Lurraren Indarrak eta Kanpoko Eragileak: Erliebearen Moldaketa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,28 KB

Lurraren Barruko Indarrak eta Kanpoko Eragileak

Erliebeari Dagozkion Eragileak

EzaugarriaBarruko IndarrakKanpoko Eragileak
JatorriaLurraren barrualdeaLurraren kanpoaldea
Indar/Eragile MotakOrogenesia, seismoak, sumendiakAtmosfera, ura, izaki bizidunak
Erliebean duten eraginaErliebearen oinarrizko formak sortzen dituzte (Blokeak altxatu, hondoratu edo mugitzen dituzte)Erliebea modelatu edo aldatzen dute (Materiala higatu, garraiatu edo sedimentatu)

Kanpoko Eragileen Eragina Erliebean

  • Atmosferak: Tenperatura-aldaketak sortzen ditu, harriak apurtzen ditu. Haizearen bidez, harriak higatu, harea garraiatu eta sedimentatzen ditu.
  • Urak: Egoera likidoan edo solidoan, harrien osagai batzuk disolbatu eta materialak higatu, garraiatu eta sedimentatzen ditu.
  • Izaki bizidunek: Landareen sustraiek, animalien mugimenduek eta gizakiaren jarduerak (nekazaritza, meatzaritza, industria, hirigintza, azpiegiturak) erliebea aldatzen dute.

Erliebearen Formak Munduan

MendilerroakGoi-ordokiakOrdokiak
AmerikaAppalacheak, AndeakMato Grosso, MexikoOrdoki Handiak, Gran Chaco
OzeaniaMacDonnell, Mendikate Banatzaile Handia
AfrikaTibesti, Etiopiako mendiguneaBi goi-ordoki
AsiaHimalaia, TaurusMongoliakoa, Erdialdeko SiberiakoaMendebaldeko Siberiakoa, Txinako Ordoki Handia

Itsaspeko Erliebearen Formak

  • Plataforma kontinentala: Kontinentearen ertzaren eta 200m-ko sakonunearen arteko malda.
  • Ezponda kontinentala: Plataforma kontinentalaren eta itsas hondoaren arteko maila handia.
  • Itsas hondoak: 4000-5000m-ko sakoneran dauden itsaspeko ordokiak, dortsal eta ozeano-mendilerroek zeharkatuak, itsaspeko hobi eta sakonuneekin.

Entradas relacionadas: