Nekazaritza exodoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,62 KB
Zer arazo izan zituen nekazaritzak XIV: mendean ? Zer ondorio nagusi eragin zituen horrek?
XIV. Mendearen hasieran euriteak ugaritu egin ziren Europan, eta horren ondorioz, uzta asko galdu ziren. Horrekin batera, aurreko mendeetan izandako biztanleria-hazkundeak berekin ekarri zuen nekazaritzako lurrak gehiegi ustiatu behar izatea, eta horren ondorioz agortu egin ziren
. Uzta txarren eta nekazaritza-lurrak agortu izanaren ondorioz, eta etekinak hobetzeko berrikuntza teknikorik gabe, janaria urritu eta prezioak garestitu egin ziren hirietan. Horrela, gosetea nagusitu eta desnutrizioa zabaldu zen
Zergatik gertau ziren matxinadak eta herri-matxinadak?
Jakiak garestitu eta zergak etengabe igotzearen ondorioz, nekazari-matxinada ugari eta bortitzak izan ziren jaun feudalen aurka, Frantziako jacqueries zeritzenak, adibidez. Europako ia hiri guztietan herri-matxinadak ere izan ziren, eta haietan orduko gizarteko talderik ahulenek hobekuntzak eskatzen zituzten bai soldatetan bai lan baldintzetan
Azaldu zer izan zen Izurrite Beltza, non sortu zen eta zer ondorio izan zituen
1348. Eta 1352
Urteen artean izurri beltzaren epidemia ikaragarria izan zen Europan
Gaixotasunak, batez ere, goseak, janaririk gabe eta oso higiene-egoera eskasetan zegoen jendea jo zuen. Horren ondorioz, pertsona asko eta asko hil ziren. Izurria
Asian sortu zen eta genovarren merkantzia-ontziek ekarri zuten Europara. Azkar baino azkarrago zabaldu zen kontinente osoan zehar.
Hiriak izan ziren kaltetuenak, haietan biztanle asko bizi zirelako eta izurria arratoien arkakusoen bidez zabaltzen zelako. Izurriak sukar handiak, hotzikarak eta buboiak –hau da, gongoil linfatikoen hanturak– eragiten zituen. Heriotza ekarri ohi zuen egun gutxiren buruan. Bost urteko epean 20-25 milioi pertsona hil ziren,
Europako biztanleriaren laurdena, hain zuzen ere. Eta horrez gainera, izurri-epidemiak aldiro agertu ziren 1490. Urtera arte.