Merkataritza triangelua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 222,49 KB
7 Mapak aztertzen eta konparatzen
KARTOGRAFIA
Kartografia mapa geografikoak aztertzen eta sortzen dituen zientzia da
; hau da, lurralde baten ezaugarri geografikoak irudikatzen dituen adierazpen grafikoa
.
Munduaren irudi bidezko adierazpena asko aldatu da historian zehar
. Kristo aurreko babiloniarren ustez, Lurra ozeanoan zegoen disko lau bat zen. Erromatarren dokumentuetan, Erromatar Inperioa eta haren mugak baino ez ziren azaltzen.
Ptolomeo izan zen gaur egun ezagutzen dugun kartografiaren aitzindaria. K.O. II. Mendean, Geografia obran, kartografian erabiltzen ziren teknikak deskribatu eta Lurraren irudikapen biribila egin zuen.
Aro Modernoan, kartografiak aurrerakuntza handiak izan zituen, izan ere, ordura arte munduaren irudikapen geografikoa garaian garaikosinesmenei lotuta zegoen.
8 XIII. Eta XVI. Mendeen arteko esplorazio nagusiak
1270 | 1530 | ESPLORAZIOAK | ||
1271 | 1295 | Marco Polo | Txinara Zetaren Bideari jarraituz ailegatu ziren mendebaldarren artean lehenetarikoa izan zen | Venezia |
1352 | Ibn Battuta | Sahararen esplorazioa | Benimerinen dinastia | |
1394 | 1460 | Henrike, Nabigatzailea, printzea | Sagres-en (Portugal) nautika-ikasketa zentroa sortu zuen. Portugalek Afrika mendebaldeko kosta esploratu zuen | Portugal |
1405 | 1433 | Zheng He | Asia ekialdea eta hegoaldean eta Afrika ekialdera iritsi zen? | Ming inperioa |
1487 | 1488 | Bartolomé Díaz | Afrikako hegoaldeko muturrean dagoen Esperantza Oneko lurmuturreraino iritsi zen | Portugal |
1492 | 1504 | Kristobal Kolon | 4 bidaiatan Karibe uharteak eta Erdialdeko Amerikaren ekialdea | Gaztelako koroa |
1497 | 1498 | Ameriko Vespuzio | Hego Amerikako ekialdea esploratu zuen India deiturikoaren itsasertzak esploratu ondoren, kontinente berri bat zela aipatu zuen. | Gaztelako koroa |
1497 | 1498 | Joan Caboto | Ipar Amerikako ekialdea esploratu zuen (egungo Kanada) | Ingalaterra |
1498 | Vasco Da Gama | Esperantza Oneko lurmuturra inguratuz Indiara iritsi zen | Portugal | |
1519 | 1522 | Fernando Magallanes eta Juan Sebastian Elkano | Munduari bira osoa eman zion lehenengo espedizioaren azken zatian, Magallanes hil ondoren, Elkano izan zen espedizioko buru. Espedizio horretan Atlantikoaren eta Ozeano Barearen arteko itsas igarobidea esploratu zuten | Gaztelako koroa |
11 TORDESILLASKO ITUNA
1494. Urtean, esplorazioak zirela eta, Gaztelaren eta Portugalen artean sortutako liskarrei amaiera eman nahian, aita santuak irudizko lerro batez erdibitu zuen mundua Tordesillasko Itunaren bitartez. Cabo Verdetik 370 legoa mendebaldera zehaztu zuten kolonien* banaketa-lerroa. Lerro horretatik ekialdera Portugalen eremua izango zen, eta mendebaldera, berriz, Gaztelaren eremua. Banaketa horrek ia Amerika osoa eman zion Gaztelari eta Portugalek Afrika nahiz Indiako ozeanoaren gaineko kontrola bereganatu zuen.
*Kolonia: estatu batek menderatu eta administratutako lurraldea, bertako baliabideez jabetzeko asmoz.
12 Miatze-jarduera: akats historikoak
Aro Modernoaren hasieran, Amerikaren aurkikuntzarekin batera, ESPAINIA zen munduko potentziarik handiena, PORTUGALEKIN batera. Karlos I.K, aitona-amonen herentziaz jasota, Gaztela eta Aragoiren lurralde guztiez gain (AMERIKAKO koloniak, Mediterraneokoak, Probintzia Batuak…) Europa erdialde guztia ere bere esku zuen. Karlos I.Ak, bere seme Filipe II.A errege izendatzearekin batera, Europa erdialdeko lur gehienak bere anaiari eman zizkion, eta enperadore titulua galdu zuen. Dena den, 1580an Portugal eskuratzean, hark AFRIKA eta ASIAKO kontinentetan zituen kolonia guztiak bereganatu zituen, munduko potentzia HANDIENA bilakatuz. Filipe II.Ak hainbat gerra eta gatazkei aurre egin behar izan zien, hala nola turkiarren aurka, HERBEHEREEN aurka eta INGALATERRAREN aurka. XVII. Mendeko gerrateen ondorioz, bereziki 1618an hasi zen HOGEITA HAMAR URTEKO gerraren ondorioz, Espainiaren boterea murriztu egin zen. 1648ko WESTFALIA
Bakearen ondoren, Luis XIV.Arekin, bihurtu zen Europako potentzia nagusia. Dena den, bai INGALATERRA bai Herbehereak geroz eta kolonia gehiago bereganatzen joan ziren eta, euren artean gatazka ugari izan bazituzten ere, XVIII. Menderako INGALATERRA zen munduko potentzia aipagarriena. Aro Modernoan boterea Espainiako koroatik, Frantziara eta, ondoren, Ingalaterrara igaro zela esan dezakegu.
13 Gertaerak, datak eta deskribapenak
Gertaerak
Data
Deskribapena
Amerikako esplorazioak
1492
Europarrak Ameriketara iritsi ziren
Tordesillasko Ituna
1494
Itun horren ondorioz, Gaztelak eta Portugalek beren artean banatu zituzten lur berriak
Utrechteko Ituna
1714
Itun horren ondorioz Borboiak ezarri ziren Espainiako koroan
Konstantinoplaren erorialdia
1453
Konstantinopla musulmanen esku erortzeak ondorio larriak ekarri zizkion Europari
Nafarroako konkista
1512
Gaztelak Nafarroa konkistatu zuenean lurralde batasuna lortu zuen
Amerika kontinente
1507
Vespuziori esker kontinente berri bat aurkitu zutela ohartu ziren, eta haren izena eman zioten agertu zen lehen munduko mapan.
14 KONSTANTINOPLAREN ERORIALDIA
1453an, bi hilabeteko setioaren ondoren, Mehmed II.A otomandar sultanak, turkiarren buruak, Bizantziar Inperioaren hiriburu Konstantinopla konkistatu zuen.
Konstantinoplako hiria, gaur egungo Turkiako Istanbul, Konstantino enperadore erromatarrak sortu zuen 330ean. V. Mendean Erromatar Inperioa desegin zenean, mendebaldeko lurraldeak Erdi Aroaren Iluntasunean sartu ziren, eta Erromatar Inperioaren ohoreak Konstantinoplan iraun zuen harik eta musulmanen esku erori zen arte.
XV. Mendean, Bizantziar Inperioaren lurraldeak Otomandar Inperioaren esku gelditu eta gero, 1453ko udaberrian, Mehmed II.A sultan otomandarrak 57 eguneko setioa ezarri zion Konstantinoplari. Maiatzaren 29n hiriko harresia haustea lortu zuten. Hango herritarrak hil egin zituzten, mendebaldeko munduko liburutegi handienak erre, liburuak txikitu…
Sultanak Konstantinoplari Istanbul izena jarri zion eta bere inperioaren hiriburu bihurtu zuen. Meskita, jauregiak eta monumentuak eraiki zituen. Musulmanek han bizi ziren kristauei bertan bizitzen utzi zieten, beren erlijioari eutsiz, baina arropa berezia eraman behar zuten eta armak eramatea galarazi zitzaien.
Konstantinoplaren setioarekin otomandarrek inguruko turkiar herri askeen gaineko boterea ezarri eta amaiera eman zioten 1.100 urteko Bizantziar Inperioari.
Bizantziar Inperioa izan zen Erdi Aroan Erromatar Inperioren eta greziar kulturarenbabeslekua, baina haren erorialdiarekin hango artista, jakitun eta filosofoek Italiako lurraldeetara ihes egin zuten, eta eurekin eraman zituzten garapen intelektuala erakusten zuten eskuizkribuak ere. Ondorioz, greziar kulturaren berrikuspenak Italian hasi ziren, eta horiek izan ziren Europako Errenazimentuaren hastapenak.
Konstantinoplaren galera kolpe latza izan zen kristautasunarentzat, Konstantinopla, ordura arte kristautasunaren mugarri, musulmanen esku gelditu baitzen.
Konstantinoplaren erorialdia, 1922. Urtea arte iraun zuen, Otomandar Inperioaren nagusitasunaren hasiera izan zen. Konkistaren ondoren, agerian gelditu zen musulmanen nagusitasuna. Ez ziren kristauen gurutzaden beldur; aitzitik, musulmanak izan ziren Europan kanpaina militarrak egin zituztenak, eta XVI. Mendearen hasieran Hungaria hartu, eta Austriaraino iritsi ziren. Ordutik aurrera, otomandar musulmanek eragin handia izan zuten nazioarteko politikan.
Konstantinopla musulmanen esku erortzean, otomandarrek ekialdekomerkataritzaren bide nagusiak kontrolatu zituzten eta europarrek arazoak izan zituzten ekialdetik ekartzen zituzten espezie, zeta, harribitxi eta beste hainbat lehengai lortzeko.
Konstantinoplaren konkista 1452an hasi zen. Mehmed II.Ak bultzatuta, hiriko harresiak hausteko kanoi handiak eraikitzen hasi ziren. Anatolia bereganatua zuten, eta ordurako asko murriztuta zituzten bizantziarrek lehengaiak eta gizakiak. Galata gunean zeuden genovatar merkatariekin hitzarmenak egin zituzten neutral gelditu zitezen.
Konstantinoplak europarren laguntza gutxi eduki zuen, besteak beste, eztabaida erlijiosoak zeudelako Bizantzioko kristauen eta Erromako kristauen artean.
1
Konstantinoplaren erorialdia
Kausak
Ondorioak
• Bizantziar Inperioaren ahuldadea
• Setioari eutsi ezina
• Genovar merkatarien neutraltasuna
• Anatolia otomandarren esku
• Europarren laguntzarik eza
• Borrokarako soldadu gutxiago
• Musulmanek arma hobeak
• Konstantinopla otomandar musulmanen esku
• Otomandar inperioa indartu
• Jakintsuak Erromara ihesi, Errenazimentua bultzatuz
• Bertako herritarrek han jarraitu baina jantzi bereziak jarriaz eta armarik gabe
• Inguruko turkiar herri askeen gaineko mendekotasuna
• Hiriaren izen aldaketa: Istanbul
• Ekialdeko merkataritza bideak itxi
• Bizantziar Inperioaren desagerpena
• Kristautasunarentzat galera
2
A)
Konstantinoplaren erorialdiaren kausak
Urruneko kausak
Hurbileko kausak
Bizantziar Inperioaren ahuldadea
Anatolia otomandarren esku
Europarren laguntzarik eza
Genovar merkatarien neutraltasuna
Setioari eutsi ezina
Musulmanek arma hobeak
Borrokarako soldadu gutxiago
B)
Konstantinoplaren erorialdiaren ondorioak
Ondorio ekonomikoak
Ondorio sozialak
Ondorio kultural eta erlijiosoak
Ondorio politikoak
Ekialdeko merkataritza-bideak itxi
Bertako herritarrek han jarraitu, baina jantzi bereziak jarriaz eta armarik gabe
Jakintsuak Erromara ihesi Errenazimentua bultzatuz
Kristautasunaren galera
Konstantinopla otomandar musulmanen esku
Otomandar inperioa indartu
Bizantziar Inperioaren desagerpena
15 Miatze-jarduera
1. Kolonek Amerikara egindako bidaiaren kausak
• Erlijio katolikoan izandako haustura eta protestantismoaren sorrera
• Inprimatzea asmatzea
• Bertako indigenen kopurua murriztea
• Mundu Berriarekiko jakin-mina asetzea
• Arabiarrak Iberiar Penintsulatik bidaltzea
2
a) 1453ko Konstantinoplaren erorialdiaren ondorioak hurrengo esplorazioen kausa izango dira hainbatean. Zein izan ziren hauen artetik esplorazioen kausak?
