Mies van der Roheren eta Piano & Rogersen Arkitekturaren Bilakaera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 19,62 KB
Monumentaltasuna: Mies II: Itzulera (1953 - 1968)
Ezaugarriak eta obraren interesgarritasuna (National Gallery, Berlin)
Arkitektura erosoa (jendearentzat/kezka soziala) ez zitzaion axola. Bere kezka beste bat zen.
Testuingurua
Egileen biografia eta kezkak
Mies (1900-1969)
- 1900: Aitaren hargintza tailerrean lanean.
- 1902: Obran langileburu.
- 1903: Iztukozko apaindura marrazkilaria.
- 1905: Altzarien diseinatzaile Bruno Paulekin, Berlinen.
- 1907: Lehen arkitektura lana (Riehl etxea).
- 1908-11: Estiloaren garbitasuna eta altzairu/beirazko lehen diseinuak (Behrensekin, Gropius bere nagusi).
- 1911: Perls etxea.
- 1912: Bere estudioa. Kröller-Müller etxea (Haga) eta gerra Errumanian (1914-18). Ada Bruhn eta alabetatik aparte.
Ezaugarri kuriosoa: bere aita hargina zen eta berarekin ikasi zuen material oso finak lantzen eta testurak, koloreak, betak lantzen. Bartzelonako pabiloia ez zen horrelakoa izango bere aitarengatik ez balitz. Eskuarekin hautemateko. Diseinua eta barne diseinua Liliren eskuetan egon zela uste da. Oso traketsa izan zen bere hasierako arkitekturan. Ia ezin da irakurri Miesen obra dela eraikin hauetan. Kroller Muller etxea Mies purua da. Konposizio klasikoarekin jolasten du, baina era oso garbian eginez. Alemania neoklasikoa.
- 1922: “Novenbergruppe” (Kandinsky, Klee), adierazkortasuna eta Alemaniako Iraultza (1918).
- Friedrichstrasse zeru-harraskariak (1921 eta 1922, kurbatuagoa eta altuagoa).
- Utopia polemikoak aldizkarietan argitaratzeko (“Frühlich”, 1924; “G”, 1925, Van Doesburgekin).
- Pertzepzioaren kezka (perspektiba vs. oina) eta arkitektura tradizionalaren eskortzoa.
- Hezurdura eta azala, ez masa.
Gerrara joan ostean, beste Mies bat agertzen da (Mies modernoa). Manifestuak sortzen, taldeak egiten... Sasoi honetako proiektuak nahiko zoroak / utopikoak ziren. Espresionista. Gardentasunarekin obsesioa hemen jaio zen. Horrekin eraikin altuak disolbatzea lortzen zuen.
- 1922: Hormigoiarekin.
- 1923: Adreiluarekin, esperimentu teorikoak “horma itxiduraren izaera galduz; efektu espazialak ez espazio itxiak” (Neoplastizismoa), funtzionaltasunari uko.
Geroago, bere kezka izango da bolumena nola deskonposatu. Hemen maisu bat izan zen (Bartzelonako pabiloia). Bolumen kubiko edo prismatikoen deskonposizioa ere. Material desberdinekin diseinatuz nola geratuko zen aztertzen zuen (eraikin berdina adreiluz edo hormigoiz eginda). Nahiz eta itxitura solido bat egin, barrutik hasten da espazioa aldatzen. Espazio edukiontziari ematen dio buelta bat. Barruko espazioekin jolasten hasi zen. Organizismo espaziala zen garaiko mugimendua.
- 1926: Kubismoa eta adreilu masiboa (Liebknecht/Luxemburg Monumentua) edo azalera (altzairuzko egitura, Lange).
- 1927: Wiessenhofsiedlungen zuzendari (Lily Reich diseinatzaile).
- 1929: Bartzelonako pabiloia (materialak, altzairua, itxidurari uko).
- Kubismoa, geroago arkitektura zuri eta garbia.
- Materialen trataera.
- Eskulturen integrazioa.
- Hegalen dramatismoa.
- Perspektibak.
Prismak egingo ditu hemendik aurrera (prisma bertikalak edo prisma horizontalak).
STAALISCHE BAUHAUSen III. Fasea (Berlin, 1932-1933)
- Biluztasuna eta geometria.
- “Mies van der Rohe Eskola Pribatua”.
- Miesen “eraikina eta garapena” plana.
- Forma sinpleak eta ornamentazio falta.
- Erakusketak eta ikasleen iritzien eztabaidak.
- Naziek itxita (nahiz eta Miesek negoziatu zuen Goebbelsekin).
Diseinatzeko forma arrazionala, modulatua (koadrikulatua) oso klasikoa, eraikin estandarizatuak egiteko (eraikin oso desberdinak egiteko). Kezka → kutxa diseinatzea. Gainera, hasierako kezka hartuko du → gardentasunarena. Bere obretan: forma sinpleak, ornamentazioa kendu, eztabaidak sortu…
Etxe patioak (1931-38)
- Hezkuntza klasikoa/arazo modernoa (espazio garbia eraikinaren espazioak artikulatzeko).
- Bistekin kezkatuta/gardentasuna horma itsua gidatzeko/mugatzeko (3 patioko etxea, 1935).
- Muroen bidez itxita. Prismatan deskonposatuta.
- Hizkuntza klasikoa: zerbitzu patioa, barne patioa eta harrera patioa.
- Modulazioa.
- Gardentasuna (muroen barnealdean).
Hemendik aurrera proposamen berdina errepikatuko du bere obretan.
- 1937: AEBBetara, Illinoisko Teknologia Institutuaren Arkitektura Fakultatearen zuzendari.
- 1940: Lora Marxekin.
- 1944: Amerikarra.
Farnsworth etxea (1945-51)
- “Patio amaigabe”arekin inguratuta (IIT eta bulego zeru-harraskariak egiten dagoen artean - Lake Shore Drive, 1948-51; Crown Hall, 1950-56).
- “Zokalo” eta barne espazio bakarra.
Zokalo baten gainean eraikitako beirazko kutxa. Eskailera da elementu deigarria, zentratuta ez dagoela eta. Naturan integratuta. Kanpo espazioak patioaren erabilera edo itxura hartzen du. Arrazionaltasuna bai, funtzionaltasuna ez. Hemen ezin da inor bizi. Crown Hall-en proposamen bera egin zuen. Klaseak emateko espazioa diseinatu zuen, baina legalki / funtzionalki biltegi bat bilakatu zen. Espazio bateratu polibalentea.
- 1953: “Convention Hall” eta “Clear-span”en eskala aldaketa (50.000 m² eta 9 m-ko sabaia).
- 1958: Cullinam Hall (kurbatua) eta Bacardi, Santiagon.
- 1958: IITtik jubilatua, 1962an Berlinera itzultzen da bere azken obra nagusia egitera.
Gauza arraroak egiten zituen ere. Convention Hall → eskalaz kanpoko Crown Hall-a. Nahiz eta proiektu oso klasikoa izan (modulo karratuak), keinuak agertzen dira (lauza, ertzetan zutaberik ez egotea dramatismoa sortzeko). Bacardi → Neue Nationalgalerie hormigoi zurituarekin. Tenplu klasikoa.
Sasoiko arkitektura, influentziak, aldeak
Egile ezezaguna (Pergamoko Zeusen tenplua)
- Zokaloa orubearen irregulartasuna xurgatzeko.
- Eraikinaren purutasuna eta forma garbia.
- Erritmo eta proportzio klasikoak.
- Zokaloa, gardentasuna, eskailerak → Miesen obretan bezala.
Karl Friedrich Schinkel - Altes Museum (Berlin)
- Zokaloa/ orden klasiko zurruna / horizontaltasuna / beirazko itxiturak / kasetoidun sabaia / lurzoruen garrantzia.
- Erritmoa markatzen da bai bertikaletan bai horizontalean (kanpo lurzoruan).
Erik Gunnar Asplund - Basoko Hilerriaren Errausketa-tokia (Estokolmo)
- Klasikotasun garbia eta monumentaltasun gordina.
- Barne espazio hutsa/ingurua.
- Sabaiko egitura erretikulatua.
Obra oso sinplea, baina tenpluaren itxurarekin eta zokaloarekin jolasten du.
Philip Johnson - Glass House (Connecticut)
- Miesen ikasle, bere Farnsworth etxea berrinterpretatu zuen (arinago).
- Proportzio klasikoen falta (zokaloa) eta inguruarekin harremanik gabe.
- Erosotasun arazo berdinak.
- Hurbiltzeko bidea.
Obraren balorazioa
Obraren aurkezpena eta deskribapena
Mies van der Rohe - Neue Nationalgalerie (Berlin)
- Mannheimeko Antzokiaren lehiaketan 2. saria (1952-53) ez zen eraiki, AEBBetara.
- 1961 (harresia) Kulturforumen sormena (Scharoun, Filarmonika, 1963), bertan Galeria.
- Espazio zabala margoentzat, behin-behineko erakusketak eta eskulturak.
- Bacardiko (1958) ideia berdina, sabaia eta lurra deskonposatu laukitxoekin eta 8 zutabe.
- Bacardiko gurutze formako zutabeak eta erlaitzeko triglifo faltsuak (hormigoi zurian), Berlinen burdinez.
- Hormigoizko sabai-lauza.
- Mailakatua, hemen laua.
- Bacardiko modulazioa, sabai lausan eta lurrean (kontzeptua).
- Zokaloa berrinterpretatua (zerbitzuak, goia gardena).
2. saria lortu zuen. Hala ere, bere planteamenduarekin, berdin da non egin eraikina, edonon egiteko obra denez, Berlinen 5 urte geroago egin zuen. Programa mantendu eta handitu egiten du. Zokaloa (3 patiodun proiektuaren itxurakoa) diseinatzen du eta bere gainean pabilioia. Gardentasuna, modularra, patioekin.
Alboko patioa mantendu eta atzeko patioa sakondu zuen (patio itxia baina beherago). Behean funtzio osagarriak eta goialdean tenplua.
Obraren balorazioa
Balio estrukturalak
- Altzairuzko parrilla katu hidraulikoekin lurretik jasota.
- Hormigoizko zokalo arrunta.
- Gurutze sekzioko zutabeak eta “I” profil arruntak.
- Landaketarik ez (kapitelak).
Egitura bereziak entseatzen egon da bere aurreko obretan eta hemen egiturarekin zerbait nahiko ikusgarria egin nahi du. Altzairuzko lauza lurrean jartzen du eta katuekin igotzen dute. Geroago, gurutze sekzioko zutabeak txertatzen dira. Kapitelak ere beharrezkoak ez mugitzeko. Kapitel klasikoak.
Eraikin eta teknika balioak
- Xehetasunetan kontu handia (amaierak, pieza bereziak).
- Material nobleak (granitoa zokalo eta lurzoruan, marmola) / eraikuntza merkea (mugatzaile anitzak).
- Zutabeak eta “monolitoak” habeari “kontakturik ez”.
- Kapitel klasikoak.
Xehetasunak oso ondo landuta eta integratuta.
Espazio eta erabilera balioak
- Espazio unitarioa, biaxiala (goian).
- “Edukiontzi” eraikinak, edozein erakusketa mota edukitzeko.
- Espazio arrunta, simetrikoa (behean) / patioak.
- Espazio neutro hutsa. Edukiontzi espazioa.
Aldiz, beheko solairuan, modulazio obsesiboa, dena koadrikula baten gainean dago diseinatuta. Oso simetrikoa. Barne bolumenak deskonposatuta planoetan.
Balio estetiko-konpositiboak
- Ardatz bi gurutzatuta, simetria, erritmo estatikoa (bi zutabe fatxada bakoitzean).
- Sarrera gurutzatuak terrazara.
- Forma klasikoak: zokaloa, zutabe/kapitelak eta “entablamendua”.
Goiko solairuan, tenpluaren proposamena → elementu hotza, leku guztietatik berdina. Orduan kanpo espazioak lantzen ditu: eskailerak kokatzen ditu sarrera bat emateko eta simetria apurtzeko, ibilbidea sortuz. Beste aldean, begiratokia. Patioekin jolasten du, patio nagusia sarreran, bigarren mailako patioa atzean... Zutabeetan erritmo klasikoa. Diseinu serio eta hunkigarria.
- Balio historikorik ez.
Balio sinbolikoak
- Sarrera monumentala (eskailera) baina ez zuzena (terraza espazio neutroa).
- Eskalaren garrantzia (goian).
Sarrera monumentala bi zatietan banatuta (Farnsworth etxean agertzen den moduan ere).
Eragina
Ondorio positiboak: eredutzat hartzen dituzten obrak
Alberto Campo Baeza eta bere ekipoa - Zamorako bulegoak
- Komentu zahar baten ortua.
- Harrizko horma eta zoruak.
- Beira egituralaren itxitura bikoitza (Trombe).
- Miesen “haizearekin egindako triedroa”.
Oso ondo sintetizatzen dute Miesen kontzeptua. Tenplu zuria (barruan) zutabe klasikoekin eta zokalo batekin goiko ogitarteko hori azpimarratzen du. Hegalen / planoekin jolasten du Miesek egiten zuen moduan. Ez oso funtzionala, bai arrazionala.
Jaime López de Asiain eta Angel Díaz Domínguez - Trajearen museoa (Madril)
- 1969: Arkitektura Sari Nazionala (karrera bukatuz).
- 1968: Mexikoko Museoen Kongresuan proposatutakoa.
- Gaur arkitektura bioklimatikoan adituak (mikroklima, Expo 92, Chapinako lorategiak, Guadalquivirren).
- Miesen “edukiontzi espazioak”.
Ondorio negatiboak: gaizki ulertuak eta ezusteak
?? - Landako Gunea (Durango)
- Espazio hutsa, baina ez garbia.
- Errepikapena, baina ez erritmoa.
- Egitura agerian, baina ez proportzio klasikoarekin.
- Materialen erabilera, baina ez xehetasunak.
Moróngo Unibertsitatearen ikasleak - Clatil dignidad (Argentina)
- “Miesen oinordekoa” aldarrikatzen den taldea.
- Inspirazio formala (zerbitzuak, espazio bakarra).
- Material pobreen erabilera (merketasuna).
- Proportzio klasikoetaz ahaztuta.
- Monumentaltasuna lekuz kanpo (apaltasunaren falta).
- Herrikoi arkitekturarekin zerikusirik ez.
Zertarako konplikatu, Miesen ideia bere proiektuekin sinplifikatzea bazen. Keinu estetikoak sinple izan behar zen proiektu bat konplikatzeko.
Monumentaltasuna: Piano eta Rogers, utopiaren amaiera (1971-1977)
Testuingurua
Egileen biografiak eta kezkak
Renzo Piano
- Arkitektoa (1964), egitura arinekin lan egin zuen familiaren eraikuntza testuinguruan.
- Le Corbusierren obra aztertu ondoren Louis Kahnekin ikasi zuen (1965-70).
- Rogersekin (1970-77) eta Peter Rice ingeniariarekin (1977-81).
- “Natura, klima eta urtaroak, arkitekturak harrapatzen dituen elementu inmaterialak” (Punta Nave, 1991).
Arkitektura alternatibo batekin jolasten hasi zen.
Sasoiko arkitektura, influentziak, aldeak
Richard Rogers
- Yaleko arkitektoa (1962), bere lehengusu Ernesto Natham Rogersekin (Nazioarteko Estilo “humanista”, C. Testa) ikasi zuen.
- Norman Foster eta bien emazteekin (Wendy Cheesman eta Sue Brumwell/Rogers) “Team 4” high-tech diseinuaren taldea sortu zuen (1963-67).
- Lloyd’s eraikinaren egilea (1979-84).
Le Corbusier - Voisin Plana (Paris)
- Pariseko iraganeko arkitektura oztopoa.
- Eraikina “bizitzeko makina”.
- Utopia orden berria (zaharra, lohia eta deserosoa).
Atzetik kontzeptu politikoa → jendea alienatzea edo zapaltzea, enpresa nagusiak sustatuz.
Giorgií Krutikov - VKhUTEMAS diploma
- Arkitektura mugikorra eta malgua (hazkundea) egitura plastikoen bidez.
- Saltokiak eta industriak lurrean; etxebizitza modularrak airean (“energia atomikoa”).
- Hiri landatarra.
- “Teknikaren mistika”, Le Corbusierren arabera.
- Mugikortasun aeronautikoan oinarritua.
- Hiri flotatzailea, teknologikoki zeruan mantenduta.
Ludwig Mies van der Rohe - Crown Hall (Chicago, Illinois)
- Egitura kanpora aterata.
- Modulazioa, estandarizazioa eta edukiontzia.
Mies jada jubilatuta zegoen garai honetan.
Yona Friedman - Span Over Blocks, ez eraikita
- Arkitektura mugikorraren aitzindaria.
- “L’architecture mobile” manifestua.
- Megaegiturak eta flexibilitatea (hiri zaharren gainetik, “city as mechanism”).
Proposamen bat, hiri zaharren gainean zerbait kokatzeko. Oso arina, soziala eta dentsitate baxukoa.
Cedric Price - Fun Palace, ez eraikita
- Espazio publiko itxia, zatitua, aldakorra.
- Joan Littlewood antzerki zuzendariaren ideia.
- Aktibitateen aukera anitzak.
- “Kit” kontzeptua eta aurrefabrikazioa.
Archigram; Peter Cook - Plug-in City, ez eraikita
- Azpiegiturak diseinuaren protagonistak.
- Modularitatea eta aldakortasuna (nomada).
- “Osatugabekoaren estetika”, kolorea, aldiri modernoen asperduraren aurka.
Muntatu eta desmuntatu egiten den arkitektura. Ez hain serioa, arina, mugikorra, nomada (ez leku bakar batean egoteko).
Richard Bukminster Fuller - Expo 67ko AEBBetako pabiloia (gaur Biosphère), (Montreal)
- “Dymaxion” kontzeptua (Dynamic Maximun Tension).
- “Efimeralizazioa”: gehiago gutxiagorekin.
- Jasangarritasuna eta birziklatzea.
- “Munduko Diseinuaren Zientziaren Hamarkada”ren inauguratzailea (1965-75).
Norman Foster eta Richard Bukminster Fuller - Climatroffice
- “Dymaxion” kontzeptua.
- “Efimeralizazioa”: gehiago gutxiagorekin.
- Jasangarritasuna eta birziklatzea.
Negutegi erraldoi baten itxura. Jasangarritasuna da baldintza. Natura artifizializatu bat integratzen da arkitekturan (ez era naturalean).
Obraren balorazioa
Obraren aurkezpena eta deskribapena
Renzo Piano eta Richard Rogers - Centre Georges Pompidou (Paris)
- 1969: Georges Pompidou Presidenteak erabakitako zentro kultural monumentala.
- Philip Johnson (1906-2005) eta Jean Prouvé (1901-84) alde egon ziren epaileak.
- Barne espazio korapilatsuak.
- Zentro kultural monumentala.
Txertatzen da hirian oso era oldarkorrean. Lehiaketa bat irabazi zuten hau eraikitzeko.
Obraren balorazioa
Balio estrukturalak
- Egitura metalikoa bistan (goiko solairuak) eta arrunta hormigoizkoa sotoetan.
- Sinpletasun faltsua (pieza aurrefabrikatuak, nodoak eta profil tubularrak) mihiztadura.
- Rogersen kezkak (Zip-up, 1970).
Egitura sinple eta arina da. Egiturak berak banatzen ditu solairuak. Behean erabiltzen den egitura sistema: hormigoi armatua.
Eraikin eta teknika balioak
- Pieza aurrefabrikatu metalikoak / high tech.
- Instalazioak bistan eta koloreetan.
- Rogers/Fosterren kezkak (Reliance Controls Factory, Team 4, 1965).
High tech (teknologia estandarizatua baina garestia). Instalazioekin jolasten da eta eraikinaren gauzarik indartsuena bilakatzen da. Gainera tutu hauek margotu egiten dira → itxura Pop.
Espazio eta erabilera balioak
- Programa berritzailea:
- Arte klasiko eta modernoa nahastuta.
- Umeentzako jolasak.
- Musika eta akustikaren laborategia (IRCAM).
- Espazio espezializatuak sotoan.
- Plaza eraikinaren zati (aireztapen elementuak).
Programa aldetik oso dinamikoa, mugikorra eta indartsua. Espazio nahasiak agertzen dira. Aurreko plaza modulatuta dago eraikinaren fatxadaren modura. Fatxada ikusgarri bat lortzen da (faxista).
Balio estetiko-konpositiboak
- Diseinua/jolasa/makina (“gas fabrika”).
- Koloreak/errotulazioa/mugimendua (komunikazioa).
- Sareak/amaigabe/modulazio/arintasuna.
- Pieza integratuak (“apalategi”).
Hasierako marrazkietan: forma bigunak. Egitura ez zen izan protagonista hasieran eta geroago bai (high tech-rekin batera). Koloreak izan ziren garrantzitsuak hasieratik propaganda modura.
Balio historikoak
- Espazio huts batean, baina “Les Halles” inguru degradatuan.
- Napoleon sasoiko “Les Halles” (Victor Baltard, 1852/70-1936) burdinezko merkatuaren eraistearekin (1971-73).
- Auzoarekin integraziorik ez (deslokalizazioa).
Jarrera aurre-existentziarekiko izango litzateke balio historikoak.
- Balio sinbolikorik ez.
Balio sinbolikoak → koloretsua, Pop.
Eragina
Ondorio positiboak: eredutzat hartu dituzten obrak
Colin Rowe eta Fred Koetter - Collage City
- Modernismoaren “zientzia kontzeptu atzeratua eta poesiaren esker onaren falta”.
- “Diseinu totala”, “zatiketa”, “bricolage” eta “metamorfosia”.
James Wines, Sculpture in the Enviroment, SITE - World Ecology Pavillion (Sevilla) / Highrise of homes
- “Apalategiaren ideia”, utopia ez-arkitektura.
- Ekologia/monumentaltasuna/makina/galkortasuna.
- High tech + ekologia = Eco tech.
Norman Foster - The Gherkin (Londres) eta high tech
- Lehen zeru-harraskari “ekologikoa” (energiaren aurrezpenerako teknologiak).
- Zentro komertziala eta bulegoak.
- Klima isolatua eta kanpo eskeletoa.
Ondorio negatiboak: gaizki ulertuak eta ezusteak
Ricardo Legorreta - San Antonio Liburutegi publikoa (Texas) eta postmodernismoa
- Arkitekturaren banalizazioa (formak, koloreak, erreferentzia klasikoak).
- Gizarteko kezkarik ez.
- Kontsumismoa baina utopia gabe.
- Nazioarteko estetika eta testuingurutik kanpo.
Renzo Piano - Shard London Bridge (Londres)
- Zertarako bidaia hau?
- 68ko iraultzaren ispilua/porrota.
- Miesen adierazkortasuna.