Mekanismoak: Bozetoa, Neurketa, Transmisio Sistemak eta Motak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,37 KB

Bozetoa eta Krokisa

Bozetoa ideia bati buruz esku hutsez egiten den lehen adierazpen grafikoa da. Araurik gabeko marrazkia da. Krokisa, aldiz, adierazi nahi den objektuaren neurriak zehazten diren marrazki akotatua da. Argi eta garbia izan behar du, eta esku hutsez egina izan behar du.

Neurketa eta Metrologia

Neurtzea dimentsio bat zehaztea da. Dimentsio hori neurtzeko, magnitude edo unitate batekin alderatzen dugu, eta horien araberakoa da neurketaren emaitza. Metrologia dimentsioak ikasteaz eta piezen azaleraren egoeraz arduratzen den zientzia da. Dimentsioez bakarrik arduratzen bada, eta dimentsioak linealak edo angeluarrak badira, dimentsio-metrologia izena hartzen du.

Mekanismoen Elementuak

  • Biela-barra egonkor batez osatuta dago. Barra hau gurpil bati lotzen zaio bere erdigunea ez den beste puntu batean. Honek barrari edo barrei mugimendua transmitituko dio.
  • Biradera ardatz bati mugimendua transmititu eta, horren ondorioz, erabilitako indarra biderkatu ahal duen operadorea da.
  • Biela-biradera mekanismoak mugimendu birakaria zuzena bilakatzen du. Indarra bielari aplikatzen bazaio (lurrun-makina edo automobilen pistoietan bezala), biradera biraka hasiko da, eta mugimendua beste operadoreen gurpilei pasaraziko die.
  • Birabarkia biela-biradera sistema ugari ardatz berdin bati lotuta egotean sortzen den mekanismoa da. Definizio erraza litzateke: biela-biradera sistema ugari, ardatz berdin baten loturik.
  • Espeka, hartzen duen formagatik, operadore berezi bat da. Ardatz bati lotutako zirkulu batetik hasita, zirkulu honek forma berezia hartzen du. Bere eginkizuna bere azalerari biradera bat aplikatzea da.
  • Polea erdian zulo bat daukan gurpila da. Zulo horri esker, bere ardatzean bira egin dezake, bai finkatuta, bai aske.

Transmisio Sistemak eta Engranajeak

Engranajeak biraketa-higidura ardatz batetik beste batera transmititzen duten elementuak dira. Hortz edo irtegune batzuk dituzte, eta bata bestean ahokatuz arrastatzea eta biratzea lortzen da.

Transmisio Sistema Motak

  • Sinplea: Bi engranajez osatuta dago. Engranaje berdinekin abiadura mantentzen da; engranaje ezberdinekin, abiadura aldatzen da, mugimendua handituz ala txikituz.
  • Konposatua: Bi engranaje baino gehiago elkar kokatuta daudenean, abiadura edo egin behar den indarra aldatzeko erabiltzen da.

Engranaje Motak

  • Engranaje zuzenak: Engranaje zilindrikoak dira, hortz zuzenak eta sortzaileekiko paraleloak dituztenak. Ardatz paraleloen arteko transmisioetan erabiltzen dira.
  • Engranaje helikoidalak: Hortzek higidura helikoidala dute. Gurutzatzen diren ardatzetan erabiltzen dira.
  • Engranaje konikoak eta korodunak: Aplikaturiko mugimendua era perpendikular batean transmititzen dute.
  • Torloju amaigabea: Transmisio-eraldaketa handia behar denean eta ardatz elkarzutetan erabiltzen dira.
  • Pinioi-kremailera sistema: Bi engranajeek beraien artean higidura hortzen bidez transmititzen duten bezala, barra horzdunak eta pinioiak berdin egiten dute.

Entradas relacionadas: