Lurraren Barnealdea, Sumendiak eta Plaka Litosferikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,74 KB

Lurraren Tenperatura eta Geruzak

Tenperatura lurraren gainazaletik barrualderantz igo egiten da. Igoera horri gradiente geotermikoa deritzo.

Lurrean 3 geruza bereizten dira:

1. Lurrazala

  • Zabalera: 10-70 km artean.
  • Tenperatura: 0-1000 °C artean.
  • Egoera: SOLIDO.

2. Mantua

  • Zabalera: 30-2900 km artean.
  • Tenperatura: 1000-3000 °C artean.
  • Egoera: SOLIDO.

3. Nukleoa (2900 km-6370 km arteko sakonera)

3.1. Kanpo Nukleoa

  • Zabalera: 2900 km-5100 km artean.
  • Tenperatura: 3000-5000 °C artean.
  • Egoera: LIKIDO.

3.2. Barne Nukleoa

  • Zabalera: 5100 km-6370 km artean.
  • Tenperatura: 5000 °C-tik gora.
  • Egoera: SOLIDO.

Barne nukleoa solido egoeran dago, nahiz eta tenperaturak oso altuak izan, presioa oso altua delako eta presio honek partikulak elkartzea bultzatzen duelako.

Zergatik dago Lurra hain bero?

Lurra sortu zenean dena beroa zen. Denborarekin kanpoaldea hozten joan da eta barruko beroa mantendu egin da presio handiaren ondorioz.

lurrazala

mantua

kanpo nukleoa

barne nukleoa

Sumendi-Erupzioak

Zer gertatzen da sumendi-erupzioan?

Lurrazalean, zenbait baldintza berezitan harriak urtu egiten dira. Harri urtu eta gasen nahasteari magma esaten zaio. Magma metatu egiten da gela magmatikoa deritzon gunean.

Lurrazala apurtzean, magma gorantz joaten da sumendi tximinitik eta lurraren gainazalera ateratzen da kraterretik.

Magma lurraren gainazalera ateratzean gasak askatzen dira eta harri urtuari laba esaten zaio. Azkenik askatutako partikula solidoei piroklastoak deritze.

Magma eta Laba: Desberdintasunak

Magma harri urtuaren eta gasen nahastea da, eta laba harri urtuak dira. Magma lurrazalean sortzen da, eta laba lurraren gainazalean.

Sumendi erupzioetan sufrea, karbono dioxidoa, ur lurruna eta karbono monoxidoa kanporatzen dira.

Lurrikarak

Hipozentroa eta Epizentroa

Hipozentroa: lurrazala hausten den eta bibrazioa sortzen den lurrazaleko lekua da.

Epizentroa: bertikalki hipozentroaren gain gainean dagoen lurraren gainazaleko puntua da.

Uhin sismikoen bidez, lurraren barnealdetik eta norabide guztietara hedatzen da hipozentroan sortutako bibrazioa.

Tsunamia: Lurrikararen epizentroa itsasoan dagoenean sortzen den olatu handia da.

Litosfera: lurrazala eta mantuaren goikaldea osatzen duten geruza.

Plaka Litosferikoen Mugimenduak

Plaka litosferikoen 3 mugimenduak:

1. Elkarrengandik aldentzen dira

  • Bi plaka hurruntzen ari dira.
  • Bi plaken artean dagoen hausturari RIFT esaten zaio.
  • Haustura honetatik magma ateratzen da, ondorioz, bolkanismo jarduera handia dago.
  • Ohikoa da 2 plaka ozeaniko banatzea.
  • Adibideak: Hego Amerikako plaka eta Afrikako plaka / Eurasiako plaka eta Ipar Ameriketako plaka.

2. Elkarrekin talka egitea

Bi plaka elkar hurbiltzen ari dira.

2.1. Litosfera Ozeanikoa eta Kontinentala elkar hurbiltzean

  • Litosfera ozeanikoa mantuan hondoratzen ari da, mantua baino astunagoa delako.
  • Gune honi surdukzio eremua deritzo.
  • Sumendi jarduera handia dago, ondorioz, bi plaka elkar jotzen ari direnez, marruskaduragatik beroa sortzen da, horrela harria urtu eta magma sortzen da.
  • Lurrikara jarduera handia dago, bi plakak talka egitean lurrazala apurtu egiten delako.
  • Adibidea: Nazca-ko plaka Hego Amerikako plakaren azpian sartzen ari da.

2.2. Plaka Litosferiko Ozeanikoa eta beste Ozeaniko bat talka egitean

  • Aurreko kasuaren 4 ezaugarriak betetzen dira.
  • Desberdintasun bakarra da sumendi uharteak sortzen direla sumendi mendikateak sortu beharrean.
  • Adibidea: Ozeano Bareko plaka hondoratzen ari da Filipinetako plakaren, Eurasiako plakaren eta Ipar Ameriketako plakaren azpian.

3. Irristatu egiten dira

  • Lurrikarak ugariak dira, bi plakak aurrera eta atzera mugitzean apurtu egiten direlako.
  • Adibidea: San Andresko faila Kalifornian.

Sismikotasuna eta Bolkanismoaren Banaketa

Ozeano Bareko plaka Ipar Amerikako plaka eta Eurasiako plakaren azpian hondoratzen ari da. Subdukzio eremu bat da eta eremu guzti honetan sumendiak eta lurrikarak ugariak dira.

Plaka litosferikoen ertzetan kokatzen dira eremu sismiko eta bolkanikoak.

Entradas relacionadas: