Mendebaldeko Euskalkia eta Axular: Historia eta Literatura
Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,31 KB
Mendebaldekoa, Koldo Zuazok gaur egun onartzen den euskalki sailkapenean bereizitako euskalkietako bat da. Izenak berak adierazten du non egiten den: Euskal Herriko mendebaldean, Bizkaian batez ere, baina baita Arabako haran batean eta Gipuzkoako herri batzuetan (Eibar, Bergara, Arrasate).
Hitz askotan, U erabiltzen dute guk I erabiltzen dugun lekuan.
Amaieran –A duen hitz bati -a artikulua gehitzean: -A + a = -ea. Neska + a > neskea.
Ez dituzte Z eta TS ahoskatzen. Beraien ordez, S eta TZ.
Hitz askotan, gainerako euskalkietan E dagoenean, mendebalean A dago.
NOREKIN atzizkia: -GAZ singularrean eta -KAZ pluralean.
Aditzondoak sortzeko –TO atzizkia.
Izenordain indartuak: NEU, ZEU, GEU, ZEUOK...
NOR-NORK orainaldiko adizkietan, -o- eta -au-.
Axular eta XVII. Mendeko Euskal Literatura
XVII. mendea. Ingalaterra eta Frantzia bihurtu dira Europako potentzia nagusi; Espainiak krisialdi garaia bizi du, eta bere indarra ez da berriz XVI. mendekoa bezalakoa izango. XVI. mendeko erlijio gerrateen oihartzuna apalduta, Eliza Katolikoa nagusitu da gurean. Trentoko Kontzilioan onartutako bideari jarraituz, Erreforma Protestantearen aurka kontraerreforma burutzea du helburu. Doktrina liburuak idaztea garrantzitsua da. Gehienak erlijio liburuak, jakina, salbuespenen bat gorabehera; baina liburu horien artean, euskaraz idatzitako ederrenetako bat sortu zuen apaiz nafar batek, Axularrek.
Axularren Bizitza eta Ibilbidea
Pedro Dagerre Azpilikueta Nafarroako iparraldeko Urdazubi herrixkan jaio zen 1566. urtean. Axular baserrikoa zen, eta hortik hartu zuen ezizena. Kultura handiko gizona izan zen; hainbat unibertsitate ikasketa burutu zituen.
1600. urtean Lapurdiko Sara herriko apaiz kargua eskuratzen saiatu zen. Frantziako erregeak bere alde egin zuen, Nafarroako herritarrak Frantzian atzerritar ez zirela adieraziz. Apaizgoa eskuratu zuen beraz, eta 44 urtez izan zen Sarako erretore 1644an hil arte.
"Gero": Axularren Obra Nagusia
Liburu bakarra idatzi zuen Axularrek, eta bere bizitzako azken urteetan argitaratu (Gero, Bordele, 1643, lapurteraz idatzia). Bakarra izan arren, euskarazko lanik garrantzitsuenetakoa dela diote adituek, eta Axular euskarazko prosa idazlerik onena dela ere bai.
Bekatariak orain saiatu behar du Jainkoarekin adiskidetzen eta salbazioa gaur irabazi behar du; biharko uzten badu beranduegi izan daiteke. Bere mezua indartzeko egile famatu askoren aipamenak tartekatu zituen eta irakurleek mezua hobeto ulertzeko sinonimo ugari erabili ere bai.
"Gero"-ren Garrantzia eta Ezaugarriak
Liburua maisulantzat hartzen dute egun adituek, zenbait arrazoirengatik:
- Bere aspaldikotasuna.
- Originala izatea, ez itzulpena.
- Eduki aberatsa duela.
- Hizkera ere dotorea dela.
Axular eta Bere Garaiko Idazleak
Beste zerbaitengatik ere aipatu behar da Axular: euskarazko literaturako lehendabiziko idazle-taldearen buru izan zelako. Donibane Lohitzune eta Ziburu inguruko hamar bat apaiz (eta mediku bat) elkartu eta taldetxoa sortu zuten elkarrekin idatzi, elkarren lanak zuzendu eta guztien artean doktrina hobeto zabaltzeko.