Maitasun olerkiak euskaraz

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,17 KB

Bernart etxepare:


  1. Identifikazioa:


    Testu hau bernart etxeparerena da, euskararen gaia jorratzen duelako eta gainera, garai hartan bera zelako hizkuntza hau hitz egiten zuen bakarra.
  2. Biografia:


    Bernart Etxepare, 1480.
    urtean jaio zen Behe Nafarroan, konkretuki Sarrasketan eta 1560.Urtean hil zen, baina ez dakigu non. Apaiza eta Euskerazko lehen liburu inprimatuaren idazlea izan zen. Lehen liburu inprimatuaren izenburua, "Liguae Vasconun Primitiae" izan zen eta euskaraz, "Euskararen hastapenak" esan nahi du. Bermondarren alde eta agromondarren kontran egoteagatik, Biarnon preso sartu zuten.
  3. Liburuaren ezaugarriak:


    "Linguae Vasconum Pimitiae" liburuaren zati bat da, Etxeparek liburu bakar hau idatzi zuelako non, 1545.Urtean argitaratu zen Bordelen.Gutxienez, bi edizio izan zituen eta ale bakarra gorde da Pariseko Liburutegi nazionalean. /// Liburuaren egiturari dagokionez, hamasei poemaz eta guztira berrogeita hamabi orrialde ditu. Hamasei poema hauek, lau multzotan banatzen dira: hitzaurrea (ideiak mundu guztira zabaltzeko modu bakarra, inprentaren aldarrikapena eginez...--> Antropozentrismoak eragina izan zuen), Erlijioari buruzko bertsoak ("Doktrina kristauak adib, Otoiz moduko bertsoak ziren eta lau bertso lerroko estrofak zituen errima mantenduz), Maitasunari buruzko bertsoak (Jainkoarekiko maitasunaren eta maitasun zoroaren arteko aukeraketa eztabaidatzen du;adib, "Amoresen Disputa"), bertso autobiografikoak (Bizitza eta pentsamenduak kontatzen ditu eta baina nafarroako erregeari traizio egin izanaren salaketa faltsuas hitz egiten du) eta euskera goresteko bertsoak ("Contrapas" adib, Abesteko eginak eta helburua euskara goraipatzea da). /// Hainbat ezaugarri daude testu hau norena den jakin ahal izateko. Lehenik, idazkerarekin. Behe nafarrera erabiltzen du (Garaziko hizkera), beraz, "h"-ren erabilerarekin lotuko dugu. Adibidez:  "heuskara". /// Bere idatz estiloak esaten duen bezala, bere metrika, 8-7-8-7 da. "Lengoajetan ohi inzan,, estimatze gutitan,, orai aldiz hik behar duk,, ohoria orotan". /// Gainera, etxeparek errimak mantentze ditu. Adib: ... /// Beste ezaugarri bat, Etxeparek prosa beharrean, poesia idazten zuela da. Eta horregaitik, bere obrak kantatuak izan daitezke. Baita ere, abesti guztiek bezala, errepikatzen den lelo bat duelako, adib: ... /// Guzti hau kontutan izanda, Bernart etxepareren poema dela esan dezakegu.

Joannes Leizarraga:


  1. Identifikazioa:


    Testu hau prosaz idatzita eta Jesusen jaiotzaren inguruan denez, Joannes leizarragarena dela esan dezakegu.
  2. Biografia:


     Joannes Leizarraga izena duen apaiz katoliko hau, 1506.Urtean jaio zen Beskoitzen eta 1601.Urtean hil zen Bastidan.

Liburuaren ezaugarriak:


Dotrina protestantea zabaltzeko, Bibliako itun berriaren itzulpena egitea eskatu zioten, “Jesus Chirst Gure jaunaren testamentu berria” (Euskara eta euskalkiekin izan zituen arazoez hitz egiten du eta Jainkoaren hitza ongi zabaltzea eta ulertzea zen bere helburua → adib: “gure aita zeruetan aizena,,  sanktifka bedi hire izena,, ethor bedi hire resuma”). Ondorioz, beste bi liburu argitaratu zuen: Kalendera (itzulpen erlijioso bat den egutegia. Asmoa, jendeak egun bakoitzean zer jai edo santu egun dauden jakitea zen → adib: “urtheko hilabetheak dira hamabi,, asteak, berrogei eta hamabi eta egun bat ,, egunak,hirur ehun, hirurogei eta borz, eta sei oren”) eta ABC edo Cristinoen instructionea (Itzulpen erlijioso bat, protestantismoa praktikatzen duen jendeari zuzendua. Gainera, hiru aholku ematen ditu: gehiago praktikatzea, hasieratik ondo irakurtzen ikastea eta hitzak argi ahozkatzea). /// Leizarragaren idatz estiloa, euskaldun guztiok ulertzeko modukoa erabiltzen du. Gainera, akats ortografiko asko egiten zituen. /// Idazkeraren aldetik, lau ezaugarri adierazten ditu: Aeristoa → subjuntiboaren erabilera indikatiboa adierazteko(zitezen).. “Zuhurrak oientetik ethor ziteen leruzlemera” ; Alokutiboa → “eskribatua duk, hireganik” adibidez. Gainera, aditz trinkoak erabiltzen ditu (dator, adib) “diotela,ziraden”. /// Beraz, guzti honekin ondorioztatu dezakegu, testu hau Joannes Leizarragarena dela.

Entradas relacionadas: