Marketin Digitala: Kontzeptuak eta Tresnak

Enviado por Jony y clasificado en Informática y Telecomunicaciones

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,78 KB

Atrakzio Marketina

Marketin de atraccción (Atrakzio marketina): Nahiz eta berria ez izan, gaur egun goraldia jaso duen marketin mota bat da. Medio birtualetan garrantzi handia du, informazioa modu ireki eta azkarrean agertzen den lekuak direlako. Marketin mota honek salmenta prozesua inbertitzen du. Prozesu normal batean saltzaileak bezeroa abordatzen du; kasu honetan, alderantziz gertatzen da, bezeroa da galderen bitartez saltzailea abordatzen duena. Galdera horiek bezeroak produktuarekiko duen interesa islatzen dute; adibidez: zer den, zertarako balio duen, eta horrelako galderak eginez. Egoera honen aurrean, bezeroak saltzailearekiko dependentzia osoa du.

Bezeroen Leialtasuna

Gero eta enpresa gehiago bezeroen leialtasuna eta atxikipena lortzeko programak garatzen ari dira. Horregatik, marketina ikusteko modu berri bat garatzen ari da. Ikuspuntu honek bezeroekiko edo beste interesdunekiko harremanak sortzea, mantentzea eta hobetzea dakar, epe luzeko marketin bat sortuz. Marketin mota hau posible izateko, enpresaren departamentu guztien ekarpena beharrezkoa da, eta honek harremanak izatea dakar maila askotara (ekonomikoak, sozialak, teknikoak eta legalak), eta, horrela, bezeroen leialtasuna lortuko litzateke.

Mugikor bidezko Marketina

Mugikor bidezko marketina marketinaren azpi-espezializazio bat da, marketin ekintzak mugikor bidez burutzeko aplikazioen diseinura, ezarpenera eta betearazpenera mugatzen dena. Diseinatzen diren marketin planak euskarri jakin batera (mugikorrera) mugatzea eta euskarri bera erabiltzea marketin kanpaina zabaltzeko tresna gisa. Kanpaina hauek elementu askoz osatuak egon daitezke: soinua, irudi zein bideoak txertatuak dituzten iragarkiak (MMS), hitzak...

Modu askotan burutu daiteke mugikor bidezko marketin kanpaina bat:

  • Galdetegiak mugikor bidez iristaraziz.
  • Bideojoko baten aplikazioa diseinatu eta diseinu horren barnean publizitatea txertatuz.
  • Bluetooth-a erabiliz: inguru jakin batean Bluetooth sare bat ezarri, bertatik dabilen orok informazio edo publizitate hori jasotzeko aukera izan dezan…

Hala ere, ekintza hauek guztiak MMA deituriko munduko elkarte batek arautuak eta mugatuak daude.

Mikroblogintza

Mikroblogak, bat-bateko mezularitza eta blog-ak konbinatuz sortu den kontzeptua da. Testu laburrak idazteko aukera eskaintzen duen blog formatu honek, medio ezberdinen bitartez hedatzen da; hala nola, e-posta, web-a eta lehen aipatutako bat-bateko mezularitza. Mikroblogak erabiltzeko ekintzari microblogging deritzogu, eta Twitter, Jaiku, Facebook eta MySpace dira zerbitzu ezagunenak, Twitter eta Jaikuren artean lehiakortasun handiena dagoen arren.

Twitter, Jaiku eta Facebook

Twitter-ek 140 karaktere baino gutxiagoko mikroblogak egiteko aukera ematen du, eta SMS-en bitartez mezuak edo “Twitt-ak” bidali ahal izateko sortu zen. Twitterreko partaide izateko, kontu bat sortu besterik ez duzu. Kontua izanda, zure lagunen mikroblogetan idatzi dezakezu, eta mezuak sakelako telefonora heltzea eskatu dezakezu, inolako gasturik gabe. Jaiku-k, Twitterrek jarraitzen dituen teknika berak izateaz gain, hau da, mezuak idazteaz aparte, bakoitzak norberaren "Activity Stream"-a sortu dezake, berezko diseinu eta ideiekin. Jaikuk sakelako telefonorako aplikazioa du ere. Facebook-en, bakoitzak norberaren Facebookeko kontutik mikroblogak ere bidali ditzake, "Status Updates" deritzon aplikazio bati esker. Honek lagunek egiten ari diren aktibitatea jarraitzeko aukera ematen du.

Mikrolekuak

Euskaraz: Mikrolekua. "Minisite" edo "weblet" ere deitua, web diseinuko definizio bat da, web orri nagusiaren funtzionaltasuna azaldu edo handiagotzen duen orrialde edo orrialde multzo bat hartzen duena. Normalean, informazio editoriala zein komertziala gehitzeko erabiltzen dira. Leku hauek web nagusiarekin erlazioa eduki dezakete edo ez, eta kendu daitezke, denbora motzeko xede baterako erabili behar badira. Web nagusiarekin alderatuz, funtzio espezifikoago bat egiten dute.

MPG Formatua

MPG irudia eta soinua gordetzea ahalbidetzen duen formatua da. Hainbat aurkitzen ditugu MPG-az aparte: AVI, ASF, ASX, DivX, etab. Hauen arteko desberdintasun nagusia soinuaren eta bideoaren kalitatea da. MPG formatua (besteak ere) Windows-en erreproduktorearekin ireki eta erreproduzitu ohi da, baina beste programa batzuek ere aukera ematen dute irekitzeko: Winamp edo QuickTime, baita erreproduktore komertzialak ere. MPEG (Moving Picture Experts Group)ren azpiformatua da, ezaugarri bezala datuak (irudi edo soinu eran) pilatzeko ahalmen izugarria duena.

Pasahitzak

Pasahitza (ingelesez, password) baliabide baterako sarbidea kontrolatzeko balio duen karaktere-kate sekretua da. Orokorrean, software baliabide baterako sarrera babesteko ezartzen da pasahitza. Pasahitza sistema horretan sartu behar denak bakarrik jakin behar du, eta beste pertsona guztientzat sekretua izan behar du. Gehienetan, erabiltzaile izen batekin lotuta egoten da pasahitza, eta biak idatzi behar izaten dira. Pasahitza, software baliabide batera sartzeko erabiltzen denean, sistemako fitxategi batean gorde behar da. Modurik sinple eta ahulena testu fitxategi batean gordetzea da. Orokorrean, ordea, ez da horrela egiten, eta pasahitzari zifratze funtzio bat aplikatzen zaio fitxategian gordetzeko garaian. Erabiltzaile bat sisteman sartu behar denean, pasahitzari zifratze funtzio bera aplikatzen zaio, eta fitxategian dagoenarekin konparatzen da. Erabiltzailea eta pasahitza fitxategian dagoenarekin bat etortzen badira, sisteman sartzeko baimena ematen da. Esaterako, unibertsitateko azterketetako notak begiratzeko, ezinbestekoa da pasahitza eta honi dagokion erabiltzaile izena erabiltzea.

Entradas relacionadas: