Nikolas II.aren Errusiatik SESBren Sorrerara
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,3 KB
Nikolas II.aren Errusia
Ekonomia
Modernizaziorik gabeko nekazaritza zen jarduera ekonomiko nagusia. Lurrak aristokraziaren esku zeuden. Kulakek nekazaritzaren modernizazioa abiatu zuten arren, industria berandu garatu zen, atzerriko kapitalari esker (Frantzia, Belgika eta Alemania).
Politika
Tsarraren agintea absolutua zen.
Gizartea
Dirutza handiko jende gutxi zegoen, eta diru gutxiko jende asko. Burgesia ez zegoen, eta horrek inperioaren modernizazioa eta garapen ekonomikoa oztopatzen zuen.
Alderdi Politikoak
- KD (Kadeteak): Erdi mailako klaseek osatua.
- SI: Nekazarien alderdia, ideologia marxista antzekoa.
- Alderdi Sozialdemokrata:
- Boltxebikeak: Leninek zuzenduta, iraultzaren aldekoak.
- Mentxebikeak: Sozialista moderatuak, burgesiarekin lankidetzaren aldekoak.
1905eko Iraultza
Eragileak
Krisi ekonomikoak eragindako grebak, altxamenduak eta ekintza terroristak, eta 1904an Japoniaren aurka galdutako gerra.
Eztanda
Igande Odoltsua (armadak manifestariak hil zituen). Iraultza hasi zen, eta sovietak (langileen ordezkarien batzordeak) sortu ziren.
Ondorioak
Erreformak egin ziren eta Duma sortu zen, baina boikota jasan zuen (funtzioak mugatuz).
1917ko Iraultza
Eragileak
Lehen Mundu Gerran parte hartzeak agerian utzi zituen arazo ekonomikoak. Gerra luzatzeak eta hornidura ezak gizarte kaosa eragin zuten. 1914an, gerraren aurka zeuden bakarrak boltxebikeak ziren.
Otsaileko Iraultza
Petrograden, emakumeek manifestazioa hasi zuten, eta gero langileak batu zitzaizkien. Poliziak ezin izan zuen manifestazioa kontrolatu, eta Dumak Nikolas II.ari konfiantza kendu zion. Tsarrak Duma itxi eta armada bidali zuen manifestazioaren aurka. Armadaren zati bat manifestariekin batu zen, eta gobernua dimititu egin zuen. Bi aginte sortu ziren tsarraren aurka: Dumako diputatuak eta Petrogradeko mentxebikeak eta SIko kideak. Biak akordio batera heldu ziren behin-behineko gobernua eratzeko. Nikolas II.ak abdikatu egin zuen, eta errepublika aldarrikatu zen.
Behin-behineko Gobernua
Herritarrek eskakizunak bidali zizkioten: autodeterminazioa, gizarte hobekuntzak eta bakea. Gobernuaren helburua Europako mendebaldekoen antzeko erregimen demokratikoa sortzea zen. Lehen erabakiak hauek izan ziren: amnistia politikoa ematea, Biltzar Konstituziogilerako deia egitea, eta aliatuekin gerran jarraitzea (jendeak nahi ez bazuen ere). Gerraren jarreragatik, jendea haserretu zen, eta sovietak bigarren aginte bihurtu ziren. Momentu horretan, Leninek, boltxebiken buruzagiak, Aprileko Tesiak aurkeztu zituen: gerra amaitu, lurra banatu, langileek produkzioa eta merkataritza kontrolatu, eta bankuak eta industria handiak nazionalizatu.
Urriko Iraultza
Boltxebikek Petrogradeko leku garrantzitsuak okupatu zituzten, eta ministroak atxilotu. Leninek sovietei boterea eskaini zien, eta Herri Komisarioen Batzordea eratu zen, Leninekin buru.
SESBren Sorrera
Lehen Dekretuak
- Gerra amaitu.
- Dejabetako lurrak nekazarien batzordeei eman.
- Enpresetako dekretua (langileen kontrolpean).
- Nazionalizatzeko dekretua.
Lehen Ekintzak
- Gerratik ateratzeko, Brest-Litovskeko bakea sinatu.
- Sobietar Konstituzioa (klaserik gabeko gizartea, estaturik gabeko sozialismoa, eta langileen diktadura).
Gerra Zibila (1918-1920)
Atzerriko potentziek (Frantzia, AEB, eta Japonia) sustatuta, diru-laguntzak eta armak eman zizkioten Armada Zuriari (iraultzaren aurkakoak). Armada Gorriak (iraultzaren aldekoak) gerra irabazi zuen, eta sobietarrek Ukraina eta Kaukaso berreskuratu zituzten. Gerrak eragindako egoerak Gerrarako Komunismoa ezarri zuen (nekazariei uzta kendu eta Armada Gorriari eman).
1922an SESB sortu zen. 1921etik 1927ra NEP (Novaia Ekonomicheskaia Politika) ezarri zen: barne-merkataritza askea, enpresa txikiak sortzeko baimena, eta atzerriko kapitala sartzeko aukera (baina kontrolpean: garraioak, enpresa handiak, bankuak, eta kanpo-merkataritza).
NEParen alde onak: Ekonomia suspertu zen, produkzioa handitu zen, eta bizi-baldintzak hobetu ziren.
NEParen alde txarrak: Gizarte-bereizketa.
1927an, Stalinek agintea lortu zuen.
Stalin
Bost Urteko Planak
- 1928-1933: Sektore pribatua desagertu zen. Teknikarien eta langileen espezializazioa. Industria astuna garatu zen. Koljosak (kooperatiba estatalak) eta sovjosak sortu ziren.
- 1933-1937: Industria-produkzioa bizkortu zen. Nekazaritza-produkzioa bikoiztu zen. Bizi-baldintzak hobetu ziren.
- 1937-1942: Bigarren Mundu Gerrak planak aldatu zituen.
Ezaugarri Politikoak
Diktadura pertsonala eta gurtza pertsonala ezarri zituen. Stalinek oposizioa ezabatu zuen, baita Alderdi Komunistaren barruan ere. Moskuko prozesuetan, alderdi-buruzagiak eta armada-ofizialak hil zituen.
SESBen Ezaugarriak
- Alderdi Komunistak guztia kontrolatzen zuen.
- Jabetza pribatua ezabatuta zegoen.
- Herrialdea industrializatuta zegoen.
- Biztanleriaren bizi-baldintzak hobetzen hasi ziren.