Musika: Oinarrizko Kontzeptuak eta Musika-tresnak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,73 KB

Partitura bat nola irakurri: Garaiera

Greziarrek asmatu zuten "musika" hitza. Bere jatorria musetan dago; hauek, izaki mitologiko jakintsuak ziren eta gizonen pentsamenduak inspiratzen zituzten. Musika, erabateko jakituria esan nahi zuen hasieran. Musika-hizkuntza soinuaren irudikapen grafikoa da. Notak soinuaren garaiera irudikatzen duten ikurrak dira. Lerro eta hutsarte gehigarriak pentagramaren gainean edo azpian ipintzen dira, altuegiak edo baxuegiak izateagatik, pentagramaren barruan sartzen ez diren soinuak irudikatzeko. Eskala soinu korrelatiboen segida da. Goranzkoa da soinu baxuetatik altuetara badoa, eta beheranzkoa, alderantziz bada. Pentagrama bost lerroz eta lau hutsartez osatua dago, eta bertan idazten da musika. Klabea pentagramaren hasieran idazten den musika-ikurra da eta nota bakoitzak hartzen duen izena eta lekua adierazten ditu. Hiru izaten dira: sol klabea, fa klabea, do klabea.

Partitura bat nola irakurri: Iraupena

Figurek soinuen iraupena irudikatzen dute; isiluneek ez dute soinurik, baina iraupena bai. Isiluneak figuren adina izaten dira.

IzenaFiguraIsiluneaBaliokidetasuna
Biribila1
Zuria2
Beltza4
Kortxea8
Kortxeaerdia16

Konpas motak

Konpasak zati berdinetan banatzen du musikaren denbora, azentuaren arabera. Konpasak banalerroen bidez banatzen dira | eta amaieran barra bikoitza ipini ohi da ||. Errepikapenak bi puntuz adierazten dira :||

  • 2/4: bi zatiko edo binako konpasa. Zati bakoitzean beltz baten balioa duten figurak edota isiluneak sartzen dira.
  • 3/4: hiru zatiko edo hirunako konpasa. Zati bakoitzean beltz baten balioa duten figurak edota isiluneak sartzen dira.
  • 4/4: lau zatiko edo launako konpasa. Zati bakoitzean beltz baten balioa duten figurak edota isiluneak sartzen dira.

Ahotsaren Aldaketak

Ahots motak

XIX. mendeaz geroztik, giza ahotsak oinarrizko sei ahotsetan sailkatzen dira: hiru gizonezkoak eta hiru emakumezkoenak. Hezi gabeko ahots gehienak erdiko mailan aurkitzen dira. Ahots zuriak eta haur-ahotsak emakumezkoen ahotsen antzekoak dira.

Txirula eztia edo mokoduna

Txirula eztia edo mokoduna haizezko musika-tresna zaharrenetarikoa da. Txirula mokoduna oso musika-tresna ohikoa da Berpizkundean eta Barrokoan. Geroago, musikagileek mota honetako txirulentzako musika-lanak sortzeari utzi zioten, harik eta XX. mendean berriro modan jarri zen arte; izan ere, gaur egungo zenbait musikarik musika-tresna honentzat lanak idazten dituzte. Txirula mokoduna beste garai batzuetako musika jotzeko erabiltzen da eta musika-tresna hau oso hedatua dago musika-irakaskuntzan.

Haize-zurezko musika-tresnak

Haizezko musika-tresnei aerofono ere esaten zaie, airea delako oinarrizko soinu-egilea. Bi multzotan banatzen dira: haize-zurezkoa eta haize-metalezkoa. Bereizketa txirulak, oboeak, klarineteak eta fagotak zurez egiten ziren garaian sortu zen; orduan letoiez egiten ziren tronpetak, tronboiak eta tubak.

Txirulak

Txirula antzinako gizonak kainaberari putz egitean asmatutako musika-tresna da.

  • Pan txirula: musika-tresna honen izena mitologia greziarretik datorrela uste da, mitologia honen arabera Pan jainkoak asmatutako musika-tresna baita. Txirula honek hainbat kanabera-tutu ditu elkarri lotuak. Musika-tresna hau ohikoa da talde folkloriko inketan.
  • Txirula mokoduna: Txirula eztia edo mokoduna.
  • Zehar-txirula: haize-zurezko gainontzeko musika-tresnak ez bezala, zehar-txirula metalezkoa da. Musika-tresna hau zeharka ipinita jo ohi da.

Beste haize-zurezko musika-tresna batzuk

  • Saxofoia: kobrez edo letoiz eginiko metalezko musika-tresna da. Adolphe Saxek asmatu zuen 1846an, XIX. mendearen amaieran orkestran sartu zen eta jazz-taldeetan ohiko musika-tresna da. Garaiera eta tamaina desberdineko saxofoiak daude.
  • Oboea: soinu altu eta bikaina egiten du.
  • Kontrafagota: fagotaren antzekoa da, baina bere soinua zortzidun bat baxuagoa da.
  • Fagota: soinu baxu eta sakonak egiten du.
  • Klarinetea: soinu ezti eta altua duen musika-tresna da. Mozart liluraturik gelditu zen 1770ean, klarinetea aurkitu eta honen soinua entzun zuenean.
  • Piccoloa: zehar-txirula txiki bat da, baina altuagoa. Bi zatiz osatua dago eta zurezkoa edo metalezkoa izan daiteke.

Musika motak

  • Herrikoia edo folklorikoa: ahoz helarazten da belaunaldiz belaunaldi eta herrian du bere jatorria.
  • Popular modernoa: XX. mendearen bigarren erdialdeko pop eta rock estilo desberdinak dira eta, gramofonorik edo disko-jogailurik asmatu ezean, ez ziren existituko.
  • Landua: herrikoia baino musika ondu eta korapilatsuagoa da. Hizkuntza musikalari esker mendeetan zehar gorde ahal izan da. Mende batzu lehenago etxeetako eta jauregietako aretoetan entzuten zen, eta gaur egun kontzertu-aretoetan.
  • Erlijiosoa: kultura eta mota guztietako musikagileek Jainkoaren gorespenerako eta gurtzarako idatzitakoa.

Entradas relacionadas: