Lurraren Barne Egitura eta Dinamika: Bolkanismoa, Lurrikarak eta Plaken Tektonika
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,36 KB
Lurraren Barneko Beroa
Gradiente geotermikoa: Tenperaturak Lurraren gainazaletik barrualdera duen hazkundea da. Gainazaletik hurbil, 30 ºC-koa da sakonerako kilometro bakoitzeko.
Lurraren barneko beroaren jatorria: Lurraren barneko beroaren jatorria duela 4.500 milioi urte inguru gertatutako meteoritoen talken ondorioz sortu zen.
Lurraren barneko presioa eta tenperatura: Lurraren barrualderantz sakondu ahala, harrien tenperaturaz gain, presioa ere handitzen da.
Lurraren Barneko Beroaren Seinaleak
- Bolkanismoa: Lurrazalaren barruan urtutako harriak gainazalera irtetea da.
- Lurrikarak: Lurrazalaren mugimendu zakar eta laburrak dira.
- Kontinenteen jitoa: Kontinenteen higidura horizontal eta motelak dira.
- Isostasia: Lurrazalaren higidura bertikal eta geldoak dira.
- Atmosfera: Orain dela 4.000 milioi urte sortu zen, Lurraren barrualdetik ihes egin zuten gasen eraginez.
Bolkanismoa
Magma: Harri urtuen eta gasen nahastea da, gehienetan lurrazalaren barruan eratzen da eta gainazalerantz ateratzeko joera du.
Laba: Gainazalera ateratzen diren gasak galdu dituzten harri urtuak dira.
Produktu bolkanikoak:
- Gas egoeran: Karbono dioxidoa eta ur-lurruna dira ugarienak.
- Likido egoeran: Zenbat eta altuagoa izan labaren tenperatura, orduan eta jariakorragoa izango da.
- Solido egoeran: Piroklasto esaten zaie, eta sumendietatik gorantz jaurtitako harri zatiak dira.
Sumendi Jardueren Motak
Lau mota daude: jarduera hawaiarra, jarduera estraboltarra, jarduera bolkaniarra.
Lurrikarak
Lurrikarak edo seismoak: Lurrazala bat-batean mugitzean edo haustean gertatzen dira, bibrazio baten ondorioz.
Hipozentroa: Lurrazala hausten den leku edo puntuari esaten zaio.
Epizentroa: Lurraren gainazalean, hipozentroaren gainean dagoen puntua da.
Uhin Sismikoak eta Lurraren Egitura
Geruzak edo plakak:
- Plaka litosferiko ozeanikoa: Lurrazala basaltozkoa dute.
- Plaka litosferiko kontinentala: Lurrazala granitozkoa dute.
- Plaka litosferiko mistoak: Lurrazala bi mota horietakoa dute.
Plaka Litosferikoen Mugimenduak
- Elkarrengandik aldentzen dira: Bi plaka elkarrengandik aldentzean, mantuaren material urtua gainazaleratu egiten da bien artetik, eta bolkanismo handia gertatzen da.
- Elkarrekin talka egiten dute: Bi plaka elkar jotzean, dentsitate eta pisu handienekoa bestearen azpian hondoratzen da, eta mendilerroak sortzen dira.
- Irristatu egiten dira: Bi plaka elkarren kontra irristatzean, astinduak gertatzen dira, eta sismikotasun-eremuak sortzen dira.
Sumendiak, Lurrikarak eta Plaken Tektonika
Plaken tektonika: Plaka litosferikoen mugimenduak zerk eragiten dituen, nola gertatzen diren eta zer ondorio dituzten azaltzen duena da.
Sismikotasuna: Bi plaka elkarrekin talka egiten duten eremuetan sortzen da.
Bolkanismoa: Rift eremuetan edo subdukzio-eremuetan sortzen da.
Mendien Eraketa
Mendien eraketa: Bi kontinenteek elkarrekin talka egitean, lurrazala loditzen denean mendilerroak eratzen dira.
Lurreko kontinenteak eta itsas hondoak:
- Kontinenteak: Mendikateak, ordoki handiak eta plataforma kontinentala.
- Ozeanoen hondoak: Ozeano-mendikateak, ozeano-fosak, ordoki abisalak eta itsaspeko sumendiak.
Harri magmatikoa: Harri-masa urtu bat hoztean sortzen dena.
Harri plutonikoa: Lurrazaletik kanpoko harriak.
Harri metamorfikoak: Lurrazalaren barruan, tenperatura altuen eta presio handien pean dagoen harria.
Laba-kolada: Sumendiaren paretetan gogortuta geratzen den laba.
Rift: Bi plaken arteko arrakalak.
Konbekzio-korrontea: Gas beroak gora egiten du, gero, goian hoztu eta behera joaten da.