☑
Otomandarrek Ekialdeko merkataritza-bide nagusien kontrola lortu zuten
☑
Kristautasunak galera espiritual eta politikoa izan zuen
☑
Europako itsas zabaleko bidaien bultzatzaileetako bat izango da
B) Zein izan ziren esplorazio-bidaien arrazoi nagusiak?
☑ Merkataritza-bideak topatzea
☑ Indietara iristea
C) Zer helburu zituen Espainiako Koroak mundu berrira joateko? Hautatu helburu nagusiak :
☑ Bertako biztanleak kristautzea
☑ Aberastasunak lortzea
D) Zer izan zen beharrezkoa XV. Mendean hasitako esplorazioak aurrera eramateko?
☑ Itsas zabaleko nabigazioa errazten zuten asmakizunak agertzea, iparrorratza eta astrolabioa esaterako
☑ Espezia eta luxuzko salgaien produktuen eskariak merkataritza bultzatzea
16 ESPLORAZIOEN ETA AURKIKUNTZEN KAUSAK
Europak interes handia izan du beti itsasoan, arrazoi ekonomikoengatik batik bat. Erdi Aroaren amaiera aldera (XV. Mendean) Europako aberatsak ekialdeko luxuetara ohitu ziren, eta produktu horien eskaria handia zen; horren ondorioz, besteak beste, ekialdetik ekartzen zituzten produktuen eta lehengaien eskaria handitu zen: espezieena, zetarena eta metal preziatuena batez ere.
1453an, Konstantinopla otomandarren esku erorizenean, Mediterraneoan zehar Ekialdeko merkataritza-bideak etenda geratu ziren. Hori zela eta, espedizioak antolatu ziren Ekialdera joateko beste merkataritza-bide batzuk bilatzeko.
Aurrerakuntza teknologikoak ugaritu egin ziren garai horretan: ozeanoetan nabigatzeko
itsasontzi egokiagoak eraki ziren, kartografi an portulanoak sortu ziren, nabigazio-teknikak hobetu egin ziren eta orientatzeko tresna berriak asmatu zituzten.
Munduari buruzko ikuspegia ere aldatzen ari zen, eta Lurra esfera bat zela pentsatzen hasi ziren, besteak beste, Kolon bera. Horri esker ekialdera iristeko mendebaldeko bidea topatzeko lanetan saiatzen hasi ziren. Faktore horiek guztiek bultzatu zituzten esplorazioak.
Badira kontuan hartzeko beste faktore batzuk ere, besteak beste: mundu berriak aurkitzeko eta esploratzeko interesa, aurreko mendeetan, besteak beste, Marco Polok edo Zheng Hek aurkitutako bidea edo Portugalgo Henrike IV.A Nabigatzaileak bultzatutako eskola. Horri esker Bartolomeu Dias Esperantza Onaren lurmuturrera iritsi zen 1488an eta Vasco da Gama Caligutera (Indiara). Garai hartan, esploratzaileek jakin-nahiaz gainera ausardia handia behar zuten lurralde ezezagunen bila joateko.
Gaztelaren eta Portugalen kokapen estrategikoa dela eta, horiek izan ziren lehen esplorazioen bultzatzaileak.
Horrez gainera, nabarmen zabaldu zen azkar aberastu nahian zebiltzan errege nahiz nabigatzaileen abentura eta nabarmenkeria-grina eta elizak lurralde berriak kristautu eta fede katolikoa hedatu nahia. Zenbait erregerentzat agintea eta aberastasunak areagotzeko aukera ziren espedizio horiek. Gaztelar erregeak espedizio garestiak ordaintzeko prest zeuden, abantaila handiak espero baitzituzten.
Horren guztiaren ondorioz, XV. Mendearen amaieratik eta berrogeita hamar bat urtean,
mundua izugarri zabaldu zen europarrentzat. Asiarako bide berriak topatu nahian, Afrikako
kosta inguratu zuten, eta beste batzuek Atlantikoa zeharkatu nahi zuten, Asiara iristeko.
Espezieak Ezinbestekoak ziren garai hartan elikagaiak kontserbatzeko, baina gehienak urrutitik ekarri behar zirenez, oso garestiak ziren, luxuzko produktuak. |
19 Esplorazioen ondorio ekonomikoak
ARO MODERNOKO MERKATARITZA
XVI. Mendetik aurrera, Europako herrialdeek gustuko zituzten elikagai tropikalak (azukrea, besteak beste) landatu zituzten Amerikan, hango klima oso aproposa zelako. Gero, Amerikako hainbat produktu Europako goi-mailakoen gogoko bihurtu ziren (kakaoa, kafea...) eta horiek ere gero eta gehiago landatu ziren. Gai horien eremu handiak esklaboen bidez lantzen hasi ziren, eta produktuen eskaera handitu zenez, esklaboen beharra ere handitu egin zen.
20 Biztanleriaren beheraka
BIZTANLERIAREN BILAKAERA XVII. MENDEAN
• Jaiotza-tasa: milako 30-40 • Heriotza-tasa: milako 30-35 • Haurren heriotza-tasa: milako 300-400 • Bizi-itxaropena 1600. Urtean: - emakumezkoak, 34 urte - gizonezkoak, 28 urte |
21 Gertaeren kausa eta ondorioak egituratzen
AMERIKAKO ESPLORAZIOEN KAUSAK
AMERIKAKO ESPLORAZIOEN ONDORIOAK
erlijiosoak
ekonomikoak
Geografikoak
ekonomikoak
erlijiosoak
Sozialak
Politikoak
Erlijio katolikoa zabaldu nahia
Espezia eta luxuzko produktuen beharra
Mundu ezezagunaren mugak ezagutu nahia
Elikagai berriak Europara: artoa, patata..
Urrea eta zilarra
Mundu mailako merkataritzaren garapena
Bertako erlijioak desagerraraztea
Arrazen arteko nahasketa
Indigenen populazioa gutxitzea
Inperio kolonialak sortu
Tordesillasko Ituna
22 BIOGRAFIA-FITXAK
• Pertsona baten biografia idaztean, lehen urratsa pertsona leku eta garai jakin batean kokatzea da, hau da non eta noiz jaio eta hil zen. Batzuetan ez ditugu datu guztiak ezagutzen eta galdera-marka jarri ohi da halakoetan (?).
• Zenbait kasutan, pertsonaiaren garaian gertaera historiko aipagarriren bat izan bazen, aproposa izan daiteke gertaerari buruzko informazioa ematea (gerra, gosetea, krisi ekonomikoa zein politikoa…).
• Pertsonaiaren bizitzari buruzko datuak (zer lanbide izan zituen, nora joan zen…) eta, nahi izanez gero, haren izaerari buruzko aipamenak egin.
• Ondoren, adieraziko dugu zer gertaeratan parte hartu zuen edo zer lan eta asmakizun egin zituen; hau da, zergatik den aipagarria eta horren kausak edo zergatiak.
• Amaitzeko, pertsonaiak egindako asmakizunek, bidaiek edo ekintzek izandako eragina edo ondorioak adieraziko ditugu, bai haren garaian, bai etorkizunean.
1. Urdanetaren bizitza
A) 1508an jaio zen Ordizian, eta 1568an hil zen, Mexikon, Espainia Berrian
B) Lanbideak: diplomatikoa, merkataria, kosmografoa, korrejidorea, irakaslea, fraidea, astronomoa..
C) Andres Urdanetaren familiak zer sektore ekonomikorekin zuen lotura? Burdinola (bigarren sektorea)
d) Urdaneta beste marinel euskaldun batzuekin ibili zen itsasoan. Hautatu pertsona egokiak: Juan Sebastian Elkano, Migel Lopez Legazpi
E) Urdanetaren ekintzetatik zein izan zen nagusia? Itzulbidea aurkitzea
f) Zer esan nahi du Urdanetaren “Itzulbidea“ delakoak? Ozeano Barea ekialderantz zeharkatzen duen biderik azkarrena eta ziurrena aurkitzea.
g) Loaisaren espedizioan Moluka uharteetatik alde egin behar izan zuten. Zergatik? Gaztelaren eta Portugalen artean sinatutako akordioaren arabera (Tordesillasko Ituna), hura portugaldarrei zegokien lurra zelako
H)
Urdaneta egondako lekuak
Data
Herria
Herrialdea
Kontinentea
Lehen
bidaia
1526
1526
1526-35
1536
Magallanes itsasertza
Mindanao
Molukak
Lisboa
Argentina
Filipinak
Indonesia
Portugal
Hego Amerika
Asia
Asia
Europa
Bigarren
bidaia
1564
1565
1565
1566
1566
1566
La Navidad
Guam
Bohol
Cebu
Santa Rosa
Acapulco
Espainia Berria (Mexiko)
Mariana Uharteak
Filipinak
Filipinak
Kalifornia
Espainia Berria ( Mexiko)
Erdialdeko Amerika
Asia
Asia
Asia
Ipar Amerika
Erdialdeko Amerika
2
Biografia-fitxa
- Izena: ANDRES URDANETA
- Garrantzizko datuak: Jaiotza-/heriotza-data eta -lekua: 1508 Ordizia/1568 Mexiko
- Bizitzari buruzko laburpena (zer herrialdetan izan zen, zer lanbide izan zituen...). Urdanetak lanbide ugari izan zituen bere bizitzan: hala nola, diplomatikoa, merkataria, kosmografoa, korrejidorea, irakaslea, fraidea, astronomoa... Bere bizitzan hainbat lekutan izan zen, bereziki, Mexiko, Molukak eta Filipinak uharteetan.
- Bizitzako gertaera edo ekintzarik aipagarriena: Asiatik Amerikara zihoan itzulbidea topatzea izan zen.
- Ekintzaren ondorioak: horri esker bidaia azkarrago eta seguruagoa zen eta merkataritza-harremanak asko ugaritu ziren.
- Pertsonaren irudia:
23 Aplikazio-jarduera
PERTSONAIEN LABURPEN-TAULA
Pertsonaia
E
Mendea
Lanbidea
Joateko arrazoiak
Non ibili
1
Frantzisko Ibarra (adibidea)
XVI
Konkistatzailea, fundatzailea, Durango (Bizkai Berria sortu)…
Konkista
Mexiko
2
Martin de Rada
XVI
Apaiza, kosmografoa, matematikoa
Zientzia eta erlijioa
Mexiko, Filipinak, Paris
3
Katalina Erauso
x
XVI
Soldadua, gurdizaina
Esplorazioa
Venezuela, Panama, Peru, Txile, Mexiko
4
Joanes Araneder
XVI
Bakailaoaren arrantzan
Ekonomia
Ternua
5
Simon Bolivar (zaharra)
XVI
Eskribaua, idazkaria, esklabotzan...
Kargua
Caracas
6
Joana Ortiz Zarate
x
XVI
Gobernadorea
Konkista, familia
Paraguai, Buenos Aires, Bolivia…
7
Joan Larrunbe
XVI
Balea-ehiza (arrantzalea)
Ekonomia
Kanada (Ternua)
8
Pedro Urtsua
XVI
Esploratzailea, soldadua, konkistatzailea
Esplorazioa eta konkista
Kolonbia, Granada Berria, Panama, Brasil
9
Frai Juan Zumarraga
XVI
Apezpikua, inkisidorea, eskola-sortzailea...
Erlijioa
Mexiko
10
Teresa Gamiz
x
XVII-XVIII
Jabetzak zituen, merkataria
Familia eta ekonomia
Buenos Aires
11
Joanes Suhigaraitxipi
XVII
Kortsarioa, soldadua
Ekonomia eta konkista
Ternua
12
Jose Ezpeleta
XVIII
Kubako gobernadorea, erregeordea
Kargua
Kuba
13
Pedro Olabarriaga
XVIII
Merkatari arduraduna
Ekonomia
Caracas
14
Manuel Agote
XVIII
Kartografoa, zientzialaria
Esplorazioa eta zientzia
Kanton, Macau, Pazifikoa
15
Domingo Bonetxea
XVIII
Itsasgizona
Esplorazioa
Mediterraneoa, Peru, Tahitiko lurraldea
16
Andres Armentxa
XVI
Kortsarioa
Ekonomia
Ternua
17
Teresa Brigida
x
XVII-XVIII
Moja
Erlijioa
Mexiko
18
Martzela Lezkano
x
XVI-XVII
Etxekoandrea
Familia
Txile
19
Pedro Ortiz Zarate
XVII
Misiolaria
Erlijioa
Argentina
20
Magdalena Urkidi
x
XVIII
Emaztea
Familia
Mexiko
21
Migel Lopez Legazpikoa
XVI
Konkistatzailea, karguduna
Konkista
Mexiko, Asia (Filipinak)
6
XVI: 11
XVII: 5
XVIII: 7
Erlijioa: 4
