Lurraren Egitura eta Dinamika: Harrien Zikloa, Geruzak eta Plaken Tektonika
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,65 KB
Harrien Zikloa
Harrien zikloa: Harriak aldatu, sedimentu bihurtu eta sedimentuak berriro harri bihurtzen dituzten prozesuen multzoa da. Lurraren gainazalean: meteorizazioa, higadura eta garraioa, sedimentazioa. Lurrazalaren barruan: diagenesia, metamorfismoa eta magmatismoa.
Lurrazalaren Barruko Prozesuak
- Diagenesia: Sedimentuak harri sedimentario bihurtzen dira presioaren eta tenperaturaren eraginez.
- Metamorfismoa: Presio eta tenperatura altuetan sortzen dira, baina harriak ez dira urtzen.
- Magmatismoa: Harriak urtu eta magma sortzen dute. Magma solidotzen denean, harri magmatikoak sortzen dira.
Lurraren Barruko Beroa
Lurraren barneko geruzak (sakonera kilometrotan):
- Lurrazala (70 km)
- Goi mantua (670 km)
- Behe mantua (2.900 km)
- Kanpo nukleoa (5.150 km)
- Barne nukleoa (6.370 km)
Gradiante Geotermikoa
Lurraren barrualderantz tenperatura handitzeari gradiante geotermikoa deritzo. Sakonera handitu ahala, tenperatura 30 gradu igotzen da kilometro bakoitzeko.
Lurraren Barneko Beroaren Jatorria
- Meteoritoen talkak: Talkaren ondorioz sortutako energia zinetikoa energia termiko bihurtzen zen.
- Elementu erradioaktiboen desintegrazioa: Uranioa da erabiltzen den elementu erradioaktiboa, eta fusioa edo fisioa aplikatuz sortzen da energia.
- Dentsitate handieneko materialen dekantazioa: Batez ere burdina. Burdina urtuak material harritsuak zeharkatzean sortzen zen marruskaduraren eraginez.
Lurraren Geruzen Eraketa
Materialak dentsitatearen arabera antolatu ziren:
- Burdinak nukleoa osatu zuen.
- Harri urtuetatik atera ziren gasek atmosfera osatu zuten.
- Ur-lurrunaren kondentsazioak hidrosfera sortu zuen.
Lurraren Osaera
Lurrazala
Solidoa, granitoz eta basaltoz osatua. Harritsua eta mehea.
- Azal kontinentala: Lodiera 30-70 km, kontinente-masak eratzen ditu. Granitoz, harri sedimentarioz eta sedimentuz osatua.
- Azal ozeanikoa: 10 km-ko lodiera. Ozeano-hondoak eratzen ditu. Basaltoz eta gabroz osatua.
Mantua
Harritsua, 2.900 km-ko sakoneraraino. Peridotitaz osatua. Mineral nagusia olibinoa.
- Goi mantua: 670 km-ko sakoneraraino.
- Behe mantua: 670-2.900 km artean.
Nukleoa
Metalez osatua. Burdina (% 80), nikela (% 5) eta elementu ez-metalikoak (% 0).
- Kanpo nukleoa: 2.900-5.150 km arteko sakoneran. Egoera likidoan.
- Barne nukleoa: Solido egoeran. 6.370 km-ko sakoneraraino.
Eten Sismikoak
- Moho: Lurrazala eta mantuaren artean, 30 km-ko sakoneran.
- Repetti: Goi mantua eta behe mantuaren artean, 670 km-ko sakoneran.
- Gutenberg: Mantua eta kanpo nukleoaren artean, 2.900 km-ko sakoneran.
- Lehman: Kanpo nukleoa eta barne nukleoaren artean, 5.150 km-ko sakoneran.
Litosfera
Lurrazalak eta mantuaren goiko zati batek osatzen duten geruza zurruna da, astenosferaren gainean kokatzen dena.
- Litosfera kontinentala: Azal kontinentalak eta goi-mantuaren zatiek osatzen dute. 100-300km-ko lodiera. Granitoz osatua, dentsitate txikia, higidura pasiboa.
- Litosfera ozeanikoa: Azal ozeanikoak eta goi-mantuaren zati batek osatzen dute. 20-100km-ko lodiera, basaltoz osatua, dentsitate handia eta higidura aktiboa.
Wegener eta Mobilismoaren Hasiera
Wegenerren teoriaren frogak:
- Kontinenteen ahokadura: Kontinenteak elkartuz, ondo enkajatzen zutela ikusi zuen.
- Duela 300 milioi urteko glaziazio-aztarnak: Glaziazio bat aldi berean hainbat lurralde ezberdinetan gertatu zela ikusi zuen, Pangea kontinentea berriro elkartuz gero, eremu berdinean gertatu zela ulertzen da.
- Fosil berdinak kontinente desberdinetan: Animalia berberen fosilak aurkitu zituen kontinente desberdinetan.
Astenosfera
Litosferaren azpian dagoen geruza plastikoa da, erresistentzia mekaniko txikia duena.
Isostasia
Litosferaren pisuaren eta litosfera azpiko mantuak eragindako bultzada-indarraren arteko oreka da.
Ozeanoen Hondoaren Hedadura
Dortsalak
Litosferaren hausturak dira, eta pitzadura-sumendiak sortzen dira bertan.
Hondo Ozeanikoak
Basaltoz osatuta daude.