Monarkia autoritarioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,38 KB
Monarkia:
Erregea:
Senatuak
aukeratzen zuen. Gerra,
erlijioa eta legea eta
zergetan agintzen zuen.
Errege etruskoek botere
handia hartu zuten.
Senatua:
Patrizioek osatzen
zuten. Erregearen boterea
mugatzen zuten.
Latindarren matxinada:
patrizioak eta plebeioak
altxatu egin ziren etruskoak
kanporatzeko, errege
etruskoak geroz eta botere
gehiago baitzeukan.
Errepublika:
P.1
Senatua:
patrizioek osatzen zuten. Erabaki
garrantzitsuenak hartzen zituzten: legeak
bozkatu, gerrako erabakiak hartu, zerga
kopurua erabaki.
Magistraturak:
patrizioek osatzen zituzten.
Kontsulak (aginte nagusia eta ejertzitoa),
pretoreak (justizia), edilak (segurtasuna) eta
kuestoreak (zergak jaso).
Komizioak:
patrizioak eta plebeioak osatzen
zituzten. Legeak egiten zituzten, magistraturak
aukeratu eta kasu larrienak epaitu. Bilerak
osatzen zituzten horretarako.
Plebeioen matxinada:
berdintasun handiagoa
nahi zuten patrizioekiko (senatari izateko
aukera eta justiziaren aurrean berdintasuna
lortzeko adibidez). 12 taulen Legearen bidez eta
beraien interesak defendatzen zituen
magistratu bat lortu zuten helburua.
Errepublika:
P.2
Gerra Punikoak:
Kartago Erromaren kontra. 3
gerra izan ziren mediterraneoaren
kontrolagatik. 2. Gerran Iberiar Penintsulagatik
borrokatu zuten, Annibal eta elefanteen kontra.
Inperioa:
P.1
Enperadorea:
aginte osoaren jabea (erlijioan,
ejertzitoan, legeak egitean, zergak erabakitzean,
justizian...). Horretarako boterea kentzen joan
zen Senatuari, titulu ezberdinak lortuz: apaiz
nagusia, augusto...Gainera, Senatuaren aginduak
ez betetzeko eskubidea zeukan. Denek “Cesar”
ezizena jaso zuten Julio Cesarren omenez. Kargua
hereditarioa zen, enperadore bakoitzak
aukeratuz bere ondorengoa (normalean bere
semea). Lehenengoa Augusto izan zen.
Inperioa:
P.2
Senatua:
existitzen jarraitu bazuen ere, ez zeukan
apenas botererik, eta enperadorearen aginduak
onartu besterik ez zuten egiten.
Pax Romana:
enperadoreek bakea ziurtatzen
zuten garai bat. Bakea ziurtatzeko, enperadoreek
galtzadak (errepide erromatarrak) eraiki zituzten,
eta bertatik patrullatzen jarri zituzten legioak,
bakea ziurtatzeko.
Inperioaren erdibanaketa:
errazago
kontrolatzeko banatzen du Teodosio
enperadoreak, mendebaldeko inperioa eta
ekialdekoa egonez handik aurrera. Ekialdekoa
aberatsagoa zen, eta kontrolatzeko errazagoa.
Monarkia:
Noraino: zazpi muinoetan
zabaldua zegoen eta
independientea zen.
Aisialdia
P.1
Teatroa
Antzerkiak egiteko lekua.
Zirkulu erdi forma zeukaten eta bi
pisuko eraikuntza bat eszenatokian.
Aktoreek maskarak eramaten
zituzten, ikusleek gertaerak erraz
jarraitzeko.
Anfiteatroa
Gladiadoreen arteko
borrokak eta animalia eta
gladiadoreen artekoak egiteko
lekua. Zirkulu oso bat da.
Anfiteatro famatuenak Koliseoa
izena du.
Zirkua
Kuadrigen karrerak (4 zaldiko
zalgurdiak) egiteko lekua. Bueltak
ematen dizkiote errotonda moduko
bati. Horregatik, forma obalatua
dauka eraikuntzak.
Aisialdia
P.2
Termak:
Bainu publikoak. Pistina
bero eta hotzez gain, masaje gelak,
gimnasioa, komun publikoak eta
aldagelak izaten zituzten.
Sozializatzeko lekua ziren.
Eraikuntza publikoak:
P.1
Forua:
Plaza nagusia, bi kale
nagusiak elkartzen ziren lekuan
egoten zen.
Basilika:
merkataritza egiteko
lekua.
Harresia:
defentsarako funtzioa
zeukan. Bereziki III. Mendetik aurrera
eraiki ziren, pax romana aldia
amaitutakoan.
Kuria:
Senatua elkartzen zen lekua.
Eraikuntza publikoak:
P.2
Cardus eta decumanus-a:
bi kale
nagusiak, lehenengoa iparraldetik
hegoaldera eta bigarrena ekialdetik
mendebaldera.
Alondegia:
despentsa publikoa.
Gosete garaietan bertatik janaria
atera eta herritarrei banatzen
zitzaien.
Akueduktoa:
ura hirietaraino
eramateko garaian, sakonguneetan
ura eramateko funtzioa zeukan
eraikuntza, ura arku batzuen gainean,
kanal batetik eramanez.
Eraikin publikoak:
P.3
Liburutegia:
pergaminoz (animali
larruz eginiko paper modukoa)
osatutako estanteriak zituzten, eta
esklabuak liburuzain moduan.
Liburutegi hauei esker garaiko
ikerketa eta ideia askoren berri
daukagu.
Komunikabideak:
Portuak:
merkataritzarako erabiltzen ziren. Garrantzitsuena Ostia
deitzen zen, Erromatik gertu zegoen.
Galtzadak:
Europa lotzen zuten errepide erromatarrak ziren. Milarriei esker
identifikatu daitezke (millarriak distantziak neurtzeko harri zutabeak ziren).
Galtzaden inguruetan hiriak pilatzen ziren. Harlauzaz (harri oso handiak)
osatuta zeuden.
Artea:
P.1
Eskultura:
marmolez edo brontzez
egiten ziren, greziarren antzekoak
ziren, baina errealistagoak.
Mosaikoak:
zeramika zati txikiekin
egindako irudiak, puzzle moduan
osatuta. Patrizioen etxeetako
lurrak dekoratzen zituzten.
Garaipen arku eta zutabeak:
gerra bat irabaziz gero tropak
azpitik pasatzen ziren. Zutabeak
garaipen militarrak ospatzeko
izango dira baita ere.
Artea
P.2
Tenpluak eta Panteoia:
greziarren
antzekoak ziren, baina diferentzia
batzurekin. Barruan jainkoaren eskulturak
izaten zituzten eta sakrifizioak egiten
zizkioten jainko horri.
Panteoia jainko guztiei eskainitako tenplua
zen, Erromako zentroan dago eta
politenetako bat kontsideratzen da.
Erlijioa:
P.1
Aintzinakoa:
Naturako espirituetan
sintesten zuten. Horrez gain, Lar eta
maneak ziren garrantzitsuenetakoak:
etxeko arbasoen espirituak. Erroma
babesten zuen su sakratuan ere sinesten
zuten, Vestalek babestua (Vesta
jainkosaren apaizak).
Erlijioa
P.2
Politeista
Greziarren jainko jainkosak
hartu zituzten. 3 ziren garrantzitsuenak
hauetatik: Jupiter, Juno eta Minerva.
Vesta jainkosa Erromaren babeslea zenez
oso garrantzitsua zen baita ere.
Kristaua:
erromatarrek hasieran debekatu egin zuten, kristauak atxilotuz,
kristauek ez zutelako enperadorea jainko bezala onartzen eta berdintasunean
sinesten zutelako. Geroz eta gehiago zirenez, Constantino enperadoreak
baimendu egin zien beraien erlijioa praktikatzea, eta azkenean beste
enperadore batek Erromako erlijio ofizial bihurtu zuen kristautasuna.