Esploratzaileak (zientzia): 5
Konkistatzaileak (kargudunak): 5
Ekonomia (merkataria, pirata, arrantzalea...): 6
Familia?: 4
Ipar Amerika: 4
Erdialdeko Amerika: 8
Hego Amerika: 9
Asia/Ozeania: 4
24 Egituratze-jarduera
1.A) Xabier Nafarroan jaio zen 1506an eta 1552an hil zen Santzian, Txinan
B) Lehen estamentukoa, noblea
C) Xabier Jesusen Lagundikoa zen, jesuita. Ordena Xabier eta Ignazio Loiolakoen artean sortu zuten
D) Birikaminak jota
E) Zer zeregin edo lanbide izan zituen Xabierrek Indian? Erietxean, presoak zaindu, predikatu, irakatsi
f) Zergatik eskatu zion Portugalgo erregeak Aita Santuari jesuitak (Xabier barne) Indiako kolonietara bidaltzea? Prestakuntza intelektual handia zutelako
G) Zergatik joan nahi zuen Xabierrek Txinara? Txina kristautuz gero, Japonia ere kristautu zuela uste zuelako
h) Nola lortu zuen Xabierrek Txinara iristea? Portugesen enbaxadoreari esker, atzerritarrek bertara sartzea debekatua baitzuten
I) Xabierrek eragin handia izan zuen garai hartako eta geroagoko Elizan eta gizartean. Egiazkoak hautatu:
• Kristautasunari buruzko bere gutunak unibertsitate eta elizetan irakurtzen ziren kristautasuna suspertzeko.
• Erreforma katolikoaren eredua izan zen.
• Jesusen Lagundiko partaide eredugarria izan zen.
• Asian milaka pertsona kristau bihurtu ziren.
• Santu bihurtu zuen aita santuak.
• Misio katolikoen patroi izendatu zen.
• Nafarroako patroi izendatu zen.
J) Xabier misio-lanetan ibilitako lekuak
3.Biografia-fitxa
• Izena: SAN FRANTZISKO XABIERKOA
• Data garrantzitsuak: Jaiotza-/heriotza-data eta -lekua: Nafarroan 1506an eta 1552an Santzian, Txinan.
• Bizitzaren laburpena:
• Bizi izandako edo bisitatutako herrialdeak: India, Indonesia, Txina eta Japonia
• Lanbide edo zereginak: misiolaria
• Parte hartu zuen gertaera edo ekintza aipagarriren bat: Asiako biztanleak kristautzen
• Egindakoaren ondorioak: kristautasuna sartu zuen hainbat gunetan.
25 Autorregulazio-jarduera
Unitatearen atal honetan lan hauetan aritu naiz…
Zein jardueratan aritu naiz hori ikasten?
Zer jarduera osagarritan landu daiteke?
Mapak nahiz beste iturriak aztertuz garai hartan ezagutzen zuten mundua interpretatzen
7,8, 9, 10
1, 2, 3, 4, 5, 6
Garaiko munduaren ikuspegia garaiko mapetan aztertzen
7
1, 2, 3
Mapa historikoetan lurraldeen bilakaera geografikok eta ekonomikoak identifikatzen
11, 12, 13, 19
6
Iturri ezberdinetatik abiatuta gertaera baten kausak eta ondorioak ondorioztatzen
14, 15, 16, 17, 18, 21
7, 8, 9
Gertaera baten kausak eta ondorioak irizpide ezberdinen baitan sailkatzen
14, 16, 17, 18, 21
8, 9, 11
Kausa eta ondorioak eskema batean adierazten
Dagokion eskema mota hautatzen
Sailkatutako datuak erabiliz eskema eraikitzen
16, 17, 18, 21
10, 11
Eskema digitalak eraikitzen, partekatzen eta bidaltzen
16, 18, 20, 21
11
Finkatutako irizpideen baitako irudia bilatzen eta dagokion lekuan itsasten
8, 18, 22, 24, 25
3, 4
Finkatutako irizpideei dagokion informazioa kontaketa historikoetan identifikatzen
8, 23
12,
Finkatutako irizpideei dagokion informazioa eremu digitalean bilatzen eta hautatzen
22, 24, 25
9, 13, 14
Pertsonaia historikoen eskatutako datuak biografia-fitxatan adierazten
22, 23, 24, 25
12, 14
Biografia-fitxa batetik abiatuta kontaketa historikoa idazten
24