Lurraren Sorrera eta Egitura: Geologiaren Sarrera
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,03 KB
Lurraren Sorrera eta Egitura
Lurraren Sorrera
Eguzkia sortzean, bere inguruan gasez eta hautsez osatutako disko bat sortu zen: disko protoplanetarioa. Disko honetan, biratzen ari diren gorputz solidoak, planetesimalak, sortu ziren grabitatearen eraginez. Planetesimal hauek elkartu egin ziren beste gorputz handiagoak sortzeko (grabitatearen ondorioz). Horrela, planetak sortu ziren, Lurra barne, orain dela 4.600 milioi urte. Beste planetesimal batzuk jarraitu zuten planeten kontra talka egiten. Talka horren ondorioz, planetaren tenperatura igo zen, eta materialak urtu egin ziren. Kanpoaldea hozten hasi zen, baina barrutik hain bero zegoenez, fenomeno bolkanikoak sortu ziren. Lurra hozten joan ahala, materialak dentsitatearen arabera kokatu ziren: astunak beherantz, arinak goiko geruzetara (solido arinak eta gasak, atmosfera eratuz). Material horien artean zeuden CO2, sufre (S), nitrogeno konposatuak eta ur-lurruna.
Lurreko Ikerketa Metodoak
Metodo Zuzenak
- Meateak eta Zundaketak: Lurra zulatzea ez da metodo erraza ezta merkea ere. Gaur egungo teknologiarekin, 12 kilometrora iritsi gara, besterik ez. Sakonera handiagoa lortzea zaila da, gradiente geotermikoa oztopo handia baita.
- Sumendietan Botatako Arrokak Aztertuz: Sumendiek lur barneko geruzetatik materialak ateratzen dituzte.
- Higidurak Mendetan Azaldutako Harriak: Planetako leku askotan, higidurak gainazaleko arrokak desegiten dituzte, eta sakonera handiko arrokak ateratzen dituzte. Zenbait lekutan, failak daude, eta harriak gainazalean uzten dituzte.
Metodo Ez-Zuzenak
Metodo sismikoa: Metodo hauen oinarria da Lurraren ikerketan lortutako datuen interpretazioa. Lurrikarek uhin sismikoak sortzen dituzte, eta hauek planetan zehar hedatzen dira. Uhin sismikoek hedatzean, islapena eta errefrakzioa egiten dute. Bi uhin mota daude: P-uhinak eta S-uhinak. Uhinak norabide guztietan hedatzen dira (uretan gertatzen diren uhinak bezala), lurraren gainazaletik eta barneko aldetik, abiadura desberdinetan materialaren arabera.
P-uhinak
Primarioak dira, abiadura handia dute, eta solidotan eta likidotan hedatzen dira. Lurrazaleko partikulak eta uhinak norabide berean bibratzen dute.
S-uhinak
Sekundarioak dira, abiadura motelagoa dute, eta solidotan bakarrik hedatzen dira. Lurrazaleko partikulak eta uhinak norabide perpendikularrean bibratzen dute.
Lurraren Egitura
Materialaren Arabera
Lurra urturik zegoenean, materialak dentsitatearen arabera kokatu ziren. Materialaren arabera, ondorengo geruzak bereizten dira:
- Lurrazala (0-35 km): Geruza arinena da. Materialak: Si, Al, Na, K, Ca-z osatutako silikatoak.
- Mantua (35-2900 km): Dentsitate handiagoa dauka. Materialak: Si, O, Fe, Mg-z osatutako silikatoak. Bi zati ditu: goi mantua eta behe mantua.
- Nukleoa (2900-6371 km): Geruza metalikoa da. Dentsitate handiena dauka. Materialak: Fe eta Ni. Bi zati ditu: kanpo nukleoa eta barne nukleoa.
Geruzen Zurruntasuna
Beroak eta presioak materialen zurruntasuna kontrolatzen dute, eta geologoek zurruntasuna (egoera) erabiltzen dute geruzak banatzeko:
- Litosfera (0-120 km): Geruza zurruna da. Solidoa da.
- Astenosfera (120-240 km): Geruza plastikoa da (solidoz eta likidoz osatua).
- Mesosfera (240-2900 km): Geruza zurruna da.
- Endosfera (2900-6371 km): Bi zati ditu: kanpokoa urturik dago, eta barnekoa solidoa eta zurruna da.
Datazio Metodoak
Datazio Erlatiboa
Arroken adina kalkulatzeko, materialaren kokapena beste materialen posizioarekin konparatzen da. Hau da, ez dakigu zein den data zehatza, baina badakigu zein den zaharragoa.
Datazio Absolutua
Material baten adina zehatza ematen du. Material horretan dauden elementu kimikoak aztertzen dira. Isotopo erradioaktiboak (erradioisotopoak) erabiltzen dira.
Kontinenteen Historia
Lurrazal kontinentalean, bi arroka mota daude antzinakotasunaren arabera:
- Kratoiak: Arroka zaharrak, erliebe leuna, egonkortasun geologikoa.
- Orogenoak: Arroka berriagoak, kratoi inguruetan daude, mendikateak osatzen dituzte, jarduera bolkaniko eta sismikoa.
Arroka hauen kokapena ikasita, geologoek ondorioztatu zuten kontinenteek aldaketak jasan dituztela. Beste froga batzuk:
- Paleomagnetismoa: Arrokak batzuetan osagai metalikoak dituzte, eta arroka eratzeko momentuan (hoztu), mineralak lurreko kanpo magnetikoaren arabera ordenatzen dira. Osagai metaliko horien orientabidea ez da gaur egungo eremu magnetikoarena.
- Kontinente-ertzak: Kontinenteen forma osagarriak dituzte (Hego Amerika eta Afrika).
- Egitura geologikoak: Adin bereko mendikateak daude gaur egun separaturik dauden kontinentetan.
- Fosilak: Izaki bizidunen bereko fosilak aurkitu dira gaur egun separaturik dauden kontinentetan.
- Froga paleoklimatikoak: Lotura klimatikoak daude kontinenteen artean.
Fosilak
Definizioa: Arroketan iraun duten izaki bizidunen gorputza edo bizidunen jardueraren hondakinak dira, harri bihurtuta. Ezaugarriak: Bizitzaren historia kontatzen digute. Fosil bihurtzea oso gutxitan gertatzen da, baina fosilak ugari dira, bizitzaren historia oso luzea baita.
Fosil Bihurtzeko Baldintzak
- Bizidunen hondakinak azkar lurperatu behar dira.
- Lurperatzeko materialik onena sedimentu-geruza bat da.
- Materia organikoa deskonposatzean sortutako leku librea, hauspeatutako diren mineralak beteko dute.
- Sedimentu geruzak uretan egon behar du.
- Baldintza hauek denbora luzean mantendu behar dira.