Maiak inkak aztekak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,09 KB
KOLONAURREKO AMERIKA
Maiak . Yukatan penintsulan kokatuta. Hiri independentetan antolatuta zeuden, eta merkataritza garrantzitsua zeukaten. Politeistak ziren
Inkak
Ande mendietan finkatuta. Inperio handia sortu zuten, eta buruzagi gorena inka zen. Inka eguzkiaren semetzat hartzen zuten. Politeistak ziren.Nekazaritza izan zuten jarduera ekonomiko nagusia
Aztekak
Mexikoko haranean bizi ziren. Inperioa ere osatu zuten, eta enperadoreak zuzentzen zuen Inperioa. Jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza izan zen.
Hiru kasuetan taldetan banatu zen gizartea, eta mailakatuta zegoen . Hiru kasuetan ere esklaboak egon ziren.
GIZARTE- ETA EKONOMIA-ALDAKETAK
Gizartea
Gizarteak estamentutan banatuta jarraitu zuen. Nobleziak eta kleroak pribilegioak izaten jarraitu zuten. Artisauen eta merkatari txikien bizi-baldintzak apalak ziren. Eta nekazarien bizimodua gogorra izaten jarraitu zuen.Hala ere, aldaketa bat egon zen, burgesiaren goieneko unea izan zelako.
Ekonomia
Txeke eta kanbio-letrak sortu ziren (testuliburuko 255 or. Begiratu), merkataritza asko garatu zelako , eta elkartrukeak errazten zirelako.
EUSKALDUNAK AMERIKAREN KONKISTAN
Euskaldunek parte aktibo bat izan zuten Amerikaren konkistan. Gertakizun nagusiak honako hauek izan ziren:
Juan Sebastian Elkano getariarrak munduaren bira osoa lehen aldiz egin zuen.
Asiarako heltzeko ibilbidean eta Ozeano Barea zeharkatzeko (→Txinara eta Indiako kostaldeetara iristeko helburuarekin) zenbait espedizio egin ziren. Hauetan ere euskaldunak egon ziren, esaterako Miguel Lopez Legazpi eta Andres Urdaneta (Filipinetako konkistan parte hartu zuten).
Beste euskaldun garrantzitsu batzuk: Lope Agirre (“El Dorado”) eta Juan Garai (Buenos Aires hiriaren fundatzailea).
- Bestalde, euskal baleontzien presentzia oso garrantzitsua izen zen Ternuan.