Maitasunaren lorategia: deskribapena eta analisia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,23 KB
Maitasunaren lorategia: Deskribapen formala
Maitasunaren lorategia lanean, irudi bukoliko gortesau bat ageri da. Elkarrekin ageri dira itxura errealeko pertsonaiak eta figura mitologikoak, jai galai bat lorategi idiliko barroko batean ospatzeko. Pertsonaiak mihisearen hainbat eremutan elkartuta moldatu zuen Rubensek konposizioa. Bikote protagonista lanaren ezker muturrean ageri da, kupido batek eszenaren erdigunerantz bultzatuta. Taldeak diagonal hierarkiko bat osatzen du, eta Venusen iturriraino zeharkatzen du lana. Erdigunean, galai talde bat dago bikotearen ondoan. Galaiek keinu gozoak egin, eta jarrera klasikoak agertzen dituzte, aberastasun handiko eta xehetasunez beteriko arropaz jantzita. Elipse baten bidez moldatu du egileak taldearen konposizioa; elipseak, izan ere, damen buruak lotzeaz gain, bizitasuna ematen dio eszenari. Bi putti edo haur hegaldunek ematen diote jarraipena konposizioaren mugimendu kiribilari tenpluko arkuen eta zutabeen artean kokaturik dauden beste mal-temindu batzuenganantz. Objektu alegorikoak dituzten puttiek, goialdean, eta hiru Grazien zein Venus bular-emailearen iturriek, hondoan, eszenaren izaera alegorikoa nabarmentzen dute.
Errenazimentuko eragina eta eszena
Errenazimentuko motiboak erabili zituen eskulturak irudikatzeko. Eszena atari manierista batean kokatu zuen; lanaren marko arkitektonikoa da ataria, eta pintoreak berak Anberesen diseinatutako etxea era idealizatuan gogora dakar. Atzealdeko paisaia idilikoak eta tonalitateen berotasunak margolanaren izaera erlaxatua areagotzen dute.
Gaia: Senar-emazteen maitasuna eta zoriona
Lanak senar-emazteen maitasuna eta zoriona goresten ditu, Erdi Arotik heldu zen gaiari jarraiki; hau da, maiteminduak lorategi batean irudikatzen ziren, bertan senar-emazteen harremanari buruzko mezu moralak zeudela; literatura gortesauan zehazturiko mezuak, hain zuzen. Kasu honetan, badirudi bigarren aldiz ezkondu izanaren karira margotu zuela pintoreak lana. Egilearen bigarren emaztea Helena Fourment izan zen, eta ezkontza 1630ean egin zen. Haur hegaldunek senar-emazteen arteko maitasunaren ikurrak daramatzate, hala nola lore-koroak, usoak eta zuzi piztuak. Hiru Grazien eta Venus bular-emailearen iturriek maitasun emankorra eta senar-emazteen zoriona adierazten dituzte. Margolanaren eskuinaldean dagoen pauma Juno jainkosaren ikurra da, jainkosa hori senar-emazteen babeslea baita.
Laburpena
Izenburua: Maitasunaren lorategia
Kronologia: Zehaztu gabe
Teknika: Zehaztu gabe
Neurriak: 7/
Estiloa: Barrokoa
Gaia: Alegoria
Kokalekua: Pradoko Museoa
Ereduak eta eraginak
Giorgionek eta Tizianok ondu landa-jai errenazentistak dira lanaren inspirazio-iturria. Halaber, Veneziako Eskolako lanak etortzen zaizkigu gogora, hainbat arrazoirengatik: pintzelkadaren arintasuna, koloretasun zirraragarria, urrezko giroa, eta galdunen figurak eta jarrerak. Lan-tipologia horien Erdi Aroko eta Errenazimentuko tradizioa XVIII. mendeko pintoreengan ere ikus daiteke, hala nola Watteau eta Joseph Paterrengan, zeinek eszena galaiak landu zituzten.
Pater: Lando-jaia (1725-1730).