Modernotasunaren Finkapena
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 10,13 KB
IKUSPEGI MODERNOAREN FINKAPENA
TESTUINGURUA: XVII. mendea. Elizaren autoritate dogmatikoa bizitzaren eta unibertsoaren esparru guztiak definitzen zituena eragina galdu zuen. Ez zegoen horren beharrik. Autoritate tradizional anitzen menpe zegoen gizakiak autonomia lortu zuen. Gizabanako bakoitzak gai zen bere barnean mundua ulertzeko gaitasunak ditu: arrazoia eta esperimentazioa (hauen bidez bakarrik lortu daiteke errealitatearen egia).
Iraultza Zientifikoaren amaieran
gizakiaren adimena izugarri hedatu zen. Haustu ziren munduaren pertzepzio arrunta eta ezagutza ziurra. Bi osagai hauen arteko erlazioa apurtu zen (Aristotelesen kontrako kritika). Ideia tradizionalak baztertzen joan ziren, eta Modernitatearen bidea gehiago irekitzen joan zen.
MODERNOTASUNAREN EZAUGARRIAK
1.- Kosmosaren ikuspuntuaren bilakaera:
-Unibertso mediebala: espazio finitua, non Lurra erdigunea zen. Jainkoak sortua, gobernatua eta honetan aktiboki parte hartzen zuena. Jainkoaren presentzia eskatzen du, historian parte hartzen duena.
-Unibertso modernoa: espazio infinitua. Lege naturalak gobernatua, fenomeno fisiko eta matematikoak eraginda. Jainkoa urrunduta izan zen sortzailea bezala, eta beraz, papera aldatu zuen. Goreneko jakinduria da, lehen kausa eragilea gero mundutik urrundu zena. Jainkoa eta munduaren arteko bereizitasuna zehaztu zen.
2.- Dualismoaren bilakaera: Erdi Aroan kristautasunean oinarritutako dualismoa nagusitzen zen (gizakia-Jainkoa). Aro Modernoan, aldiz, dualismoa eraberritu zen (gizakia-kosmosa).
3.- Autoritate intelektuala: zientziak erlijioa ordezkatu zuen autoritate intelektual nagusia bezala. Erlijioa eta metafisikaren esparruak asko mugatu ziren.
4.- Unibertsoaren ordena: berezko ordena dago, baina hori ez dator Inteligentzia Kosmiko nagusi batetik zeinetan izakiak parte hartu zezakeen. Ordena enpirikoki ulergarria zen, mundua guztiz mekanikoa da eta lege batzuk araututa. Horren atzean ez dago Jainkoaren adimena dena zuzentzen. Mundua objektibatu.
5.- Kosmoseko ordenaren ulerpena: bakarrik ulertu daiteke gizakiaren gaitasun enpirikoaren eta arrazionalaren bidez.
6.- Teoria kosmologikoa: geozentrismotik heliozentrismora. Astronomia astrologiatik banandu zen (lehenik guztiz elkartuta zeuden), baina hori progresiboa izan zen. Ez dauka erlaziorik zientziarekin izarren kokapena giza-patuarekin erlazionatu.
7.- Eboluzionismoa: honen eragina pentsamendu askearen garapenean, eta Elizaren ikuspuntu dogmatikoaren kontra.
8.- Helburu modernoa: haustura handia Erdi Aroarekin. Tradizio mediebala baztertu zen, unibertso infinituaren printzipio operatiboak aurkitzeko nahiarekin.
R. DESCARTES ETA F. BACON
1.- René Descartes: 1596-1650. Filosofo eta matematikari frantziarra. Geometria analitikoaren eta filosofia modernoaren aitatzat hartzen da. Bere lanek influentzia oso handia sortu zuten bere garaiko eta ondorengo filosofoetan. Filosofian eragin handiagoa izan zuen zientzian baino. Proposamen zientifikoak denborarekin, gaindituak izan ziren. Filosofian arloan, aldiz, ez.
2.- Francis Bacon: Filosofo eta politikari ingelesa izan zen. Enpirismo filosofiko eta zientifikoaren aitatzat hartzen da, metodo zientifikoaren arauak ezartzen. Ez zen filosofo sistematikoa. Helburua, metodo zientifiko berria gauzatu. Eta hau gauzatu ahal izateko, antzinako dogmak eta sinesmenak baztertu. Metodo guztiz enpirikoa izan behar da (lehentasun gehiago eman), naturaren behaketaren eta esperimentazioaren bitartez. Horren bidez, zientziak natura ulertu eta menperatuko du.
Zientzia berriaren ondorioa: gizakia erorketaren garai baino lehenago zuen egoera berreskuratuko zuen. Salbazioa ez da lortuko fedearen bitartez, zientziaren bidez baizik. Nolabait, zientzia erlijioaren papera hartuko du.
Aurreiritziak (idoloak): Jakintzaren ahultasunak dira, munduaren ezagutza oztopatzen eta mugatzen dutenak. Horien eragina murriztu behar da, ezagupen zientifikoa are gehiago garatzeko. Lau mota daude.
-Idola tribu: tribuaren idoloak. Gizakiari buruzko aurreiritziak. Gure barnean naturalki jasotzen ditugun egiturak dira. Gizakia ez da tabula rasa, kanpotik jasotzen dituen ezaguerak deformatuta jasotzen ditu.
-Idola especus: kobazuloaren idoloak. Faktore exogenoak gugan eragiten dutenak (bakoitzaren hezkuntza eta ohiturak).
-Idola fori: foruen idoloa. Hizkuntzaren erabilerarekin sortzen diren kontzeptuak eta akatsak. Plaza publikoan aurkitzen direnak.
-Idola theatri: teatroaren idoloak. Sistema filosofiko tradizionaletik datozen aurreiritziak eta kontzeptu faltsuak (esperimentazioaren bitartez ez direnak frogatu).
Eredu aristotelikoa: Eredu induktiboa baztertzen zuen: pentsamenduak deduktiboki ondorioztatu, eta gero, errealitatearekin alderatu. Dedukzioa: Idolak baztertu ondoren, errealitatetik datuak jasotzea da lehen helburua. Eta ondoren, datu horiek aztertu eta indukzioaren bitartez lege orokorra atera.
Zientzia: helburu berriak ezarri. Natura kontrolatzeko eta menperatzeko bidea, baita gizakiari tresna berriak eskaintzeko eta bere egoera salbatzeko. Erlijioarekin alderatu, zientziaren aurrerapenak bakarrik salbatu ahal duelako gizakia.
Historia: progresiboa, ez ziklikoa. Progresoak aurrera egitea, zientziak ahalbidetzen du.
DESCARTES
Testuingurua: Iraultza zientifikoa garatzen ari da, baina oraindik ez dago burututa. Eredu zaharra baztertu da, baina oraindik ez da bereganatu berria. Krisi garaia.
Descartes: krisi sakon horri erantzuna emateko helburua. Zalantza metodikoaren bitartez, guztiz fidagarriak ez ziren uste-ezagutza guztiak baztertu zituzten. Osagai ziurrenak proposatu. Bere proposamena, eszeptizismoa muturrera eramatea da “duda metodikoaren” bitartez (dena zalantzan jarri).
Ezagutzak= eraikina: duda metodikoaren helburua, eraikinaren osagai guztiak frogan jarri eta guztiz ez diren osagarriak kendu. Ariketa arriskutsua zen hori, horrela ohitura guztiak (usteak, sinesmenak, esperientziak, autoritatea…) kolokan jartzen direlako. Egia osatzen duten usteak hainbat jatorrietakoak dira. Salbuespena: matematika.
Jenio maltzurraren hipotesia: agerikoak diren errealitateak bertan behera geratzen dira. Guretzat guztiz errealak diren uste tradizionalak baztertzen dira. Jenio maltzurraren helburua gu engainatzea da, baita matematiketan.
Ametsaren hipotesia: guretzat guztiz errealak diren gauzak horrela ez izatea. Dena den, matematika-arloa teoria horretatik kanpo egongo litzateke (lege matematikoak berdinak izango dira errealitatean eta ametsean.
COGITO ERGO SUM: “pentsatzen dut, beraz, banaiz”. Cogito, hots, guztiz sendoa eta ziurra den egia. Badago pentsamendua, eta horren bidez, nire existentzia frogatzen dut Pentsamendu berarengatik urruntzen da, eta ulertzen du bera pentsamendua dela. Bakarrik hartzen du hori egia absolutu bezala (eta gaurkotasunean adierazten denean). Horrez gain, iritzi mentalak bakarrik ematen dute ziurtasuna (ezin da hori planteatu beste baten kontzientzian). Beste kasuetan, aldiz, zalantzan dago. Aurkikuntza horrekin, bere bidaia filosofikoaren lehen fasea bukatu zen (kritikoa, destruktiboa).
-Bigarren fasea: Jainkoaren existentzia frogatu. Eraikin berria eraikitzen hasi zen, aurreko egiaren oinarrian. Fase ahulagoa da, non argudioak ez dira hain sendoak (akatsak egon). Askoz egonkorragoa izan zen lehen fasea.
JAINKOAREN EXISTENTZIA: zalantza metodikoa eta jenio maltzurraren hipotesia deuseztatu. Jainkoaren existentzia premiazkoa da, gauzen existentzia ondorioztatzeko (materia ezin da infinitua izan). Baina Descartes Jainkoaren existentzia frogatzeko, Jainkoaren ideia onartu zuen besterik. Pentsatzen ari naiz Jainkoaren ideia argi eta garbi datorkidala burura.
Hori “frogatu” ondoren, bide eszeptikoa errekuperatu zuen. Nola berreskuratu? Absolutua eta guztiz ona den Jainkoak muturreko eszenatoki eszeptikoak baztertzen dituelako. Eta hori, eraikinaren oinarriak berregitea baimentzen du. Beraz, Descartesen bilakaera filosofikoa gurpil zoro bat da.
Erdi Aroan, Jainkoaren existentzia frogatzeko nahikoa zen fedearekin. Zuk fedea baduzu Jainkoa existitzen dela, ez da gehiagorik behar. Baina Descartesen garaia hori ez zen nahikoa, arrazoia nagusitu zen honen gainetik. Honen bidez frogatu nahi zuten Jainkoaren presentzia, eta horregatik asko kritikatu zuten.
-Subjektua eta objektua arteko bereizketa, guztiz zorrotza: Pentsatzen ari den subjektuaren existentzia aldarrikatzen du. Banaketa hierarkikoa da. Luterok horrelako banaketa proposatu zuen erlijio-esparruan (Jainkoa / mundu fisikoa). Descartes eredu hori aplikatu zuen esparru filosofikora. Mundua guztiz mekanikoa den errealitate da eta lege batzuk gobernatua, baina horren atzean ez dago Jainkoaren adimena. Mundua ez dauka arrazionalarik, bakarrik gizakiak dauka (objektibazioa).
-Res cogitans: subjektua. Guztiz arrazionala-objektiboa da, kanpoan dagoen guztia aztertzen du. Gauza oro jartzen du zalantzan (bere kontzientzi arrazionalaren barruan, Jainkoa salbu), baina hortik kanpo dagoen gauza bakarra subjektua da. Lehentasuna dauka, lehen maila batean kokatuta dagoelako. Jainko Modernoaren prototipoa zen hau.
-Res extensa: objektua. Han kokatzen den guztia gauza mekanikoak dira (subjektua eta Jainkoa salbu). Horrela dualismo zorrotza eraiki zuen Descartes, adimena eta dualismoaren artekoa.
-Res infinita: Jainkoa.
ERLAZIO DUALISTA (ERREALITATE FISIKOA – ADIMENA)
-Humanismoa: natura eta Jainkoaren arteko erlazioa. Naturaren arrazoia Jainkoaren arrazoia bezalakoa zen. Beraz, naturaren azterketaren bidez Jainkoa ezagutu daiteke. Paganismoaren eragina.
-Erreforma (Lutero): erlazio hori moztu. Mundu fisikoa eta Jainkoa arteko desberdintasuna zehaztu zuen. Testu sakratuetarako irakurketa modu berria proposatu: irakurketa literara (interpretazio sinbolikoak baztertu).