Munduko Literatura: Txinatik Hego Amerikara, Biblia Barne

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,18 KB

Txinako Literatura

Txinako literatura bi modu ezberdinetan gauzatzen da, bizitza eta gizartea ulertzeko. Bata Konfuzioren izpiritutik gertu dago, xumea eta herrikoia; bestea, taoismoaren ildotik doa eta ez da hain herrikoia. Konfuzio filosofoa izan zen, Txinako administrazioa eta ohiturak aldatzen saiatu zena. Lao Tze, taoismoaren fundatzaileak, "Libro del principio y de la virtud" izeneko liburua idatzi zuen. Dena den, antzinako Txinan, edozein aldarrikapen literarioren azpian herri inspirazioa zegoen. Poesiak tradizio luzea izan du txinatar literaturan. XIV. mendetik aurrera, antzerkia instituzio bihurtu da txinatarren bizitzan. Narratiba ez zen sendotu XIV. mendearen amaierara arte, Luo Benek argudio historikoarekin egindako "Historia de tres reinos" izeneko obraren bidez. Gaur egun, hurrengo idazlea nabarmendu behar dugu: Lu Xun (1881-1936), "Txinako Gorki" ezizenaz ezaguna eta "Grito de llamada" obraren egilea.

Japoniako Literatura

Erroma eta Grezia bezala, japoniar kulturak bere pertsonalitatea duen arren, txinatarraren zorduna da: idazkera ideografikoa, artea, budismoa eta abar.

Indiako Literatura

Mendebaldean eragin duen Indiako literatura K.a. 2500. urtekoa da. Sanskritoan idatzirik dago eta gaia erlijiosoa eta moralizatzailea da. Indiako literaturan garai ezberdinak bereizten dira: garai bedikoa eta poema epikoen garaia.

Hego Amerikako Literatura

1492. urtea baino lehen, Ameriketako lurretan hiru zibilizazio prehispaniko nagusi egon ziren:

Maiak

Herri hau Yucatanen eta Erdialdeko Amerikan bizi zen. Prosaz idatzitako obrak geratu dira, "Libros de Chilam Balam" edo "Anales de los Cakchiqueles".

  • Popol-Vuh: Aspaldiko mito eta kondairen bilduma, kutsu erlijiosoa eta kosmogoniakoa duena.
  • Rabinal Achi: XV. mendeko antzerki lana, gerlari baten harrapaketa eta heriotza kontatzen duena.

Aztekak

Mexiko erdiko herri gerlari honen hizkuntza nahualta zen eta genero literario guztiak landu zituzten, poesia lirikoa barne. Aztekako errege askok arteetarako joera erakutsi zuten eta beraien gorteak benetako gune kultural bihurtu zituzten. Pertsonaia garrantzitsuena Netzahualcoyotl erregea izan zen.

Inkak

Inken inperio zabalak gaur egungo Peru, Ekuador, Bolivia, Txile eta Argentinako iparraldea hartzen zituen. Literatura kitxuaz idatzia dago eta nabarmena da azpigenero asko dituen musikalitate handiko poesia liriko oparoa. Bi pieza aipagarri:

  • Ollantay: Gerlari protagonista enperadorearen aurka matxinatzen da.
  • Atahulpa: Drama honek ez du inken modurako ekitaldirik, ezta eszenarik ere.

Bibliaren Eragina Literaturan

Biblia kristautasunaren eta judaismoaren idazki sakratu eta nagusiak biltzen dituen liburua da. Erlijio horietako sinestunen ustez, Biblian Jainkoaren hitza jakinarazten zaie gizakiei. Itun Berriak Jesukristoren jaiotza, irakaspenak, heriotza, piztuera eta Elizaren sorrera kontatzen ditu. Historian, beste edozein liburu baino aldi gehiagotan eta hizkuntza gehiagotara itzuli dute, 2000 baino gehiagotara. Inoizko libururik salduena da. Bibliako kontakizunen eragina idazle eta idazlan ugaritan aurkitzen da, baita erlijioarekin oso kritikoak direnen artean ere.

Biblia mende askotan zehar idatzitako liburua da. Itun Zaharra gehienbat hebreeraz idatzita dago, eta zati batzuk arameraz. Itun Berriak 27 liburu ditu. Liburu horietatik gehienak jatorriz grekoz idatzi ziren. Vulgata latin arrunteko itzulpena da, Jeronimo Estridongoak V. mendearen hasieran egina. Bertsio horrek bere izena "vulgata editio" oharretik hartu du. 1445eko otsailaren 23an, Johannes Gutenbergek lehenengo kopia inprimatu zuen.

Bibliaren gaiei dagokienez, Biblia fedearen literatura gisa defini daiteke. Bertan agertzen diren literatura-generoei dagokienez, prosa eta poesia agertzen dira, bai Itun Zaharrean, bai Itun Berrian. Hiru literatura molde dira nagusi: kontakizun historikoak, gutunak eta idatzi apokaliptikoak. Itun Zaharrean, prosaz idatzitako pasarteetan esaerak, sermoiak eta otoitzak aurkitu dira. Jende ospetsu askoren testuak, agurrak edo testamentuak jasotzen ditu. Urriak dira, bestalde, gertaera edo leku jakinei buruzko deskribapenak.

Bibliako literaturan oso landuta dago gutunen generoa ere: gutunik zaharrena Dabidek Betsaberen senar Urias hiltzeko agindua emanez idatzitakoa da. Adierazpen asko agertzen dira senitarteko, lurralde, muga, eskaintza eta abarri buruz. Kontakizunaren alorrari dagokionez, bi bide bereizten dira garbi-garbi: batetik, irudimen handiko eta poesiaz beteriko idatziena, eta bestetik, berriz, eguneroko bizitzari lotuagoa. Poesian, berriz, Salmoak, "Abestirik Ederrena" eta Joben liburua dira, literaturazko balioagatik, bereziki azpimarratzekoak. Literatura biblikoak eragin handia izan du Mendebaldeko kulturan eta historian.

Entradas relacionadas: