Lurraren Historia Geologikoa: Kanbriarraurretik Zenozoikora
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,95 KB
Kanbriarraurrea
Kanbriarraurrea Lurraren historiako aldirik luzeena da, eta hiru eoi nagusi hartzen ditu barne: Hadearra, Arkeozoikoa eta Proterozoikoa.
Hadearra
- Lurra bi zatitan banatu zen: nukleo metalikoa eta mantu harritsua.
- Eremu magnetikoa eratu zen, nukleo metalikoaren konbekzioa zela eta.
- Ilargia eratu zen, Lurraren eta beste planeta txiki baten arteko talkaren ondorioz espazioan zabaldutako zatien bidez.
- Meteoritoek gogor eraso zieten Lurrari eta Ilargiari.
- Mantuak gasa galdu zuen, eta, hori dela eta, oso dentsitate handiko atmosfera sortu zen, funtsean CO2 eta ur-lurrunaz osatuta.
- Hidrosfera eratu zen eta uraren zikloa hasi zen.
- Azal granitikoaren lehenengo zatiak eratu ziren eta plaken tektonika hasi zen.
- Masa kontinentalen arteko lehenbiziko talkak gertatu ziren.
Arkeozoikoa
- Bakterioek ozeanoen gainazaleko geruzak kolonizatu zituzten, meteoritoen erasoa eten zenean.
- Lehen bakterio fotosintetikoak agertu ziren. Bakterio horiek oxigenoa sortzen zuten hondakin gisa.
- Atmosferan eta ozeanoetako uretan oxigeno gehiago agertu zen.
- Ozeanoko CO2aren kontzentrazioa murriztu egin zen. Gas hori fotosintesian erabiltzen da, eta kareharriak jalkitzen laguntzen du.
- Berotegi-efektua murriztu egin zen, CO2 gutxiago baitzegoen atmosferan.
- Atmosferako nitrogenoa ugaritu zen, bakterio deskonposatzaileen jardunari esker. Gaur egun, nitrogenoa da gas ugariena atmosferako masaren %80a.
Proterozoikoa
- Ozono-geruza eratzen hasi zen, atmosferan oxigenoa metatuta. Oraingo oxigeno-kontzentrazioa baino ehun aldiz txikiagoa lortu zuen atmosferak.
- Ozeanoetan disolbatutako metalak oxidatu eta hauspeatu egin ziren, eta burdinaren, manganesoaren eta beste metal batzuen metaketak sortu ziren.
- Atmosferan zegoen CO2a nabarmen murriztu zen, fotosintesiaren eraginez. Horrek eraginda, berotegi-efektua ere txikiagotu egin zen. Horren ondorioz, oso glaziazio gogorrak gertatu ziren.
- Lehenengo animalia zelulaniztunak agertu ziren. Itsas zizareen antza zuten.
- CO2 asko isurtzen zen atmosferara, eonaren amaieran gertatu zen bolkanismo-garaia iritsi zenean.
- Masa kontinentalek talka egiten zuten elkarrekin, eta, hori dela eta, superkontinente bakarra eratu zen: Rodinia.
Plaken Tektonika
Ertz eraikitzaileak: dortsal ozeanikoa
- Haustura-eremuak dira, milaka kilometroko luzera dute, eta mantuko material beroa gainazalera ateratzen da eremu horietan. Pitzaduretan jarduera bolkaniko handia dago.
- Bolkanismoak basalto asko sortzen du, eta, hori dela eta, azal ozeanikoa sortzen da. Azal hori mantuaren gaineko zatira itsatsita geratzen da, eta litosfera mehe bat eratzen du.
- Konbekzio-korronte dibergenteek distentsio-esfortzuak sortzen dituzte, eta distentsio-esfortzu horiek hausturaren bi aldeak banatzen dituzte. Haustura irekita egon ohi da, eta magma basaltikoa etengabe irteten da.
- Magma barrutik egiten duen presioak hausturaren bi ertzak altxatzen ditu, eta dortsalaren erliebea osatzen dute ertz horiek. Bi ertzen artean geratzen da haustura betetzen duen sakonunea, rift izenekoa.
- Rift eremuan azala mehea da eta oso hautsita dago. Ozeanoko ura erraz sartzen da eremu horretan, baina metro batzuetako sakoneran dauden harri goriak ukitzen dituenean, ura oso tenperatura altuan ateratzen da eremu horretatik, iturri hidrotermalak sortuz.
Ertz pasiboak: faila eraldatzaileak
Dortsalak sigi-saga egiten duten haustura etenak dira. Dortsalak eten egiten dira, eta lehenengo tokitik kilometro batzuk ezkerrera edo eskuinera jarraitzen dute. Ozeanoen hondoan ebakidura-eremu bat agertzen da. Eremu horri faila eraldatzailea esaten zaio. Ebakidura-higidura oso aktiboa dute, eta sismikotasun handia.
Ertz suntsitzaileak: subdukzio-eremuak
- Litosfera ozeanikoa tolestu eta mantuan hondoratzen da. Litosferaren suntsiketa-eremuak dira.
- Litosfera ozeanikoa suntsitzen da.
- Hondoratzen den plakaren bultzadak sismikotasun handia sortzen du.
- Magmatismoa sortzen da, hondoratzen den plakako basaltoa urtu egiten baita.
- Gaineko plaka loditu egiten da, eta, ondorioz, mendikate bolkaniko bat (orogeno termikoa) edo sumendi-uharteen lerro bat (uharte-arkua) sortzen dira.
- Metamorfismoa gertatzen da, presioa eta tenperatura handitu egiten baitira.
Talka-ertzak: talka-orogenoak
- Bi plaka kontinentalek talka egiten dutenean, plaka bat bestearen gainean geratzen da, eta higidura konbergentea gelditzen da.
- Litosfera kontinentala loditu egiten da, bikoiztu egiten baita, eta plaka bat bestearen gainean jartzen da.
- Talka egin aurretik bi plaken artean metatuta zeuden sedimentuak deformatuta, hautsita eta bi plaken arteko jostura-eremuan pilatuta geratzen dira, eta talka-orogeno izeneko erliebea osatzen dute.
- Orogenoak igoera isostatikoa izaten du, mantuak litosfera lodiari egiten dion bultzadaren eraginez.
- Bi plaken arteko talkaren eta marruskaduraren eraginez sortzen den konpresioak metamorfismoa eta magmatismoa eragiten ditu. Granito-plutoien guneak sortzen dira.
- Talkaren eraginez, haustura handiak izaten dituzte bi plakek, eta sismikotasun handia sortzen da.
Paleozoikoa
Bolkanismo handia egon zen Permiarrean. CO2 asko isuri zen atmosferara, eta berotze globala gertatu zen. Devoniarrean, anfibioak agertu ziren, arrain-talde batetik abiatuta, bai eta loredun landareak ere.
Mesozoikoa
Kretazeoan, handitu egin zen sumendien jarduera. Paleozoikoko goniatiteak desagertu egin ziren, baina haien ondorengoak, amoniteak, itsaso guztietan hedatu ziren.
Zenozoikoa
Atlantikoko jarduera bolkanikoaren ondorioz, Kanariar uharteak sortu ziren. Landare belarkarak garatu ziren, gramineoak: belarra eta zerealak (garia, oloa, artoa, arroza...).