Lurzoruaren degradazioa: kutsadura, salinizazioa eta higadura
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,98 KB
Lurzoruaren degradazioa
Lurzorua bizitzaren elikagaia da. Bertan sortzen dira landareak, animaliak eta gizakiok behar dugun ura, eta han ematen da oreka ekologikorako behar den ur-lurrunketa.
Lurzoruaren kutsadura kimikoa
Iturriak hurrengoak dira:
- Nekazaritza jarduerak: Pestizidak eta fertilizanteak erabiltzearen ondorioz sortuak. Pestizidak laborantzei eragiten dieten izurriteei aurre egiteko erabilitako produktuak arazo kezkagarrienetarikoak dira. Euren erabilera desegokiak haiekiko erresistentziak sor ditzake.
- Jarduera industrialak: Sustantzia toxikoen isurketen ondorioz gertatzen dira.
- Legezko ala legez kontrako hondakin kutsatzaileen isurketak.
Lurzoruaren salinizazioa
Lurzoruaren beste kutsadura mota bat da, lurra gatz disolbagarrietan gehiegi aberasten denean gertatzen da. Salinizazio prozesua areagotu egiten da tenperatura altua edo euri gutxi egiten duen eremuetan, edo ureztatzeko ur gazia erabiltzen den eremuetan. Lurzoruetan gatz kantitate handiak egoteak presio osmotikoa handitzen du eta landareak deshidratatzen dira.
Lurzoruaren degradazio fisikoa
Arrazoi nagusiak lurzoruaren trinkotzea eta higadura dira:
- A) Trinkotzea: Nekazaritzarako makina astunek eta gehiegizko artzaintzak sorturiko eragin errepikakorren ondorioz gertatzen da. Kasu askotan, gainartzantzea praktikatzen da eremu batzuetan, eta sar daitezkeen baino abere gehiago sartzen direnean, landare-gainazalaren jarraipena desegiten da. Horren ondorioz, lurzoruaren aireztapena, urari eusteko gaitasuna eta lurreko mikroorganismoen aktibitatea murriztu egiten dira.
- B) Higadura: Landare-geruza galtzen denean, lurzorua erraz higatzen da eta euri-urak gordetzeko gaitasuna galtzen du. Geruza hau uraren eta airearengatik galtzen da naturalki edo giza jardueraren kausaz; hala nola, nekazaritza intentsiboagatik edo basoak erretzeagatik.
Desertifikazioa
Desertifikazioa degradazio ekologiko bat da, non lurzoru emankor eta produktibo batek bere ekoizpen potentziala guztiz galtzen duen; hau da, lurzorua basamortu bihurtzen da. Desertifikazioa mundu mailan arazo larria da: gaur egun, kontinentearen %30 edo gehiago higadura prozesuan dago. Urtero 6.106 Ha betirako galtzen dira, eta 20.106 Ha gehiago degradatzen dira.
Lurzoruaren higaduraren ikusmen-estimazioa
Higadura DeBellé eskala erabiliz ebaluatu daiteke. Eskala honen arabera, 5 talde handitan sailka daitezke:
- Laminar edo orri-itxurako higadura, errekatxo gutxirekin.
- 15 cm baino gutxiagoko sakonera duten errekak.
- 15 eta 30 cm bitarteko sakonera duten erreka ugari.
- 30 eta 60 cm bitarteko sakonera duten erreka ugari.
- Higadura aurreratuak, 60 cm baino gehiagoko sakonera duten errekak.
Estimazio hau mendi-magaletan edo malda handiko eremuetan egin daiteke. Garraio-bideetako magaletan egitea bereziki gomendagarria da.