Merkataritza eta Zerga Zuzenbidea: Enpresen Gida

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,53 KB

1.- MERKATARITZA-LEGEDIA

Merkataritza-zuzenbidea: honen helburua enpresaren ohiko jarduera arautzea da. Gai hauek lantzen ditu: enpresa, enpresaburua, enpresaren forma juridikoa, kontabilitatea, publizitatea eta enpresa-jardueraren babesa. Merkataritza-kodea jarraitu behar da enpresa zuzentzeko eta jarduera ekonomikoa aurrera eramateko.

Enpresaren betebeharrak eta eskubideak

Enpresaren helburuetako bat onurak lortzea da eta, ondorioz, helburu horiek lortzeko askatasuna du. Baina horrek ez du esan nahi enpresaburuak ez duela gizarte-erantzukizunik; ondorioz, bere jardunean errespetatu behar dituen arauak ditu enpresaburuak. Arau horien artean, kontabilitate-arauak, lehiakortasunari eta publizitateari dagozkionak, industria-jabetzari dagozkionak, kontsumitzaileen defentsari dagozkionak eta merkataritza-erregistrokoak ditugu.

Kontabilitate-arauak

Enpresaburuak operazioak kronologikoki jarraitzea ahalbidetzen du. Gainera, balantzeak eta inbentarioak egin beharko ditu. Kontabilitatea enpresaburuek edo baimendutako pertsonek bakarrik eramango dute, enpresaburuaren ardurari kalterik egin gabe. Merkataritza-sozietateek akta-liburu bat eraman behar dute.

Lehiakortasuna eta publizitatea

Lehiakortasunaren legeak merkatu nazionalean lehiakortasuna galarazi dezaketen jarrerak zigortzen ditu, esaterako, prezioa eskaintzaren eta eskariaren legetik kanpo jartzea. Publizitatearen legeak publizitatea marko leialean egitea bilatzen du, besteak kaltetu gabe.

Industria-jabetza eta kontsumitzaileen defentsa

Enpresen artean marka eta patenteen arteko arazoak ekiditeko legeak dira. Bi modalitate daude:

  • Asmakizunak eta aurrerapen teknologikoak (patentea).
  • Enpresa identifikatzeko zeinua (logoa, marka).

Merkataritza-erregistroa

Estatuaren erakunde bat da. Helburu hauek ditu:

  • Enpresa sortzen den unean, merkataritza-erregistroan izena eman behar du eta ezarritako arauak onartu.
  • Kanpotik etorritako erregistradoreak eta liburu-aktak onartu behar dituzte.

2.- ZERGA-LEGEDIA

Zerga-zuzenbidea estatuak gastu publikoak ordaintzeko behar duen dirua lortzeko diru-iturri nagusia da. Estatuaren Aurrekontu Orokorretan biltzen dira zehatz-mehatz.

2.1 Tributuak eta zerga-motak

Tributuak Estatuaren diru-sarrerak dira, eta honela sailka ditzakegu:

  • Tasak: zerbitzu publiko bat erabiltzeagatik ordaindu beharreko diru-kopuru bat da. Adibidez, unibertsitateko matrikula, erakusketa publiko bat ikusteagatik…
  • Kontribuzioak: partikular batek erakunde publiko bati ematen dizkion diru-kopuruak dira. Zerga hauekin lortutako onura ez da pertsona bakar batentzat, baizik eta kolektibitatearentzat (kaleetako argia, hiri-hobekuntzak…).
  • Zergak: erakunde publikoek nahitaez Estatuari egin beharreko ordainketak dira.

2.2 Zergak eta zerga-motak

Zerga zuzenak pertsonen edo enpresengan zuzenean eragina dutenak dira.

  • Ondarearen gaineko zerga: balio zehatz bat gainditzen duen ondarea duten pertsonek ordaintzen dute. Adibidez, etxebizitza, kotxea, lurra…
  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ): beren lanarengatik, kapitalarengatik edo beste diru-sarrera batzuetatik errentak lortu dituzten pertsonek ordaintzen dute.
  • Sozietateen gaineko zerga: enpresek lortutako irabazi garbietatik ordaindu behar dute.
  • Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zerga (JEZ): enpresa-jarduera, jarduera profesionalak eta jarduera artistikoak dituzten pertsonek ordaintzen dute.

Zeharkako zergak: produktu bat erostean edo zerbitzu bat erabiltzerakoan ordaintzen diren zergak dira. Proportzionalak dira.

  • Ondare-transmisioen gaineko zerga: beste partikularrei ondarearen bat erosten dizkieten pertsonek ordaintzen dute. Adibidez, etxebizitza.
  • Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ): ordaindu beharreko kopurua erositako ondasunen edo zerbitzuen balioaren gaineko ehuneko bat da.
  • Zerga bereziak: produktu konkretu batzuk kontsumitzeagatik aplikatzen zaie:

a) Edari alkoholdunei jarritako zerga

b) Hidrokarburoen gaineko zerga (petrolioa)

c) Tabakoari jarritako zerga

d) Elektrizitateari jarritako zerga

ZERGAK

  • Zerga baten zergapeko egitatea: zerga hau ordaintzeko, diru-sarrera bat eduki behar da. Adibidez, ondasun baten erosketa.
  • Zerga-oinarria: tasa inposatzailea aplikatzen den kopurua da, eta normalean dirutan adierazten da. Adibidez, faktura baten totala.
  • Likidazio-oinarria: zerga bakoitzari dagokion kopurua kentzetik ateratzen da.
  • Tasa inposatzailea: proportzionala bada, denei aplikatzen zaie; progresiboa bada, gehien irabazten dutenei gehiago kobratzen zaie; eta zerga erregresiboa bada, zerga-oinarria txikiagoa denean, zerga-ehunekoa txikitzen da.
  • Zerga-kuota: oinarriari tasa inposatzailea aplikatzearen ondorioa da.
  • Zerga-zorra: azkenean sartu beharreko diru-kopurua da. Zerga-kuotari irabaziak kentzeaz eta errekarguak gehitzeaz ateratzen den emaitza da.
  • Zergapekoa: zergak ordaindu behar dituen pertsona da.

Entradas relacionadas: