Mendizabalen desamortizazioa testu iruzkina
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 9,1 KB
SAILKAPENA:
Aztergai dugun testua Mendizabalen desamortizazio dekretua da. Testua Mendizabal ogasun ministroak idatzia da. Jasotzailea publikoa da, Gazeta de Madrilen argitaratu zelako, eta hori herritar guztiei zuzendutako boletin ofiziala zelako, nahiz eta testuak erreginari zuzendutako gutunaren itxura izan. Forma aldetik, juridikoa da, lege baten promulgazioaren sarrera baita. Eduki aldetik berriz, legislatiboa (lege bati buruz ari da) politikoa (neurri progresista hartzen du) eta ekonomikoa (helburua elizaren lurrak desamortizatzea (saltzea) da) izan daiteke. Iturria lehen mailakoa da, garaian bertan idatzi zen testua baita. Madrilen idatzi zen 1836.Eko otsailaren 21ean.
ANALISIA
Mendizabalen desamortizazioaren proklamazioa da, estatuaren zorpetzea eta gerra kostuak ordaintzeko eta liberalismoa finkatzeko asmoz. Testuaren ideia nagusia arrazoiak ematea da Mª Cristinak (Isabelen ama) lege hori baieztatzeko. Ideiak bi paragrafotan daude azalduta: Lehenengo parrafoan elizaren ondasunen gaineko desamortizazioak hasteko arrazoiak ematen dira. “zorion publikorako iturri oparoa”, “hildako aberastasuna berpiztea”... Bigarren parrafoan aurrekoan azaldutako ideiak berresten dira eta erreginaren babesa bilatzen da. Gainera, jabetza sortzeko eta zor publikoa murrizteko desamortizazioa baliagarria izango dela defendatzen da.
Argitu beharreko kontzeptuak hurrengoak dira: nazioaren jabego (estatuak dituen ondasunak), zor nazionala (estatuak dituen zorrak, desamortizazioarekin pagatu nahi direnak), hildako aberastasuna (merkataritza fluxurako erabilgarriak ez ziren lurrak), desamortizazioa (lurrak estatuak bere menpe hartzea eta haiek saltzea), espekulazioa (aktibo batekin egiten diren transakzioak) eta Isabel II.A (orduko Espainiako erregina zena).
IRUZKINA
Dekretu hau ulertzeko, garai hartako egoera ulertu behar da. Desamortizazioak Espainian gertatutako prozesu historiko eta ekonomikoak dira. Godoyk eman zien hasiera, 1798-1808 bitartean. Geroago, Josep I.Ak jarri zituen batzuk martxan frantziar tropak hornitzeko asmoz, baina 1813.Ean desamortizazio horiek eta ordena militarren ondasunak nazionalizatu egin ziren. Hirurteko liberalean ere egon ziren klero erregularraren lurren desamortizazioak, baina errestaurazioarekin batera, atzera bota ziren, burgesen nahigabea sortuz. Indartsuenak Mendizabalen eta geroago Madozen desamortizazioak izan ziren.
Fernando VII.A hiltzean, oinordekotza krisia hasi zen, alaba bakarra zuenez, tronua bere anaiari lagatzeko eskatzen baitzuten askok. Erregina adin txikikoa zenez, bere ama, Maria Kristina izendatu zuten erreginaorde. Carlos Maria Isidrok ere tronua eskatzen zuen, eta gerra karlista piztu zen.
Karlismoa hedatzeko beldur, Maria Kristinak akordioa bilatu zuen Cea Bermudez absolutista moderatuarekin. Gobernu horren inmobilismoa medio karlistek lurralde zabalak lortu zituzten Espainian zehar. Gainera, hartutako neurriak ez ziren nahikoak izan liberalak erakartzeko eta monarkia isabeldarrak babes gehiagoren bila egin behar izan zuen.
Babes hori Martinez de la Rosa moderatuan aurkitu zuen. Hark Errege Estatutua (1834) eraman zuen aurrera, estamentuzko gorteak sortzeko lege bat alegia. Gorte horien lana aholkuak ematea besterik ez zen, eta horrek progresisten haserrea piztu zuen. Izan ere, moderatuek zentralizazioa, errolda bidezko sufragioa, elizaren babesa eta erregearen boterea indartzea eskatzen zuten bitartean, progresistek desentralizazioa, sufragio unibertsala eta bai elizari bai erregeari boterea mugatzea defendatzen zuten.
Tentsio egoera hori medio 1835.Urtean hainbat matxinada egon ziren, 1812.Eko konstituzioa berrezar zezatela eskatzeko. Ordena publikoa berrezartzeko, erreginaordeak beste gobernu bat osatu zuen, Juan Alvarez Mendizabal progresista buru zuena.
Mendizabalen hainbat neurri hartu zituen estatua erreformatzeko, izaera liberala emateko. Horietako bat eliza lurren desamortizazioa aurrera eramatea izan zen. Neurri horrekin karlisten aurkako gerraren gastuak estaltzea bermatzen zen, estatuak Godoyren garaietatik zuen zorra pagatzen zen, elizari boterea kentzen zitzaion, orden monastikoak gutxituz, Carlosen aldekoak baitziren, eta erdi mailako klaseak ekonomikoki indartzen ziren, estatu liberal sendo bat eratzeko asmoz. Gainera, lurrak partikularren esku zeudenez, nekazaritza produkzioa handituko zela espero zuten, barne merkatua ustartuz. Horrela, 1836.Urtean, monastegien lurrak jabetza nazional bihurtu ziren eta enkante publikoan saldu ziren.
Tamalez, helburu horiek ez ziren bete eta Maria Kristinak progresisten aurkako ahotsak entzun, Mendizabal kargutik kendu eta gobernua moderatuei eman zien berriz. Erabaki horrek progresistak larritu zituen eta 1836.Ean La Granjan altxamendu militarra egon zen, erreginaordea 1812.Eko konstituzioa sinatzera derrigortu zuena. Horrela, Calatrava progresistari deitu zioten gobernu berri osa zezan eta Mendizabal izendatu zuen ogasun ministro. Ateak ireki zitzaizkion ordena liberal berriari.
Gobernu progresista horrek konstituzio bat idatzi zuen 1837.Urtean. Konstituzio horrek korronte liberal guztiak uztartzen zituen, eta hurrengoak onartu zituen: eliza katolikoaren finantzazio publikoa, inprenta legeen gainean kontrola areagotzea eta errolda sufragioa. Tamalez, 1837.Ean moderatuek gobernua berreskuratu zuten eta elizaren desamortizazioa eten zuten.
1840.Urtean Espartero progresista erreginaorde izendatu zuten, Maria Kristinak erbestera ihes egin behar izan baitzuen matxinada batzuen ondorioz. Esparterok berriro jarri zituen martxan desamortizazioak.
1844.Tik 1854.Era hamarkada moderatua egon zen eta urte horietan zehar elizarekin harremana berrezarri zen. Hala eta guztiz ere, gero progresistak itzuli ziren gobernura eta Madozen desamortizazioak jarri zituzten berriz ere martxan.
- ONDORIOA
Desamortizazio prozesuetatik atera ditzakegun ondorioak hauek idra: egitura feudala desagerrarazi zen, biztanle guztiak estatuaren menpe geratu ziren, estatu liberal burgesa ezarri zen… Baina, ez ziren pentsatutako helburuak bete: ez zen industrian hobekuntzarik gertatu, ekonomiaren estimulazioa ez zen espero zena izan eta ez zen benetako nekazal erreformarik gertatu.
Testu honek asko laguntzen du garaiko egoera ulertzen, izan ere, Mendizabalen neurriak progresisten pentsaeraren adierazle dira. Gainera, elizaren boterea mugatzeko nahia (erregimen feudalarekin izan zitzakeen loturak medio), gerraren kostuak ordaintzeko hartu beharreko neurriak eta burgesiaren botere nahiaren adierazle da testua. Beraz, testu baliagarria dela adieraz dezakegu.
Nazioaren burujabetasuna, Gorteetan ordezkatuta. /Eskubideen aitortza. / Batasun territoriala eta zentralizazio politikoa. / Erregea ez absolutua, konstituzionala
Gerra ondorio izan zituen:
Giza- eta material-galerak, ekonomia hondatuz
Indietako inperioaren galeraren hasiera (Emantzipazio prozesua)
Espainiarren artean naziotasun sentimendua sortu, atzerritarren aurka
Nazio artean, Espainia 2.Mailako potentzia izango da
Politikoki, monarkia absolututik estatu liberal baterako trantsizioa hasiko da
Napoleonek guda galtzean (Errusia inbaditzen zegoela) Espainiako koroa aitortu zitzaion Fernando VII.Ari; hala ere, honek absolutismoa berrezarriko du.
ONDORIOZ, esan daiteke 1808an hasi zela Espainian historia garaikidea, herri xeheek Napoleonen aurkako matxinadak sortzean. Aldi berean, 1812ko Konstituzioa funtsezko erreferente bihurtuko da historia garaikidean, estatua ulertzeko bi ikuspuntu ezberdin erakutsiz:
Ikuspegi tradizionalista (Foru sistemaren aldekoa)
Jarrera liberala (konstituzioa eta berdintasun juridikoaren aldekoa)
Borroka hau XIX.Mendean zehar gertatuko da, azkenean liberalismoa nagusituz
1820.Urtean Rafael de Riegok hauteskundeak egiteko deialdia egin zuen. Liberalak irabazi zuten eta hirurteko mandatua izan zen 1823.Urtera arte, nahiz eta, erreformari uko egin zioten herritarrek eta Fernando VII.Ak legeen kontra egon, bi talde sortu: Moderatuak(erreformen alde)eta Asaldatuak(askatasuna defendatu). Azkenean monarka absolutua izan zen berriz.