Musika Generoak eta Tradizioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,73 KB

1.- KONPASAK

3.- KONPASAK

3.1. DEFINIZIOA

Konpas deitzen diogu zati berdinetan egiten den denboraren banaketari. Konpasak pentagrama zeharkatzen duen lerro bertikal baten bitartez banatzen dira. Lerro horiei konpas-marra deitzen zaie.

1.1. MUSIKA LANDUA EDO KLASIKOA

Musikagileek idatzitako lan multzoari deitzen zaio. Lan hori partiturei esker heldu da guregana. Historiako egile ospetsuenetako batzuk hurrengoak dira: Bach, Mozart edo Beethoven.

Musika landua hirietan egin zen batez ere, eta urte askotan gizarte-maila aberatsenei zuzendua egon zen.

1.2. MUSIKA TRADIZIONALA EDO FOLKLORIKOA

Belaunaldiz-belaunaldi ahoz transmititu da partituren beharrik gabe. Musika landua ez bezala, musika tradizionala anonimoa da, inork ez baitaki nor izan zen egilea.

Musika tradizionala baserri girokoa dela esaten dugu, hiri handietan baino gehiago, herri txikietan landu delako.

Musika-mota honek ez dauka publikorik, komunitate guztiak hartzen baitu parte dantzatzean eta kantatzean eguneroko jardueratan (lanean, jaietan errituetan...).

1.3. HIRIKO HERRI-MUSIKA

Erdi Aroko trobadoreak izan ziren herri-musikaren aitzindariak. Hauek poeta-musikariak ziren eta maitasunari buruzko abestiak konposatzen zituzten.

Herri-musika hirietan sortu zen, eta komunikabideetan (irratia, telebista) ematen diren grabazioen bidez transmititzen da.

Herri-abesti batzuek egile ezaguna dute, beste batzuk aldiz anonimoak dira.

XX. mendera arte, herri-musika musika folklorikoa zen. Halabaina, XX. mendearen erdialdera sekulako garapena izan zuen erritmo berri bat heldu zen: rock and rolla. Gazteriaren eta kultura urbanoen musika bihurtu zen. Horren bilakaeratik datoz gaur egun ezagutzen ditugun hiriko herri-musikako estilo gehienak.

Bill Haley & His Comets-en Rock around the clock abestia lehenengo rock and roll abestia kontsideratzen da. Bill Halley & His Comets taldea izan zen rocka mundu osora zabaldu zuena.

2. TENPO ETA INTENTSITATE- ADIERAZPENAK

2.1. TENPOA

Tenpoak obra bat interpretatzeko erabili behar den abiadura adierazten du, beraz, tenpoa pultsoaren abiadurari esaten zaio.

Tenpo-adierzpenak

Tenpoa italierazko hitz batzuen bitartez adierazten da.

Beste batzuen artean: presto, allegro, moderato, andante eta adagio.

Azpiko taulan ohikoenak agertzen dira, esanahia eta bakoitzari dagokion gutxi gorabeherako abiadurarekin.

1.- AHOZKO TRADIZIOKO MUSIKA

1.1. MUSIKA FOLKLORIKOA EDO TRADIZIONALA

  • Anonimoa da, hau da, ez dakigu nor den egilea.

  • Ahoz transmititu da partituren beharrik gabe. Horrek esan nahi du kantuak belarriz ikasten direla.

  • Baserri girokoa da, hirietan baino, herri txikietan landu zelako.

1.2. MUSIKA FOLKLORIKOAREN ERREPERTORIOA

Musika folklorikoaren errepertorioa bizitzaren zikloarekin loturik dago; hau da, jaiotzerakoan sehaska-abestiak abesten dizkigute, umeen jolasekin loturiko abestiak daude, eta heldutasunera iristean, hiletetan edo zenbait errituetan abestiak kantatzen ditugu.

Gainera, urte osoan zehar errepikatzen diren kantu tradizionalak ere badaude: gabonetan, Aste Santuan...

1.3. ETNOMUSIKOLOGIA

Mundu osoan dauden musika folkloriko ezberdinen ezaugarriak eta generoak ikertzen dituen zientzia da.

2.- MUSIKA-TRESNA FOLKLORIKOAK

Musika-tresna folklorikoak haiek bakarrik edota abesten dagoen bati lagunduz jo daitezke.

Hiru familia nagusitan sailkatzen dira:

2.1. HARIZKOAK EDO KORDOFONOAK

Harpa da ezagunenetarikoa.

Harizkoak edo kordofonoak kontinenteka

2.2. HAIZEZKOAK EDO AEROFONOAK

Adibidez sheng-a (Ekialdeko Asian).

Haizezko edo aerofonoak kontinenteka

2.3. PERKUSIOZKOAK

  • Idiofonoak: esaterako marakak.

Idiofonoak kontinenteka

  • Menbranofonoak: darbuka (Ipar Afrikan) eta djembea (Afrika beltzean).

Menbranofonoak kontinenteka

1.- MUSIKA ESZENIKOA

Musika eszenikoa musika genero mota bat da.

Eszenikoa deitzen zaio arte eszenikoei laguntzen diolako. Musika eszenikoa musika klasikoa, folklorikoa edo herri-musika izan daiteke.

*Arte eszeniko deitzen diogu agertoki baten gainean garatzen diren adierazpen artistiko guztiei. Adibidez, antzerkia, balleta, opera, txotxongiloak...

*Agertokia ikuskizun batean ikus-entzuleen aurrean jartzen den goratutako plataforma da.

JATORRIA

Antzinako Grezian hasi ziren musika eszenikoa erabiltzen. Duela bi mila urte baino gehiago, greziarrek antzerki piezak antzezten zituzten, eta horietan musika oso garrantzitsua zen. Bertan, instrumentista eta abeslari talde batek parte hartzen zuten eta agertokiaren gainean zegoen orchestra izeneko leku batean jartzen ziren.

2.- MUSIKA ESZENIKOKO GENERO EZAGUNENAK

Hainbat ikuskizunetan antzerkia, dantza eta musika uztartzen dira. Hauek dira genero ezagunenak.

Balleta edo dantza klasikoa

Italiako gorteetan sortu zen XV. mendean, baina Frantzian profesionalizatu zen XVII. mendean lehenengo dantza eskola sortu zenean. Argumentua duen ikuskizuna da eta musika klasikoa eta dantza uztartzen ditu. Gertatzen dena adierazteko keinuak eta mugimenduak erabiltzen dituen generoa da.

Dantzariek erabiltzen duten soinekoari tutu deitzen zaio. Gazarekin edo muselinarekin egindako gona arina eta mehea da.

Antzezpen horietarako konposatutako musika-obrei ere ballet deitzen zaie.

Ballet ezagunenetako bat Piotr Ilitx Txaivkovski musikagile errusiarraren Beltxargaren aintzira da.

Argumentua: Printze eta sorginkeria batengatik beltxarga bihurtutako erregina gazte baten arteko ezinezko maitasun istorio bat kontatzen du.

Opera

XVII. mendean Italian sortu zen eta musika klasikoko genero ospetsuena da. Funtsean, elkarrizketa mintzaturik ez duen antzerki obra bat da, pertsonaiek abestu egiten baitute.

Opera-antzepen handiek ehunka artista mugiarazten dituzte: musikariak, abeslariak, koreografoak...

Antzezpen horietarako konposatutako musika-obrei opera deitzen zaie. Opera ezagunenetako bat Giuseppe Verdi musikagile italiarraren La Traviata (desbideratua) da.

Argumentua: Tuberkulosiak jota hiltzen den kortesana baten istorioa kontatzen du.

Zarzuela

XVII. mendean Espainian sortutako musika folklorikoko generoa da. Elkarrizketa mintzatua eta kantatua tartekatzen dituen antzerki obra bat da. Zarzuela batzuetan, espainako gizarte-kritika egiten da eta beste batzuetan, aldiz, ohiturak erakusten dira tonu komikoan.

Antzezpen horietarako konposatutako musika-obrei zarzuela deitzen zaie. Zarzuela ezagunenetariko bat Tomás Breton musikagile espainiarraren Usoaren Erromeria da.

Musikala

XIX. mendean Estatu Batuetan sortu zen. Operaren antz handia duen ikuskizuna da, hau ere abestutako antzerki obra baita. Opera ez bezala, genero hau hiriko herri-musikarekin dago batez ere lotuta. (Jazza, popa, rocka).

1.- LEHENENGO MUSIKA-TRESNA ELEKTRONIKOAK

MUSIKA LANDUAN

  • Theremina: eskuak antena batera gerturatuta edota aldenduta kontrola zitekeen musika-tresna elektronikoa da. Ukitu gabe jo zitekeen musika-tresna bakarra zen.

León Theremin errusiarrak asmatu zuen 1918an.

  • Martenota uhinak: soinuak teklatu batekin kontrolatzen zituen musika-tresna elektronikoa zen.

Maurice Martenotek asmatu zuen 1928an.

Bi musika-tresna hauek batez ere misteriozko filmetan erabiltzen ziren soinu fantasmagorikoak sortzeko.

HERRI MUSIKAN

  • Gitarra elektrikoa: 30eko hamarkadan sortu zen eta ezinbesteko elementua bihurtu zen rock musika jotzen zuen edozein taldetan.

  • Sintetizadorea: edozein soinu imita zezakeen gailu elektronikoa zen. 80. hamakadako hainbat musika-taldetako soinu esanguratzu bihurtu zen.

2.- MUSIKA ETA ORDENAGAILUA

Lehenengo ordenagailua Bigarren Mundu Gerran Britaniar zientzialari talde batek sortu zuen, Alemanen komunikazio zifratuak irakurtzeko. Colossus izena jarri zioten. Hortik aurrera, ordenagailuak bizitzako ezinbesteko elementu bihurtu zaizkigu.

Informatikan izandako aurrerapenak laster aplikatu zituzten musikan. 1957an ordenagailu bidez sortutako lehenengo musika-lana egin zuten. Suite Illiac da lanaren izena eta Lejaren Hiller musikari eta kimikariak konposatu zuen.

ORDENAGAILUAREN BALIAGARRITASUNA

Ordenagailuak hainbat musika-baliabide eskaintzen ditu. Horien artean:

  • Partitura edizioa. Adb: Noteflght

  • Audio-grabazioa eta-edizioa. Adb: Audacity edo Bandlab

  • Konposatzen laguntzeko. Adb: Autotune

3.- MUSIKA GENERO ELEKTRONIKOAK

Musika-elektronikoa 50. hamarkadaren hasieran sortu zen eta garapen handia izan zuen hiriko herri-musikan. Hona hemen zenbait azpigenero:

  • House: esperimentazioa diskotekako musika dantzagarriarekin nahasten du. 1980an sortu zen Chicagon.

  • Chillout: Hainbat genero nahasten ditu. Hala nola, opera, flamenkoa eta bossa nova.

  • Ambient: soinu ahulekin egindako musika gogorarazlea da.

4.- BITARTEAK

Bitarte deitzen zaio bi noten arteko distantziari.

4.1. BITARTEEN SAILKAPENA

Bitarteak irizpide ezberdinak kontutan izanda sailka daitezke: soinuaren arabera edo noten norabidearen arabera,

  • Noten soinuaren arabera

Melodikoa: soinu bat bestearen atzetik entzuten denean

Armonikoa: bi soinu aldi berean entzuten direnean

  • Noten norabidearen arabera

Saikapen hau bitarte melodikoaren kasuan egin daiteke bakarrik.

Goruzkoa: nota baxu batetik altuago batera doanean

Beherunzkoa: nota altu batetatik baxuago batetara doanean

5.- AKORDEAK

Aldi bereko soinuak dira, eta bitarte armonikoetan oinarritzen dira.

Akorde bat sortzeko 3ko bitarteak armonikoak erabiltzen dira, eta normalean hiru notaz osatuta daude.

6.- ARMONIA

Musika hiru elementu nagusiz osaturik dago: Doinua (melodia), armonia eta erritmoa.

Armonia doinuari laguntzeko eta horrela soinua interesgarriagoa egiteko erabiltzen da. Armonia akordeen segidan eta konbinazioan datza.

Entradas relacionadas: