Mendeko pentsamoldeak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,09 KB

9. XX. MENDEKO PENTSAMOLDEAREN OINARRIAK: MARX, NIETSCHE, FREUD ETA DARWIN (250 hitz):

Darwin (1809-1882): Biologian, gizakien sorreraren ikuspegi naturala eskaini zuen. Honen arabera, biziaren aldeko borroka eta ingurunera moldatzea espezieen barruko hautespena azaltzen dute. Honek guztia irauli zuen gizakiak munduan duen lekuaren interpretazioa. Darwinek, gizakiaren ikuspegi naturala hutsa du, anti-teologikoa eta anti-metafisikoa (Marxekin bat arlo horietan).

Marx (1818-1883): Marxen garaia kapitalismoaren eta industria iraultzaren garaia da; garai hartan irabaziak jabearentzat ziren bitartean, langileak egoera latz batean bizi ziren. Marxek agerian utzi zuen Langile Klasearen zapalkuntza eta alienazioak gainditzeko lan politikoari eta zientifikoari ekin zien.Alienazioa gainditzeko Marxek, Engelsekin batera, historiari buruzko zientzia bat egin zuen: materialismo historikoa. Horren arabera, historiaren bultzatzailea klaseen arteko borroka da. Marxen ustez, produkzio-harremanek produkzio-indarrak oztopatzean aro iraultzailea hasiko da. Iraultza horren bitartez azpiegitura ekonomikoa aldatuko da; eta horrekin batera erakunde politikoak, legeak eta ideiak ere aldatuko dira. Marxismoaren xedea klaseak eta alienazioa desagerraraztea da, jabetza kolektibizatuz, komunismoa lortzen.

Nietzsche (1844-1900): Nietzsche mendebaldeko kulturari kritika egin zion. Honen arabera, kulturaren okertasuna platonismoaren eta kristautasunaren errua da.

Europako kulturaren egoera ustela salatzen du, bizitzaren filosofia sortzen. Platonismo filosofia dogmatikoaren eta Kristautasunaren aurka doa, haren ustez, hori ahulentzat eta esklaboentzako filosofia eta moral arrunta baino ez dira. Gizakia bere barrutian bilatu behar du bizitzarako helmuga, eta ez kanpoan. Horretarako ateismoaren aldarria egin zuen.

Freud: (1856-1939): Vienako mediku honek eragin handia izan zuen giza nortasunari buruzko ikerketetan. Freudek sintoma neurotikoak gatazka inkontziente baten ondorioak direla konturatu zen.

Bere ustetan, etikoki onartezinak diren desioak eta irrikak inkontzientean biltzen dira eta gure portaeran dute eragina. Bere aurkikuntzek burgesiarentzat eskandalagarriak izan ziren, metafisika edo erlijio errealitate transzendental oro, inkontzientearen psikologia bihurtu zuelako.

Entradas relacionadas: