Mendebaldeko Zibilizazioaren Kritika: Nietzsche eta Erlijioa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 13,61 KB
Kritika Mendebaldeko Zibilizazioari
19. mendearen erdian arrazoiari garrantzi gehiegi eman zitzaionez, bitalismoa eta historizismoa, razionalismoari aurre egiteko jaio ziren. Joera filosofiko hauek alderdi irrazionalak goraipatzen dituzte (sentimenduak, intuizioa...). Betierko egien eta ongi alda ezinen kontra doaz. Irrazionalismoa defendatzen dute. Irrazionalismoa, arrazoiagatik azal ez daitezkeen jokabideak dira. Irrazionalismoarentzat arrazoia desegokio da benetazko egia ulertzeko. Arrazoia indargabetzen du errealitatearen berezko esentzia. Uste dute arrazoia ezin duela errealitatea ezagutu, errealitatea zerbait arrazionala delako, horregatik nabarmentzen dute inkoszientea, intuizioa, sentimenduak (lo vital).
Korrente Filosofikoak
Korronte bat bitalismoa izan zen. Schopenhauer filosofo alemana dio errealitatearen esentzia tendentzia emozionala dela. Nietzsche izan zen filosofo bitalistarik garrantzitsuena. Metafisika tradizionala estatikoa da, gizakia zerbait fijoa eta inmutable bezala kontsideratzen duelako. Horregatik egia aparteko mundo batean aurkitzen da. Honek suposatzen du gure mundua gutxiesten eta bizitzaren ukapena. Arrazoiak ezin du errealitatea ezagutu hau ez delako arrazionala.
Epistemologikoki Metafisikaren Kritika
N pentsatzen du kontzeptuak generalizazioak direla eta beraz traizionatzen du errealitateak duen alde bakarra (único), indibiduala. Nren kritika zientzia positibera ere hedatzen da, hauek errealitatea matematizatzen dute eta ezberdintasunak kentzen dituzte. Bitala dena aurkezteko Dionisioren irudia erabiltzen du.
Apolineo eta Dionisio
Apolineo greziako jainkoen artean oso ospetsua zen greziarrentzat. Tenplu asko eraiki zioten eta berarengana zihoazen geroaldia jakin nahian. Greziarrek gaztetsuna, edertasuna, poesia, eta artearen jainkoa kontsideratzen zuten. N rentzat Apolo, gainera greziarrentzat munduan egoteko modu bat agertzen zuen: argia, armonia eta gardentasunaren jainkoa baitzen. Arauak, ordena, oreka, moderazioa, neurria, forma, perfekzioa, arrazionalitatea, zoriontasuna, koerentzia, proportzioa… eredutzat zituen. Hau da, guztiok erakutsi nahi dugun aldea. Tradizionalki greziar kultura, kultura apolineoa bezala interpretatzen da. N pentsamendu honen kontrakoa da. Bizitzaren ukapena suposatzen baitu.
Dionisio
Dionisio ardo eta uztaren jainkoa da. Gehiegikeriaren jaiak, musika, dantza, pasioa, eta neurrigabekeriarekin. Bizitza eta poztasunaren jainkoa zen. N k harago doa eta interpretazio bat gehitzen dio: zalantza, kontraesana, desordena, kaosa, arriskua, gaua, borroka, bizitza bere alderdi ilunetan… izkutaturik dagoena, erakutsi nahi ez dena, gutaz isildu behar duguna. N rentzat Sokrates eta Platonen aurreko Greziaren handitasuna alde hau ez ezkutatzean zegoen, tragedia deitzen. Tragedia honen atzean izkutatzen zuten errealitatearen zati bat. Nrentzat tragedia hori baino askoz gehiago da. Egiazko kulturaren esentzia da. Bizitza eta bere ezeztapenaren arteko borroka.
Sokrates eta Platon
Sokrates eta Platon ekin Greziarek Dionisiakoa ezkutatzen saiatzen dira, ideien mundo bat sortuz apolineoa baino ez dena kontuan hartutik. Apolo, Dionisioren aldean irabazi egiten du, eta garapen horretan balore apolineoen historia eraiki da.
Kritika Kristautasunari
Nrentzat badago moral bat berak naturaren kontrakoa deitu zuena. Bizitzaren aurka kokatzen da eta zenbait lege ezartzen ditu bizi-senaren kontra doazenak eta ez dutenak uzten gizakia garatzen. Moral hori platonikoa eta kristaua eratzen dute. Platon bi mundu ezberdintzen ditu: ideien mundua eta sentipen mundua. Erlijioa ere bi mundu hauen existentzian sinisten du. Horregatik Mendebaldeko munduan morala Jainkoan oinarritzen da eta ez gizakian. Mundu hau gutxiesten du eta bizitzaren kontrako arauak ezartzen ditu. Nrentzat moral negatiboa da eta Mendebaldeko gainbehera dakar. Hortaz, N moral kristau tradizionalaren kritikoa da eta bere burua ez-moralistatzat jotzen du.
Metafisika Tradizionala
Metafisika tradizionala estatikoa da, gizakia fijoa, inmutagaitza… kontsideratzen duelako. Beste aldetik gizaki hori ez da agertzen den bezalakoa, mundu honetan guztia aldagarria baita, hortaz bere mundo propioa dauka. Mundu honetan beraz ezin dugu egia ezagutu. Metafisikoak mundu honetatik kanpo bilatu dute egia. Nk ezeztuko du metafisikoa den guztia (beste mundo bat) eta bizi senaren aurka doan guztia. Sokrates eta Platonen guztiz kontrakoa da beraz.
Filosofoen Helburua
Filosofoek mundua menderatzen saiatu dira, gizakia arrazionalizatzen munduaren kaosa menderatu nahi dute. Nren kritika kontzeptuetara ere hedatzen da. Erlijio kristauak dio heriotza eta gero beste mundo bat daukagula: zeruko erreinua. N kristautasuna kritikatzen du honek gure munduaz ahaztarazten gaituelako eta hemengo bizitza mezprezatzen duelako, gero mundo hobeago bat izango delako. Nren aburuz erlijio kristaua gizaki ahulen asmakizuna da, indartsuenetaz babesteko. (hacen de la debilidad una virtud). Horregatik N enunziatzen du jainkoaren heriotza: guztiok hil dugu, bera eta bere lekua okupa dezakeen edozer. Berak deusestu nahi du bizitzaz harago garamatzan guztia eta bizitzaren balorazio berria (transbalorazioa) egin ahal izateko: botere nahia. Horrela bizitzako baloreak aldatu ditzakegu moral berria izateko. Jaun eta esklaboen morala. Supergizakia iritsiko da, (un hombre con plenitud vital), bere buruaren gidari, baita beste guztiona. Gizaki indartsua da fisikoki eta moralki. Bere buruari bere balore propioak ematen dizkiona.
Transformazioak
3 transformazio ditu: 1. gamelua: betebeharra du, zama eramaten duena da, aginduak betetzen dituena. 2. lehoia (nahi dut): zamaz nekatu, kritikoa da. 3. umea: aske da, borondatearen arabera jokatzen du. Supergizakia: bizitzeko gogoa du, bere buruaren eta besteenaren gain nagusitzen da.
Nihilismoa
Jainkoaren existentzia ukatu eta gero haren lekua har dezakeen edozer ukatzen du Nietzschek. Herria galduta dago, orientaziorik gabe. Nihilismo hitza erabiltzen da ezeztatzeko edozein doktrina, ez dituena baloratzen errealitate garrantzitsuak. Nihilistsek tradizio guztiak hausten dituzte eta zientzian oinarritzen da. Aurreko erromantizismoarekin haustea zen eta politikara pasa zirenean nihilistek anarqistekin konfunditu zituzten. Nitze bi zentzu ematen dio nihilismoari: aktiboa eta pasiboa. Nihilismoa botere nahiaren heinean definitzen da. Nahi hori bukatzen denean nihilismo pasiboan sartzen gara. Nitzeren aburuz nihilismo hau iristeko zorian dago. Kultura okzidentalaren balio guztiak faltsuak dira, bizitzaren ukapena dakarte. Balio horiek apurtzen direnean iritsiko da nihilismoa nahi eta ez.
Nihilismoaren Faseak
Nihilismoa 3 fase ditu: 1. zalantza: bizitza ez du zentzurik eta erabateko orientazio falta sortzen da… 2. gogoeta: kristautasuna iparrorratz bat zen, eta hau galdu ondoren egoera berriari buruzko gogoeta sortzen da. 3. balorazio berria: gizakiaren ikuspegi berri bat sortzen da. Bizitzaren balorazio berri bat egiten da. Horizontean egunsenti berri bat agertuko balitz bezala.
Botere eta Nahia
Botere nahia: botere nahia N behin eta berriro erabilitako adierazpen bat da eta, funtsean, nagusitzeko eta sortzeko borondatea dela esan dezakegu. Adierazpen honek 3 alderdi ezberdin hartzen ditu: 1. Bizitzeko eta nagusitzeko nahia: (behin Jainkoa hilda) bizitza honetan irauteko, bizitzeko eta besteen gainetik nagusitzeko nahiak behar dira, hau da, indartsuenak eta gaitasun handienak dituztenak nagusituako dira (Darwineko eragina ikusten da). Horiek dira supergizakiak sortuko duen gizartean izan beharreko ezaugarriak. 2. Balioak sortzeko nahia: kristautasunean eta Platonen oinarritutako balio moralak aldatzeko (bizitza eta gizakiaren kontrakoak dira) botere nahia hein handi batean balio berriak sortzeko borondatea da (balioen transbalorazioa). 3. Egia sortzeko nahia: Nren arabera errealitatea etengabe aldatzen ari denez, une oro bere izatearen alderdi bat baino ez digu erakusten, horregatik, gauzak momento konkretuetan nolakoak diren jakin dezakegu soilik, baina inoiz ezingo dugu definitu gauzen esentzia zein den (errealitate benetako egia jakin). Beraz, Jainkoa hil ostean bizitzak zentzu bakarra ez duenez eta egia bakarra ez dagoenez (dena etengabe aldatzen ari da) N iritzi bat egiazkoa den edo ez erabakitzeko irizpide bat baino ez du onartzen: zebait egiazkoa izango da bizitza sustatzen eta garatzen badu.
Etengabeko Itzulera
Etengabeko itzulera: N ustez hori da Honela mintzatu zen Zaratustra liburuaren funtsesko gaia. Etengabeko itzulera ren ideiaren bidez (gure bizitza behin eta berriro biziko dugula dioen ideia), Unibertsoko kontzepzio lineal eta finalista ezeztatzen saiatzen da (bizitzaren kontzepzio zikliko bat bukatzean berriro hasten dena inoiz amaitu gabe). Horrek mundo hau existitzen den mundo bakarra dela irudikatzen du, horrek mundo honetaz gain beste zerbait dagoela esan nahiko bait luke, eta mundo honetan perfekzioa bilatuko zen beste mundo horretara aileatu ahal izateko (horixe gertatzen da Platonen munduan mundu adigarrira ailegatzeko, hau da, egia ezagutzeko lehenago oso ikasketa luzeak bete behar dira - eta kristautasunean mundu honetan ondo portatu behar gara zerura ailegatzeko-). Horregatik, N kontzepzio horren kontra dago, beste mundo batera ihes egitea gure mundo hau gutxiestea baita, hemengo bizitza gutxiestea, perfektua eta egiazkoa ez dela pentsatzen dutelako.
20. Mendeko Pentsamoldeak
1859an Darwinek espezieen jatorriari buruzko lana kaleratu zuen. Izaki guztiek biziraupeneko sena indartsua daukate eta ingurura hobeto moldatzen direnak bizi irauten dute. Honek ekarri zuen Aristotelesen munduaren ikuspegi finkoa eta Jainkoak sortutako kreazioaren erdigunea gizakia izatea deusestatzen du. Garai hartako filosofoek (Marx, Nietzsche, Freud) Darwinek esandakoa jaso zuten eta espiritu hori oinarritzat hartuta susmo jarrera salatzen dute. Descartesek guztia zalantzan jarri zuen, baina kontzientzia ez zuen zalantzan jarri, filosofo hauek kontzientzia bera ere zalantzan jarriko dute. Marxen susmoa badator justicia sozial eta ekonomikoa lortzeko ezintasunetik. Erlijioa Marxen ustez herriaren opioa da. Modernitatearen oinarriek, behera jo zutenean, Friedrich Nietzschek egin zuen espirituaren unibertso berri bat osatzeko saiorik sendoena. Nietzschek subjektibotasun berri bat sortu nahi zuen, gizakiaren kultura desberdin bat, espiritu sortzaile eta libre baten eskutik. Dagoenak bizitzaren ukapena suposatzen du. Bergson, Freud eta Husserl subjektibitateari ekiteko oinarri berriak ezartzea komunean dute. Freud mende honetako psikoanalisiaren fundatzaile gisa. Subjetua eta ni-aren irudiaren erabateko birplanteamendua suposatu zuen. Inkontzientearen hipotesia egitean zetzan, zein indar psikiko talde bat bezala definitzen baita, non kontzientziak onartzen ez dituen irudiak aurkitzen baitira. Darwinek bere garaiaren pentsamendua eta zientzia irautzatzen du esanez munduak eboluzionatzen egiten duela eta eraldatzen dela bizirik irautzeko. Oberen egokitzen dena bakarrik bizi irauten du. Salantzatzen da jainkoak mundua sortu duen ideia eta gizakia kreazioaren zilborra dela. Marx, Nietzsche eta Freud filosofoek izaera susmogarri bat mantentzen dute. Baieztatzen dute gauzak ez direla diruditen bezala. Marxek sistema kapitalistaz susmatzen zuen, bere susmoak sozialak eta ekonomikoak ziren. N bere aldetik kritikatzen du gizartean dagoen kultura eta baloreak. Hau suposatzen du bizitzaren ezeztapen bat berarentzat. Freud, sikoanalisiaren sortzailea, baieztatzen du komportamendua gobernatuta dagoela pulsioengatik, inkosziente daudenak kontrol razionalaren kanpo daudela. Pulsio hauek bi motatakoak izan daitezke: bizitzarenak edo heriotzarenak. Honen ondorioz gizaki psikismoa 3 instantziak ditu: hori, ni eta supernia. Hiru instantzia horien erlazioa bukatzen da konduktarekin. Gure komportamendu eraginak inkonzienteki gertatutako motibazioengan.
Erlijio Alienazioa
Erlijioari Marxek egindako kritika Feuerbachengandik dator, bera izan baitzen erlijioa alienaziotzat hartu zuen aurrenekoa. Feuerbachek bere aldetik, alienazioaren kontzeptua Heggelengandik jaso zuen, azken honen ustez bere nortasuna, bere izatea, galarazten duen jarduera burutzea da bere burua deusestatuz. Erlijio alienazioa Feuerbachen iritzi bere buruaz duen iritzirik baikorrena (inteligentzia, ontasuna…) kanpora proiektatzea da, hain zuzen ere, mugagabetasunaren eremuan. Honela, ez da jainkoa gizakia sortzen duena, gizakiak jainkoa sortzen duena baizik. Marx Feuerbachengandik abiatzen da gizakia eta mundo soziala ulertzeko eran, erlijioan betetzen duen paperaren kritika egiteko baina harago doa. Erlijioak esentzia metafisikoa ematen dio gizakiari, eta gizakiak kanpoko botere baten menpe jartzen laguntzen du, errealitatetik aldentzen du eta bere itxaropenak beste mundo batean jartzera bultzatzen du. Emaitza gizakiaren alienazioa edo bereizketa da munduari dagokionez. Erlijioa, Marxen ustez, narkotikoa da gizakiaren pairamenerako kontsolamendua denez, pairamenaren iturria diren ekonomia, politika eta egoera sozialak aldatzeko energia, indarra eta gaitasunak kentzen dizkio. Beraz, bere ustez egoera sozioekonomikoaren isla diren ideologien artean kokatzen du, (Feuerbachek ez bezala) eta dio erlijioaren suntsiketa ez dela maila intelektualean soilik egin behar, baldintza ekonomikoak eta gizartea eraldatuz baino ez dela lortuko benetako erlijioaren suntsiketa. Jabetza pribatuaren existentziatik abiatuz sortutako gizarte ordena desagertu behar du.