Lurraren Geografia: Fenomenoak, Mapak eta Paisaiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,11 KB

Geografia

Geografia Lur planetako fenomeno fisikoak, eta fenomeno horien eta giza taldeekin erlazionatuta dauden beste arlo batzuen arteko harremanak ikertu eta deskribatzen dituen zientzia da. Gaur egungo geografian bi sail edo atal nagusi bereizten dira:

  • Giza geografia: populazioak aztertzen dituen geografiaren atala da; biztanleria horien bizimoduak ongi ezagutzeko geografia ekonomikoa, politikoa, eta abar ere hartzen ditu bere baitan.
  • Geografia fisikoa: fenomeno naturalak aztertzen dituzten atalak biltzen dituen geografiaren atala da.

Mapak

Mapa bat Lur planetako azal osoaren edo zati baten irudikapen geometriko lau, sinplifikatu eta konbentzionala da, eskala izeneko antzekotasun-erlazio proportzionatua duena. Mapa errealitate baten deskribapen selektiboa da beti, argia eta irakurgarria izan behar duena, baina baita gertaera konplexuak erakusten dituena ere.

Paisaia

Lur planetako beste leku batzuekin alderatuta bere bereizgarriak dituen leku jakin bati geografoek ematen dioten izena da. Paisaia batean natur faktoreak eta giza faktoreak elkarrekin erlazionatuta daude. Lurraren azala plaka tektonikoek osatzen duten puzzle erraldoi baten antzekoa da; plaka hauek etengabe mugitzen dira, urrunduz edota elkarren kontra talka eginez. Plaken arteko haustura-lerroetan seismoak (lurrikarak) edota sumendiak nahiko fenomeno arruntak dira.

Orogenia eta Higadura

Orogenia (= orogenesia): Indar tektonikoek eragindako mugimenduen ondorioz sortzen den erliebe berrien multzoari ematen zaion izena.

Higadura: Ura, haizea eta tenperatura- aldaketak bezalako natur eragile batzuek lurrazalean egiten duten karraskadura edo suntsiketa da higadura. Eragile horiek higatutako materialak garraiatu eta beste nonbait metatu egiten dira.

Eragin antropikoa: Gizakiok egiten ditugun aldaketen emaitza den zerbait.

Aro Geologikoak

  • Arkaikoa (edo prekanbrikoa) / Lehenengoa aroa: Tolestura kaledoniarra gertatu zen. Tolestura hertziniarra – Mendigune Hesperikoa eta penintsulako mendigune zaharrak sortu ziren. Erupzio bolkanikoak eta magmatismo handia. Mendigune hauek tolestura alpetarrak zokalo paleozoikoan egindako hausturaren emaitza dira.
  • Bigarren aroa: Aro honetan ez zen orogenesi garrantzitsurik egon. Material paleozoikoetan higadura gogorra egon zen denbora luze batez; penilautadak sortu ziren. Sedimentazio handiko garaia izan zen. Euskal kostaldean ikusgai dagoen Flysch formazioa aro honetakoa da.
  • Hirugarren aroa: Tolestura alpetarra- Mendirik gazteenak (eta garaienak) sortu ziren; Pirinioak, Kantauri mendiak, Mendikate Betikoak, Iberiako mendiak.... Ebro eta Guadalquivir ibaien sakonguneak ere sortu ziren. Miozeno aldiko erupzio bolkanikoak egon ziren (Kanariar uharteak sortuz).
  • Laugarren aroa: Meseta mendebalderantz okertu zen zenozoikoaren amaieratik. Glaziazioak (higadura-prozesuak); glaziarrek “U” formako bailarak sortzen dituzte.

Penintsulako Unitate Litologikoak

  • Iberia silizeoa: Material gogor eta zaharrek osatutako eremua: granitoak, kuartzoak eta arbelak. Lur hauek aro paleozoikoari edo prekanbrikoari dagozkio. Non daude? Galizian, Leon, Erdialdeko mendikatean, Extremaduran, Sierra Morenan,...
  • Kareharrizko eremua: Penintsulako material nagusia, kareharriak eta harri sedimentarioak dira. Lur hauek alderantzizko "Z" itxurako ibilbidea egiten dute Kataluniako kostaldetik Asturiaseraino; gero Iberiar mendikatetik behera, Betikoetatik igaroz Gibraltar itsasarteraino. Material sedimentarioak mesozoikoak dira eta haietako batzuek orogenesi alpetarra ezagutu zuten. Kare harrizko lurrak eraldatze/modelatze karstikoarekin daude lotuta.
  • Iberia buztintsua: Lur gazteenak dira. Hauek buztin, marga eta igeltsoen lurrak dira, hirugarren aro geologikoaren amaierarekin edota batez ere antropozoikoarekin erlazionatuta daudenak. Barnealdeko lautadetan edo bi sakonguneetan (Ebrorena eta Guadalquivirrena) ikusten dira.
  • Laugarren unitatea: Bolkanikoa- eta penintsulan aztarna isolatu batzuk daude Almerian eta Mesetaren hegoaldeko behealdean. Espainiako lur bolkaniko nagusiak Kanariar uharteetan ikusten dira (irla horiek miozenotik aurrerako jarduera bolkanikoek sortu zituzten).

Tolestura-mendikateak eta Arro Sedimentarioak

Tolestura-mendikatea: Mendikate hauek zenbait lekutan Mesozoikotik aurrera metatuz joandako material sedimentarioez Zenozoikoko orogenesi alpetarrean sortutako gune garaiak dira. Material nagusia kare harria da eta eraldatze karstikoa ohikoa da.

Arro sedimentarioa: Orogenesi alpetarraren ondorioz sortutako sakonunea. Ibai handi batek eta haren ibaidarrek zeharkatzen dituzten gune lauak dira. Material nagusia buztinak, margak,... dira. Batzuk hondoratutako bloke paleozoikoak dira besteak tolestura mendikateak altxatzean hondoratutako lurrak.

Arro Hidrografikoak eta Eraldatze Karstikoa

Arro hidrografikoa: Ibai batek edo batzuek zeharkatzen du(t)en lurraldea da. Ibai horren(horien) norabidea eta bokalea kontutan hartuta isurialdeak bereizten ditugu. Penintsulan hiru isurialde bereizten ditugu: kantauriarra, atlantikoa eta mediterraneoa.

Eraldatze/modelatze karstikoa: Kare harria irazkorra denez, urak erraztasunez zeharkatu eta disolbatu egiten du; kare harrizko eremuetan higadura-prozesuak oso handiak izan daitezke eta horren ondorioz paisaia berriak sortzen dira. Higadura horren emaitzari modelatu karstikoa deitzen zaio.

Hidrografia

Uren banalerroa: Lurralde bateko ibaiak zenbait isurialdetan bereizten dituen mendiguneari ematen zaion izena. Euskal Herrian bi isurialde bereizten dituen banalerroa dugu: Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeen arteko mugan dagoen mendigunea eta Nafarroaren eta Ipar Euskal Herriaren arteko mendigunea.

Ibai-erregimena: Urtaroen arabera urtebetean ibai baten emariak duen aldaketa da. Erregularra (aldaketa txikia denean) eta irregularra (aldaketa hilabete batzuen edo besteen artean handia denean) izan daiteke. Emaria ibai batean mugitzen den ur- kopurua den artean, erregimena ur kopuru horretan gertatzen den aldaketa edo gorabehera da. Emaria horretan gorakada (gainezkaldia) edo beherakada gerta daiteke. Erregimenean ere emariko ur horien jatorria zehazten da: euri-erregimena, elur-erregimena, euri-elur erregimena, elur-euri erregimena.

Isurialdeak

  • Kantauriar isurialdea: Isurialde honetako ibaiak: Laburrak dira eta sorburutik itsasoraino garaiera alde-handiak daude. Klimarengatik erregularrak eta oso emaritsuak dira.
  • Isurialde atlantikoa: Penintsula mendebalderantza okertuta dagoelako, isurialde honetan ibai handi gehienak daude. Esate baterako, goi-lautadako ibai handiak -Tajo eta Duero- daude, Guadiana eta Guadalquivir. Malda gutxiko ibaiak dira eta arro zabalak dituzte. Emariari begira kantauriar isurialdean baino balio erlatibo txikiagoak dituzte, baina oso ibai luzeak izatean balio absolutu altuak dituzte. Geografikoki isurialde atlantiko honetan Miño ibaia dago baina haren ezaugarriak kantauriar isurialdean dauden ibaien antzeko samarrak dira.
  • Isurialde mediterranearra: Arroen aldeko aldeak oso handiak dira. Eurien urritasuna, irregulartasuna, uholde-izaera eta eta malda handiak kontuan hartuta, gune honetako ibaiek honako ezaugarriak dituzte: Emari irregularrak, Agorraldi handiak, Uraldi hondagarriak. Hego-ekialdean ia urte osoan hutsik egoten diren euri-bideak izan daitezke. Gune honetako ibai nagusiak Ter, Llobregat, Turia, Jucar, Segura dira. Mediterraneoko isurialde honetan salbuespen esanguratsu bat dago: Ebro ibaia. Alde ozeanikoan sortzen da, bere ibaiadar batzuk Pirinioetatik datoz; ondorioz, Espainiako emaritsuena da. Mediterraneora doan ibairik handienetako bakarra da. Bokalean delta bat dauka.

Euskal Herriko Ibaiak

Uren banalerroa lurraldeko erdigunean dagoelako, Euskal Herrian bi isurialdetako ibaiak bereizten dira:

  • Kantauriar isurialdea: Honako ezaugarriak dituzte: Arro hidrografiko txikiak eta higadura- gaitasun handia. Ia ez dute terrazarik eratzen. Oro har, hegoaldetik iparralderako norabidea nagusia da. Euri-erregimenak dira nagusi. Emari handiak eta erregularrak.
  • Isurialde mediterranearra: Honako ezaugarriak dituzte: Ibai luzeagoak, malda leunagoekin, oin- maila Ebro dutela. Terraza eraketa garatuagoa. Norabide nagusia iparraldetik hegoalderakoa. Euri-erregimenak nagusi, baina elurrak Bizkaian edo Gipuzkoan baino ekarri handiagoa du. Agorraldi argiagoak kantauriar isurialdean baino.

Antiklinalak, Sinklinalak eta Diaklasak

Antiklinal eta sinklinalak -goruntzako tolesak eta beheruntzako tolesak hurrenez hurren- ikusgai dituen eremu bat - Kreta (Grezia).

Diaklasak: hausturak dira, baina horietan ez da blokeen arteko dezplazamendurik gertatzen.

Entradas relacionadas: