Mendekotasun Egoeran Dauden Pertsonen Errealitatea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,52 KB

1- EREDU BIOPSIKOSOZIALA.

Osasuna ez da, “gaixotasun eza” soilik. Osasuna, ongizate fisiko, mental eta sozialak osatzen du, ez gaixotasun ezak soilik. 

Izaki biopsikosozial bat, hiru dimentsio ditu. Fisiko edo biologikoa (gorputza), dimentsio psikologikoa (portaera) eta dimentsio soziala ( ingurunea).

Teknikoaren egin beharrak, laguntza eskeintzea izango da, hiru dimentsio daude.  -Faktore psikologikoa.-Faktore soziala. -Faktorebiologikoa.

2.1. GAIXOTASUNAK PAIRATZEN DITUZTEN PERTSONEN EZAUGARRIAK.

Gaixotasun bat izateak antsietatea, depresioa, beldurra, bizitzako ohituretan aldaketak, harreman sozialen haustura, probak, tratamendu mingarriak. Hiru paziente mota aurki ditzakegu: 

- Gaixotasun agudoak dituzten pertsonak: tratamendu edo ebakuntza batekin desagertu daitekeen gaixotasuna da.

- Gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak: denboran zehar mantentzen diren gaixotasunak dira. Egoera okertu egiten da. Helburua, pazientearen bizitza kalitatea hobetzea eta gaixotasunaren garapena moteltzea izaten da. Pertsonak zenbait aldaketa jasango ditu bere bizitzan. Ondoeza, independentzia maila txikiagoa, ikuspuntu aldaketa, etorkizunari beldurra, depresioa, familiako harremanen aldaketa, bakardadea… .

Kanpo eta barne faktoreen menpe egongo dira.

- Gaixotasun terminalak dituzten pertsonak: sendatu ezin daitezkeen eta progresiboak diren gaixotasunak dira, heriotza dakarte. (Laguntza paliatiboak: ayudan a los familiares y pacientes a aceptar lo que pasa).

Defentsa mekanismoak ondorengoak dira:

- Ezezkotasuna: Ez du gaixotasuna onartzen, ez du tratamenduan laguntzen, bere diagnosia akats bat dela pentsa dezake.

- Erregresioa: haurtzarora bueltatzen da. Haur lotsagabe bat izango balitz bezela jokatzen du, atentzioa eta afektu haundia beharko du.

- Defentsa maniatikoa: ez du egoera onartzen eta poza adierazten du.

- Razionalizazioa: pertsonak bere egoera ulertzen saiatzen da bere emozioak kontrolatzeko.


ZAHARTZAROAREN PROZESUA.

Bizitza, 4 etapetan bereizten du: haurtzaroa, nerabezaroa, heldutasuna eta zahartzaroa. Aldaketak 3 dimentsiotan emango dira:

-Dimentsio biologikoan (pisua, altuera, garuneko egiturak…). -Dimentsio psikologikoan (inteligentzia, memoria, pentsamendua…). -Dimentsio afektiboan (sentimenduak, emozioak…). 

3.1. ZAHARTZAROAN EMATEN DIREN ALDAKETA NAGUSIAK.

Zahartzaroak, aldaketa biologikoak, psikologikoak eta sozialak dakartza. Ematen diren aldaketarik garrantzitsuenak: mugikortasunaren gutxitzea, funtzio kognitiboen galera, harreman sozialen gutxitzea, itxura fisikoaren eta gorputzaren hondatzea, antsietate eta depresioa… .

TRASTORNO NEUROLOGIKOAK ETA MENDEKOTASUNA

Nerbio Sistema Zentral eta Periferikoan eragiten dutenak dira, garunean, bizkar-hezur muinean, nerbio kranealetan, sustrai nerbiosotan etabar. Hauek, prozesu degeneratiboen edo istripuen ondorioz sortzen dira. 

AUTISMOA

Garapenaren transtorno larri bat da. Haurtzaroan hasi eta bizitza osoan zehar irauten du. Lehen sintomak, 3 urte bete aurretik agertzen dira. Autistek, ingurua ulertzeko eta emozioak erregulatzeko eta elkarbanatzeko zailtasun haundiak izaten dituzte.  Aurpegira eta begietara begiratzea ez dute gustoko, kontaktu fisikoa ekiditen dute. 

PARKINSONA

Nerbio sistema zentralaren gaixotasun neurodegeneratibo kroniko eta progresibo bat da. Garuneko neurona batzuk hil egiten dira. Gaixotasun honek, funtzio kognitiboan, emozioen agerpenean, eta beste arlo ugaritan ere eragina du. Senda ezina da.  Sintomak: - Muskuluen gogortasuna Aurpegian expresio falta.

ELA (ESKLEROSIS LATERAL AMIOTROFIKA)

Gaixotasun neuromuskular eta endekapenezkoa da. Gaixotasun honek ez du sendagairik, tratamenduak garapena moteltzea egiten du soilik eta heriotza izango da etorkizuneko pronostikoa. Neuronek muskuluei bidaltzen dizkieten seinaleak gutxitu egiten dira eta ahuldu egiten dira, paralisi orokor batetara iritsi arte.  Muskuluak oso ahulak edukitzen dituzte. Gaixotasun hau duen pertsonarik ezagunena Stephen Hawking zinentzilari eta ikerlari famatua da.


ALZHEIMERRA

Neuronen degenerazioaren ondorioz ematen den gaixotasun bat da, horrek esan nahi du neuronak suntsitzen ari direla. Eguneroko eginbeharrak egiteko gaitasuna ere galtzen da. 65 urte aldera agertzen da, lehenago agertzen baldin bada “alzheimer azkarra” izendatuko da. Alzheimerrak gaitasun kognitibo guztien galera suposatzen du, memoriarena, hizkuntzarena, pentsamenduarena. Hiru fase bereizten dira: 

-Hasierako etapan (1-3 urte), memoriari dagozkion akatsak, hiztegiaren     gutxitzea, atentzio eta kontzentrazioan zailtasunak, izakeran eta gogo aldartean asaldurak, tristura, orientazio eza leku ezagunetan, …ematen dira. 

-Bigarren fasean (2-10 urte), memoria arazoak areagotu egiten dira, diruaren erabilpenean arazoak sortzen dira, denbora eta espazioari dagozkion orientazio arazoak, hizkuntzari dagozkion arazoak. 

-Hirugarren fasean (8-12 urte), funtzio guztien narriadura larria, inkontinentzia, mendekotasuna gero eta handiagoa izango da, etengabeko laguntza beharko da bizitzako arlo guztietan.

ESLEROSI MULTIPLEA

Nerbio Sistema Zentralaren inflamazio bat da. Garuneko edo bizkarrezur-muineko neuronen arteko komunikazioa moteldu egiten du. Gaixotasun hau emakumeengan gehiago ematen da eta 20-40 adin tartean diagnostikatzen da. Normalean, gaixotasunak okerrera egiten du, baino erritmo ezberdinak daude.

MENDEKOTASUN EGOERAN DAGOEN PERTSONA EGUNGO GIZARTEAN

Adinekoak edo urritasunak dituzten pertsonak, modu ezberdinean tratatzen dira. Atentzio integral edo oso bat eskeintzea lortu nahi da, modu honetan gizarteko partaide senti daitezen.

5.1- MENDEKOTASUN MAILA EZBERDINAK

Mendekotasun mailaren arabera erabiltzaileak dituen beharrak aldakorrak izaten dira. Egoilea ezagutu egin beharko da (maila físiko,kognitibo, psikologiko , sentsorial edo sozialean) mugaturik dauden alorrak zeintzu diren identifikatzeko.



1.maila: Dependentzia arina-ertaina: laguntza puntuala izaten da.  Etxebizitzan, laguntza teknikoak, pertsonaren autonomia mantentzeko oso erabilgarriak izaten dira. Komenigarria izaten da laguntza emozionala jasotzea, beraren egoera físikoa hondatzen denean. 

2.maila: Dependentzia larria: eguneroko bizitzako jarduerak burutzeko zailtasun dauzkate. Baliabide egokiak beharko ditu bere bizitza kalitatea egokia izan dadin. Kognitiboki arazoak baldin baditu, laguntza etengabea beharko du. 

3.maila: Dependentzia oso larria (fisikoa edo komunikatizailea): Pertsonak bizi ahal izateko laguntza izango du etengabe. Pertsonak maila guztietan arazoak edukiko ditu (memorian, hizkuntzan, pertzepzioan, pentsamenduan, orientazioan….). Ez da erabakiak hartzeko gai izango.

Baino ez da inoiz ahaztu behar, nahiz eta pertsona batek bere gaitasun físiko, psikologiko, sentsorial edo kognitiboak oso afektatuak izan, bere giza balioa gauza guztien gainetik dagoela. 

Entradas relacionadas: