Neoklasizismoa eta XIX. mendeko pintura: Goya eta Géricault

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,04 KB

XVIII. mendeaz geroztik gertatutako aldaketa politiko, ekonomiko eta sozialek amaiera eman zioten Erregimen Zaharrari. Industria Iraultzak, Ilustrazioko pentsamoldeak eta Frantziako Iraultzak beste gai bati hasiera eman zioten. Europan arte estilo berriak agertu ziren. Neoklasizismoak Ilustrazioaren arrazionalismoa, zientzia eta gizatasunarekiko errespetua ezarri zituen artean. Gizarte maila ertaina eta baxua aristokraziak menderatzen zuen sistema politiko-sozialaren kontra agertu zen. Aldi berean, estilo rococoa, arte aristokratikoa, kritikatua izan zen eta Diderotek antzinako artearen lasaitasunera itzultzea proposatu zuen.

Beste gertaera batzuek ere Antzin Aroko artea bultzatu zuten, besteak beste, Piranesik zabaldutako hondakin klasikoen grabatuak, aurkikuntza arkeologikoak (Herkulano, 1719an, eta Ponpeia, 1748an, biak Vesubiok estaliak), eta XVIII. mendean sortutako Akademiak eta Saloiak. Akademiek XVIII. mendean ikasleei artea erakusten zieten; maisuekin ikasi beharrean irakasle akademikoekin ikasi zuten, hauek zehaztu zuten iraganeko zein artista ikasi behar zituzten eta zer egin.

Mugimendu neoklasikoa Erroman sortu arren, gune nagusiak Britainia Handia eta Alemania izan ziren arkitekturan eta Frantzia, berriz, pinturan. Eskultura neoklasikoaren gunea, ordea, Erroma izan zen.

Neoklasizismoa: Kurbaren ordez lerro zuzena, konplexutasunaren ordez erraztasuna, emozioaren ordez arrazoia. Arte grekoa erromatarra baino nahiago dute, garbiagoa delako, eta orden doriarra nagusitzen da. Eraikuntza egonkorrak, estatikoak eta horizontalak sortzen dira. Lanak ez dira jauregiak edo elizak, ilustrazioaren orden sozial berriaren islada baizik (ospitaleak, museoak, monumentu oroigarriak...).

Arkitektura

  • Eredu klasikoen ikerketa zorrotza eta kritikoa egiten da.
  • Fatxadak eta kanpoaldeak egiteko Greziako eta Erromako tenpluen ereduari jarraitzen diote.
  • Arrazoiaren arkitektura landu nahi da. Eraikuntza soilak dira, ia kontraste eta kurbarik gabeak.
  • Balore estetikoak kontsideratzen dira: neurria, proportzioa, oreka eta horizontaltasuna.
  • Oinplano gehienak erregularrak eta zentralizatuak dira.
  • Materialak: marmolak eta harlanduak erabiltzen dira.
  • Argitasun handikoak dira.
  • Tokian tokiko tradizioak gaindituz, estiloa nazioarteko bihurtzeko asmoa dute.

Adibideak

  • Frantzian: Soufflotek (1713-1780) Parisko Sainte Geneviève eliza.
  • Ingalaterran: Smirkek (1781-1867) Britaniar Museoa eraiki zuen, joniar zutabez inguratua.
  • Espainian: Juan de Villanueva (1739-1811). Espainiako arkitekto neoklasikorik garrantzitsuena da (Pradoko museoa egin zuen).
  • Euskal Herrian: Antonio Etxebarriak Gernikako Batzarretxea eta Bilboko Plaza Berria egin zituen.

Goyaren "Maiatzaren 2ko kargak"

1814an Francisco de Goya artista espainiarrak egindako margolan honek Independentzia Gerrako gertaerak jasotzen ditu, "El ataque de los mamelucos" nabarmenduz. Goyaren ustez, gatazka horrek abertzaletasunaren eta bere balio ilustratuen arteko borroka morala ekarri zuen, eta horrek eragin nabarmena izan zuen bere obran. 1792tik aurrera izan zuen gorreriak eta isolamenduak ere aldaketa ekarri zioten bere arteari: gerra aurretik, kolore biziak eta eszena alaiak erabiltzen zituen, baina gero tonu ilunagoak eta gai ilunagoak aukeratu zituen.

"El 2 de mayo de 1808 en Madrid" izeneko lan honetan, Goyak gerraren aurkako jarrera adierazten du. Argiztapenak, konposizioaren erdian lurrean dagoen argi batetik datorrena, pintura bi eremutan banatzen du: ezkerrean, abertzale espainiarrak nabarmentzen dira argipean; eskuinean, berriz, soldadu frantsesak itzalean geratzen dira, beren irudi anonimoak bizkarrez bakarrik erakutsiz. Espainiar abertzaleak hiru egoeratan biltzen dira: fusilatzeke daudenak, fusilatzen ari direnak eta exekutatuak izan direnak.

Fusilatu zuten gizonetako batek, alkandora zuria eta besoak zabalik, gurutziltzatzean Kristoren jarrera gogoratzen du, iltze-markak eskuetan. Espainiarren aurpegiek adierazkortasun bizia erakusten dute, ezaugarri deformatuekin eta estilo espresionista aurreratzen duten kolore-kontraste handiekin. Lurreko odolak gerraren basakeria gogorarazten du, bere indarkeria salatuz.

Kolorearen erabilera oso iluna da, batez ere grisak eta tonu ilunak, Goyaren aurreko lanekin kontrastean. Honek bere egoera emozionala eta egoera politikoa islatzen ditu, bereziki Fernando VII.arekin absolutismoa itzultzean, Goyaren ideiekin bat ez zetorrela. Laburbilduz, obra hau funtsezko pieza historikoa da aurpegietan duen adierazkortasunagatik eta pintzelkada solteen erabilera berritzaileagatik, XIX. mendeko estilo espresionistak eta inpresionistak aurreratuz, bizi izan zuen errealitate ilunaren eraginez.

Géricaulten "Medusaren baltsa"

Géricault-ek 1819an egindako pintura hau Senegalgo kostaldean "Medusa" fragata hondoratu zenean inspiratu zen. Obrak gobernu frantsesaren zabarkeria salatzen du, marinelak beren kasa abandonatu baitzituzten. Hasiera batean bizirik iraun zuten 150 pertsonetatik, 15ek bakarrik lortu zuten bizirik irautea, oso baldintza gogorrei aurre egin ondoren.

Géricault-ek sakon ikertu zuen obra handi hau sortzeko. Eszenak irudikatzen du bizirik atera direnek itsasontzi bat urrutira haizatzen duten une dramatikoa, eta etsipenezko seinaleak egiten dituzte erreskatatuak izateko.

Konposizioa bi piramide bisualetan banatzen da: lehen planoan, bizirik atera direnek, etsi-etsian, urruneko ontziaren arreta bilatzen dute; hondoan, berriz, itxaropen guztia galdu dutenak daude. Haize-belak txalupa itsasontziaren kontrako norabidean bultzatzen du, bizitzaren eta heriotzaren arteko borroka sinbolizatuz.

Gorputzak zehatz-mehatz modelatuta daude, eta atzealdearen gainean kolore beroak eta Caravaggioren eragina duen argiztapen dramatikoa nabarmentzen dira. Diagonalek eta ezohiko angeluek mugimendua eta adierazkortasuna sortzen dute eszenan, tragedia eta etsipen zentzu sakona transmitituz, Erromantizismoaren ezaugarria.

Entradas relacionadas: