Monero erreinua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,69 KB

5-LANDAREAK:

5.1 EZAUGARRI OROKORRAK:

landareak organismo zelulaaniztunak, fotoautotrofoak eta eukariotoak dira. Bizi ziklo diaplontea dute eta normalean lehorreko ingurunera moldatzen dira.

briofitoek ez dute sustrai, zurtoin eta hostorik baina gainerako landareek kormo erako gorputz-egitura dute. Hau da: zelulak diferentziatu egin dira eta ehunak sortzen dituzte. Eta ehunek organo espezializatuak eratzen dituzte. (sustraiak, hostoak, zurtoina…)

landareak substratuari finkatuak bizi dira eta hortik lortzen dituzte ur eta mantenugaiak. O2 eta CO2 behar dute eta airetik hartzen dute.

6- ANIMALIAK:

6.1 EZAUGARRI OROKORRAK

animaliak, metazoo ere izendatuak, organismo eukariotoak, heterotrofoak eta zelulaniztunak dira. Beren zelulek ez dute plastidiorik nahiz paretarik. 3 bizi funtzioak betetzen dituzte.

animalia guztiek lokomozio motaren bat garatu dute. Helburu nagusia elikagaiak bilatzea da. Hala ere defentsa eta ugalketa ere garrantzitsuak dira.

nutrizio heterotrofoa dute. Gehienek barrumbe baten barruan digeritzen dituzte elikagaiak. Sexu bidezko ugalketa dute baina kasu batzuetan sexu gabekoa ere ematenda.

6.2 ANIMALIAK SAILKATZEKO IRIZPIDEAK:

animalien erreinua ezaugarri hauetan oinarritzen da.

-

Antolakuntza maila

-
gorputz simetria mota (aldebikoa edo erradiala)

-

Enbrioi garapenaren ezaugarriak

filum horiek 2 azpierreinuetan biltzen dira: parazooak eta eumetazooak

1)PARAZOOAK: ez dute ehunik sortzen. Ez dute simetriarik eta enbrioi garapen atipikoa dute. Zelula geruzak falta zaizkie. 2 filum hauek biltzen dituzte: plakozooak eta poriferoak.

2)EUMETAZOOAK: ehunak sistemak eta organoak dituzte. Hauek sailkatzeko 3 irizpide hauek erabiltzen dira

A)gorputz simetria:

-simetria erradiala: hala nola knidarioak. Animalia batzuk simetria hau garatzen dute modu sekundarioan aldebiko larbak garatu ondoren. Ad: itsasizarrak, trikuak…)

-aldebiko simetria:  gainerako animalia filumak.

B)enbrioi geruzak: fase batean zelulek 2 edo 3 gerua era ditzakete

-dibloplastikoak: 2 geruzetatik abiatuta garatzen dute gorputz egitura.

-tribloplastikoak: 3 geruzetatik abiatuta garatzen dute gorputz egitura.

C)barne barrumbea izatea edo ez izatea

-azelomatuak: ez dute gorpuz barrumberik

-pseudozelomatuak: erraietarako barrumbe bat garatzen dute, eta horrela esaten zaio

-zelomatuak: likido batez osaturiko barrumbea dute. Zeloma esaten zaio eta gorputzaren barrunbe osoa eratzen du. Animaliaren organo gehienak hor daude

Entradas relacionadas: