Munduko Ekonomia: Europar Batasuna, Japonia, eta Gorabidean Dauden Potentziak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,47 KB
Europar Batasuna
1. Europar Batasunean, herrialdeek nolako ekonomia-politikak dituzte?
Europar Batasunean (EB), ekonomia-politika berak dituzte herrialde kide guztiek (nekazaritza, arrantza, merkataritza, etab.).
2. Ondasunak eta kapitalak nola mugitzen dira EBren lurraldean?
Ondasunak eta kapitalak askatasun osoz mugitzen dira EBren lurraldean.
3. Zein diru erabiltzen dute EBko estatu gehienek?
Estatu askok diru bera erabiltzen dute: euroa.
4. Euroak zer garrantzi du dolarrarekin konparatuz?
Euroa da munduko bigarren dirurik garrantzitsuena, dolarraren atzetik.
5. Europako herrialdeen batasunari esker, EB zertan bihurtzen da?
Munduko lehen ekonomia-potentzia bihurtzen da.
6. Lehen ekonomia-potentzia bihurtu arren, arlo askotan noren atzetik dago?
Ameriketako Estatu Batuen (AEB) atzetik dago.
7. Zein arlotan dago EB AEBren atzetik?
Ekonomiaren hazkundea, langileen produktibitatea eta teknologia-garapena txikiagoak dira EBn AEBn baino.
8. Ameriketako Estatu Batuekin konparatuz, Europako langabezia-tasa nolakoa da?
Europako langabezia-tasa handiagoa da, Ameriketako Estatu Batuetakoa baino.
9. Europar Batasuneko herrialde guztiak egoera berean al daude?
Ez, Europar Batasunean herrialde guztiak ez daude egoera berean.
10. Zein herrialdek dituzte ekonomia garrantzitsuenak?
Alemaniak, Erresuma Batuak, Frantziak eta Italiak dituzte ekonomia garrantzitsuenak.
11. Ekialdeko Europan nola dituzte ekonomiak?
Ekonomia gutxiago garatuta dituzte.
12. Ekonomiaren hazkundearen erritmoa nolakoa da EBko herrialdeetan?
Ekonomiaren hazkundearen erritmoa asko aldatzen da herrialde batetik bestera.
13. Non islatzen dira herrialdeen arteko aberastasun-aldeak?
Biztanleriaren errentetan islatzen dira.
14. EBren barruan, zein herrialde dira aberatsenak?
Iparraldeko, mendebaldeko eta erdialdeko herrialdeak aberatsagoak dira hegoaldeko eta ekialdeko eskualdeak baino.
15. Espainiako ekonomia zein egoeratan dago? Eta Europar Batasuneko batez bestekoarekin konparatuz?
Espainiako ekonomia hazten ari da, eta Europar Batasuneko batez bestekoaren gainetik hazi ere.
16. BPGDren arabera, Espainia nola dago EBn? Eta per capita BPGDren arabera?
Espainia bosgarren lekuan dago BPGDren arabera. Per capita BPGDri dagokionez, batez bestekotik behera dago.
Japonia eta "Asiako Dragoiak"
1. Japonia nolako herrialdea da?
Japonia munduko herrialderik aberatsenetarikoa da.
2. 1990. urtean zer gertatu zen Japonian? Zein ondorio izan zuen bere ekonomian?
1990ean, finantza-krisia izan zen Japonian, eta horrek geldotu egin zuen haren ekonomia-garapena.
3. Zenbait urtetan gutxi hazi arren, Japoniako ekonomia leheneratzen ari da, zeri esker?
Japoniako ekonomia leheneratzen ari da industria-produktuen salmentari esker (goi-mailako teknologia, autoak, etab.).
4. Zein da Japoniako arazorik nagusiena?
Japoniako arazorik nagusiena natura-baliabide gutxi izatea da. Horren ondorioz, beste herrialde batzuen mende dago lehengaiak eta energia lortzeko.
5. Zein herrialdei deitzen zaie “Asiako dragoiak”? Zer gertatu zitzaien aurreko mendearen erdialdean?
Hong Kong, Singapur, Hego Korea eta Taiwani deitzen zaie "Asiako dragoiak". Herrialde horien ekonomiak asko hazi ziren denbora gutxian, ekoizpenaren kalitateari eta kontsumoari esker.
6. Herrialde horien ekonomiei zer gertatu zitzaien eta zeri esker?
Herrialde horiek azpigarapen-egoera gainditu zuten.
Txina eta India
1. Txinari zer gertatu zaio bi hamarkada eskasetan? Nolatan gertatu da hori?
Txina, ekonomikoki baztertutako herrialdea izatetik, munduko ekonomiaren eragile nagusienetako bat izatera igaro da. Txinako gobernuak sistema komunistari eutsi zion, baina ekonomia-gune bereziak sortu zituen; gune horietan erraztasunak ematen dira atzerritarrek bertan inbertsioak egin ditzaten eta beste herrialde batzuekiko merkataritza bultza dadin.
2. Zer gertatzen ari da Indian?
Indian Txinan erabilitako urratsak ari dira jarraitzen.
3. Txinak eta Indiak egungo hazkunde-erritmoari eusten badiete, mende honen erdialderako zer izan daitezke?
Mende honen erdialderako, Txina eta India munduko lehen bi ekonomia-potentziak izan daitezkeela uste da.
4. Baina herrialde horietako hazkundeak desoreka nabarmenak ditu. Zergatik?
Gutxiengo batek jasotzen du hazkunde horren etekina, eta gehiengoa, ordea, pobrezian bizi da.
Beste Gune Nagusi Batzuk
Errusia, kasu berezia
1. Garai batean zer izan zen Errusia? Zer gertatu zitzaion? Gertatutakoaren ondorioz, zein egoeratan aurkitzen da? Noiztik dago horrela?
Garai batean, Errusia munduko potentzia nagusia izan zen, baina herrialdearen ekonomiak nabarmen egin zuen atzera, eta behera egin zuen BPGdak. Horren ondorioz, langabezia izugarri igo da, soldatak jaitsi dira, eta biztanleriaren ia herena pobrezian bizi da. XX. mendearen amaieran, iraganeko sistema komunistatik egungo sistema kapitalistara igarotzeko prozesuari ekin ziotenetik dago horrela.
2. Egun, Errusiako ekonomian zer gertatzen ari da?
Errusiako ekonomia leheneratzen ari da, eta herrialde garatuen hazkunde-mailaren batez bestekoa baino askoz hazkunde handiagoa du.
3. Baina baditu hazkundea zailtzen duten arazo batzuk. Zeintzuk?
- Teknologia-atzerapena: horrek bere produktuen kalitatea mugatzen du.
- Lege garbirik eza, gehiegizko burokrazia eta ustelkeria politiko handia: faktore horiek guztiek atzera eginarazten diete atzerriko enpresei, lurralde horretan ezartzeko.
- Ekoizpenaren adar askotan monopolio- eta oligopolio-egoerak daude.
4. Errusiak funtsezko bi baliabide ditu. Zeintzuk?
Errusiak funtsezko bi baliabide ditu: petrolioaren eta gas naturalaren erreserba handiak, eta giza kapital izugarria.
Eskualdeko Potentziak
1. Brasil
a. Zer bihurtu da oso denbora gutxian? Zergatik?
Brasil Latinoamerikako lehen ekonomia-potentzia bihurtu da oso denbora gutxian. Natura- eta energia-baliabide ugari ditu, eta ekonomiak lehen baino egonkortasun handiagoa lortu duenez, atzerriko inbertsioa erakarri eta nazioarteko merkataritzari bide eman dio.
b. Baina zein arazo dago?
Garapen horren etekinak ez dira modu orekatuan banatzen, eta gizarte- eta ekonomia-alde handiak sortzen dira herrialde horretako eremuen artean.
2. Hegoafrikako Errepublika
a. Hegoafrikako Errepublika, Afrikako gainerako herrialdeekin konparatuz, nola dago?
Hegoafrikako Errepublika Afrikako herrialderik aberatsena da.
b. Baina hemen ere arazoak sortzen dira. Zergatik?
Gutxiengo bat aberasten ari delako, eta biztanle gehienak, ordea, miseriarik muturrekoenean bizi direlako.
c. Zerk egiten diote kalte bere garapenari eta atzerriko inbertsioak geldiarazten dituzte?
Langile gaituak falta izateak, ihesaren eragin handiak eta krimen ugariek kalte egiten diote bere garapenari, eta atzerriko inbertsioak geldiarazten dituzte.
3. Australia
a. Zein egoeratan aurkitzen da?
Australia herrialde garatuen arteko aberatsenetakoa da.
b. Bertako ekonomia zein sektoretan oinarritzen da?
Bertako ekonomia zerbitzu-sektorean oinarritzen da.
c. Dena den, beste ekonomian zer dira oso garrantzitsuak?
Kanpo-esportazioan, mineralak eta nekazaritzako produktuak dira nagusi.
d. Australiak zenbateko eragina du eta non?
Australiak eragin nabarmena du Ekialdeko Asian eta Ozeano Barean.