"Lucha de Clases" Astekaria: Langileen Egoera Bizkaian (1896)

Enviado por Aitortxu y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,56 KB

"Lucha de Clases" Astekariko Artikulua (1896)

"Lucha de Clases" izeneko Bilboko astekariko artikulu bat dugu aurrean. Garaian idatzitako testu historikoa da, lehen mailako iturria. Formari erreparatuz, informatzailea eta eduki soziologikoa du. Testu publikoa da, Bizkaiko langileei zuzendua, 1896ko maiatzaren 23an idatzi eta argitaratua. Helburua Bizkaiko langileen egoera tamalgarria eta jauntxoen jokaera, gobernuaren onarpen konplizea salatzea da. Testuaren idazlea garbi ez dagoen arren, kazetari marxista-sozialista batek idatzi zuela ondorioztatu dezakegu, beraz, testua subjektiboa da.

Ideia Nagusiak

Ideia azpimarragarriena grebarako legezko eskubidea legalizatu nahi dutela da. Euren iritziz, ez baitago zertan ukatu hain funtsezko eskubiderik. Bestalde, honekin loturik, gizarteko pertsona ororen bizi-kalitate minimoa aldarrikatu nahi dute. Izan ere, egoera horretan ez baitzegoen jateko askorik eta estatu-buru nahiz gobernu-buruen axolagabekeriaz kexuka agertzen dira artikulu honetan.

Maiatzaren 1eko Manifestazioa

Maiatzaren 1ean Bizkaiko meatzeetako langileak bildu ziren manifestazioan, erregetxoek derrigorrezkotzat jotzen zituzten kuartel eta dendak mantentzearen aurka. Bizkaian, nahitaezkoa da lanean onartua izateko, etxe ez higienikoetan bizi eta janariak denda jakin batzuetan erostea. Horrek, lan askatasunari eraso egiten dio eta higiene legeak iraintzen.

Testuinguru Historikoa: Errestaurazio Garaia

Errestaurazio garaian, 1885ean Alfontso XII.a zendu ostean, Maria Kristina izendatu zuten erreginaorde eta Canovas eta Sagasta Pardoko Ituna hitzartu zuten txandakatze politikoarekin jarraitu eta Errestaurazioko erregimenarekin jarraitzea erabakiz. Garai honetako gizarte egitura asko polarizatu zen. Hirugarren Gerra Karlistaren osteko industrializazioak, Labe garaien garapena ekarri zuenez, lanpostu berriak betetzeko barne migrazioek gora egin zuten. Hala ere, langileak oso bizi baldintza kaxkarretan bizi ziren, soldata txikiak zituzten, emakume eta haurrak lan esplotazioaren biktima ziren, barrakoietan bizi eta jauntxoen dendetan erosi behar zuten... Egoera honen aurrean, grebak, manifestazioak... egiteari ekin zioten, eta langile mugimendua hasi zen; klase kontzientzia eta sozialismoa bezalako ideologiak errotu zirelarik. 90eko hamarkadan alderdi monarkikoen txandakatzearekin jarraitu zuten arren, bi alderdiek zailtasun handiak izan zituzten krisi politiko eta sozioekonomiko gogorrak zirela eta. 1891an kontserbadoreek babes politikaren bideari heldu zioten, nazioarteko konkurrentziaren beldur.

Entradas relacionadas: