4. Biologiak, gizarteak eta gure iraganak baldintzatzen gaituztela onartu arren, Rogers-ek askatasun pertsonala defendatzen du:
    • Ni naiz neure ekintzen eta haien ondorioen erantzule bakarra.
  5. Dugun ataza nagusia gure autoerrealizazioa da.
    • Lortzen badugu: erreflexiboak, irekiak eta toleranteak izango gara, geure burua ere errespetatuz.
    • Lortu ezean: itxiak, zurrunak, intoleranteak izango gara, eta gure burua mesprezatuko dugu.

Ikaskuntza Sozialaren Teoria

Banduraren Ikuspegia

  • Giro sozialak oso paper garrantzitsua jokatzen du nortasunaren garapenean.
  • Munduaren eta gizabanakoaren artean elkarrekiko determinismoa dagoela uste du.
  • Nortasuna = 3 elementu hauen arteko interakzioa.

Julian B. Rotter

4 kontzeptu garrantzitsu:

  1. Jokabide Potentziala (JP): egoera jakin batean jokabide espezifiko bat gertatzeko probabilitatea. JP = indargarriaren igurikimena X indargarrien balio subjektiboa.
  2. Indargarriaren Balioa (IB): indargarri batzuei ematen zaien balio subjektiboa da, batzuk besteen gainetik lehenetsiz.
  3. Igurikimena (I): jokabide bat eginda indargarria jasotzeko itxaropena da, aurreko esperientzian oinarritua.
    • Barne-igurikimena: helburuen lorpena norberaren esku dagoela uste izatea.
    • Kanpo-igurikimena: helburuen lorpena norberaren esku ez dagoela uste izatea.
  4. Egoera Psikologikoa: bizi dugun egoeraren interpretazioaren araberakoa da. Horren arabera, gaitasuna izan dezakegu (ala ez) inguruneko aldaketetara egokitzeko eta gure ekintzen ondorioak ebaluatzeko.

Nortasunaren Nahasmenduak

Kontzeptu Orokorrak

Nortasunaren nahasmenduak dituen pertsona identifikatzeko irizpideak:

  • Egonkortasun hauskorra dute.
  • Jokabide zurruna izaten dute.
  • Errepertorio patologiko ugari izaten dituzte.

Nortasunaren Nahasmenduen Ezaugarri Komunak

  • Kultura guztietan ematen dira.
  • Jokabide-pauta mugatu eta zurrunak dira.
  • Estres-egoeretan emozio-hauskortasuna eragiten dute.
  • Ez dira homogeneoak; pertsona bakoitzak berezko sintomatologia izaten du.

Entradas relacionadas: