Musika: Nazionalismotik Musika Hiritarrera - XIX. mendetik XX. mendera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,69 KB

Nazionalismoa Musikan

Ezaugarriak:

  • Herri abestien moldaketa sinfonikoak: Abiapuntua abesti herrikoi bat izaten da, eta hortik orkestra osoarentzat eginiko moldaketa bat prestatzen da.
  • Folkloreak garrantzia hartzen du musika adierazpenean, eta herrialdeen adierazpenerako eredutzat jartzen da.
  • Dagoeneko ez dira forma klasikoak erabiltzen konposatzeko (sonata, kontzertua, kantata...), baizik eta herrialde bakoitzeko folklorean dauden oinarrizko formak.
  • Folklorearen etengabeko erabilera honek melodien aberastasuna dakar.
  • Harmonia berrien erabilera: Europa ekialdeko herrialde askok Asiaren eragina nabari dute beraien melodia eta harmonian.
  • Nazionalismo mugimendu honek kale erreboltak dakartza, eta horretarako, musika, herri mugimenduaren bandera edo ikur moduan erabiltzen da.

Adibideak:

  • Errusia (XIX. mende amaieran): "Bosten taldea".
  • Bohemia: Bedrich Smetana eta Antonin Dvorak ("Nire Herria" poema).
  • Eskandinavia: Jean Sibelius eta Edvard Grieg.
  • Hungaria: Franz Liszt eta, garrantzitsuena, Bela Bartok.
  • Amerika: George Gershwin eta Hector Villalobos.
  • Iberiar penintsula: Pablo Sarasate eta Isaac Albeniz.

Musika XX. mendean

Kontextu Historikoa:

Louis Armstrong, Jazz edo Rock bezalako musikaren sarrerak "musika kultua" deiturikoaren protagonismoaren beherakada ekarri zuen.

Ezaugarri Orokorrak:

  • Ideia estetiko baten galera: Artista bakoitzak bere bidea bilatzen du.
  • Iraganarekin haustura, tonalitatearekiko urruntzearekin.
  • Berrikuntzen bilaketa: Lan batek ezin zuen aurrekoen antzik izan.
  • Musikariak ez zuen melodien edertasuna bilatzen, baizik eta entzulearen arreta.
  • Ohiko adierazpen grafikoaren erabilera.

Korronte Nagusiak:

Inpresionismoa:

  • Margolaritzan izandako korrontearen eraginez sortu zen Frantzian.
  • Musika atmosfera eta sentimendu finak bilatzen ditu.
  • Erabilitako tenpoa erabat askea da.
  • Tinbre berriak, efektu berriak entzuteko aukera ematen du.

Espresionismoa:

  • XX. mendean Alemanian sortu zen.
  • Artistaren ikuspuntuaren espresioa bilatzen du.
  • Arnold Schoenberg-en "Pierrot Lunaire" da adibide esanguratsua.
  • Ezaugarri nagusiak: Disonantzien erabilpen iraunkorra, dramatismoa.
  • Atonalismoa: Armonia eta melodia arauak baztertzen ditu.
  • Testuaren espresio bortitza bilatzen du.

Neoklasizismoa:

  • Musika xumea, ulerterraza eta gustura entzuteko musika bilatzen du.
  • Horretarako, genero eta forma klasikoetara itzultzen da.

Dodekafonismoa:

  • XX. mendean sortu zen, eta Arnold Schoenberg-ek garatu zuen.
  • 12 notetan oinarritzen da, eta musikariak erabakitzen du nola ordenatu.
  • Behin erabakita, ordena ezin da aldatu; hau abestiaren oinarria da.
  • Serieetan ordenatuak, modu atzerakoi batean, atzetik aurrera edo inbertituta erabil daitezke.

Musika Konkretua:

  • Musikariak errealitatetik ateratako edozein soinu edo zarata erabiltzen ditu.
  • Musikaria kalera ateratzen da grabagailuarekin, eta interesgarria iruditzen zaizkion soinuak grabatzen ditu.
  • Soinu hauek, ondoren, musika laborategi batean editatu eta magnetofoi zinta batean jartzen dira.
  • Lana modu zehatz eta objektibo batean azaltzen du.

Musika Elektronikoa:

  • Soinuak laborategian sortzen dira; soinu hauek ez dira errealitatean existitzen.
  • Laborategian moldatu eta grabatzen dira.
  • Ez dago partitura edo interpreterik.
  • Sintetizadoreak erabiltzen dira.
  • Batzuetan, musika konkretua eta musika elektronikoa elkartzean, musika elektroakustikoa sortzen da.

Musika Hiritarra

Ezaugarriak:

  • Hiri handietan ematen da.
  • Egile ezaguna; musika idatzia, grabatuta eta prezio merkean salduta.
  • Ez dago musikari aparta, musika mota hau jotzeko edo abesteko.
  • Ahotserako abesti xume eta laburrak, letra bertsoan idatzita, askotan instrumentuen laguntzarekin.
  • Gai asko erabiltzen dira, gehienetan maitasuna.
  • Hasieran instrumentu polifonikoen (pianoa) laguntza erabiltzen da; ondoren, instrumentu elektrikoak.
  • Hasieran irratiak, eta geroago zinemak, eragin handia izan zuten musika honen zabalkuntzan.
  • Gizartearekin lotuta dago, momentuko arazo eta gertaeren kontaketa bikaina eskaintzen du.
  • Gazteriarekin loturiko mugimendua da, pertsona helduetatik desberdintzeko.
  • Funtzio komertziala du: Musika kontsumorako gai bat bihurtzen da.

Entradas relacionadas: