Metafisikaren kritika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,49 KB

Erreforma eta Kontraerreforma:


XVI. Mendean, katolizismoaren zatiketa gertatu zen eta Eliza protestanteak sortu ziren. Prozesu horri Erreforma esaten zaio; horren ondotik, Eliza katolikoaren erantzuna etorri zen:

Kontraerreforma

Erreformaren arrazoiak


:Eliza katolikoari eginiko kritikak izan ziren Erreformaren sorburu.
Alderdi hauek loturik sortu zuten kritika:
1-Elizaren ohiturak:Hierarkia katolikoko zenbait kide luxu bete-betean bizi ziren, eta haien bizimodua ez zen moralki onargarria, garaiko pentsaerarako.
2-Bulda eta barkamen salmenta: Erdi Aroko elizan ohikoa zen diruaren truke bekatuak barkatzeko buldak eta barkamenak ematea, eta elizako karguak onurak eskuratzeko izendatzen ziren sarri, eta ez horrenbeste bokazio erlijiosoak bultzatuta.
3-Gehiegizko liturgia:Erritu eta liturgia katolikoek ez zuten uzten erlijiositate intimoagoa edo Bibliaren irakurketan oinarritutako fedea praktikatzen.

Pentsalari humanista batzuk, Rotterdamgo Erasmo, oso kritikok izan ziren jardun horiekin, hortik etorri zen Erreforma.

Eliza protestante berriak:


1517. Urtean Martin Luther fraide agustindar alemaniarrak Eliza katolikoaren aurkako bere 95 tesiak zabaldu zituen Wittenberg hirian. Aita Santuak atzera egitera behartu zuen, baina Martin Lutherrek uko egin zion eta eskumikatu egin zuten.Lutherrek Alemaniako printze batzuen laguntza izan zuen; aita santuaren eta enperadorearen aginterari uko egin zioten printze haiek.
Luteranismoa azkar hedatu zen Europa erdialdean eta iparrean Doktrina luteranoa funtsezko printzipio hauetan oinarritu zen:Fedea zen salbaziorako bidea eta ez egintzak, Edonork izan behar zuen apaiz izateko aukera, Fededun orok eman zezakeen aditzera Jainkoaren hitza, Biblia jotzen zen egiaren iturri bakartzat, Sakramentuak bataio eta eukaristiara murriztu ziren eta Ama Birjina eta santuak gurtzeari uko egin zitzaion. Luteranismoan oinarrituta, beste mugimendu batzuk sortu ziren, eta hortik beste zenbait erlijio protestante: 1-
Angelikanismoa:Ingalaterrako Henrike VIII.Ak hautsi egin zuen aita santuaren, Katalina Aragoikoarekin eta bien arteko ezkontzaren baliogabetasuna ukatu zuelako. 1534. Urtean Gorentasun Akta onartu zen, eta Ingalaterrako Elizaren buru aldarrikatu zuen bere burua.
2-Kalbinismoa:Suitzan sortu zen Joan Kalbinen eskutik. Kalbinek predestinazioaren doktrina gehitu zizon luteranismoari; pertsonak aurrez hautatuta jaiotzen ziren salbaziorako edo betiko kondenarako.

Kontraerreforma:


Erreforma protestantearen hedapenaren eraginez, katolizismoak galdu egin zuen Europa iparraldean eremu handi bat, eta horren ondorioz, Eliza katolikoak horri erantzuteko mugimendua jarri behar izan zuen martxan.

Neurri hauek: 1-

Protestantismoa jazartzea:Aita Santuak Inkisizioa berrezarri zuen, heretikoak zigortzeko; autofede zeritzon epaiketa publikoa egiten zitzaien. Aurkibidearen Kongregazioa sortu.
2-Elizaren Erreforma:Katolizismoak onartu zuen premiazkoa zela Eliza erakunde gisa berritzea. 1545-1563 Trentoko Kontzilioa egin zuten. Elizaren jardunak berrikusi zituzten, barkamenak galarazi zituzten, apaiztegiak sortu zituzten fraideak prestatzeko eta gotzainak beren elizbarrutian bizitzera behartu zituzten.




Entradas relacionadas: