Louis I. Kahn: Kimbell Arte Museoa - Argia eta Monumentaltasuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,14 KB

Louis I. Kahn (1901-1974): Kimbell Arte Museoa - Argia eta Monumentaltasuna

1. Testuingurua

1.1. Egilearen biografia eta kezkak

Louis Isadore Kahn Osel uhartean (Estonia) jaio zen. Bost urterekin Philadelphiara joan zen familiarekin. Arte Ederretan graduatu zen 1924an, eta arkitektura irakasle izan zen Yalen (1947-1957) eta Pennsylvanian (1957-1974). Mugimendu Modernotik abiatuta, estilo pertsonala sortu zuen, argia, egitura, forma eta espazioaren arteko harremanak aztertuz. Bere kezka nagusia giza balio atenporalen sinbolismoa zen, arrazionaltasunaren eta erromantizismoaren oreka bilatuz. Hori guztia "form-design" konposizio teorian azaldu zuen 1959an.

Bere ustez, "Monumentaltasuna enigmatikoa da. Ezin da nahita sortu. Material finena, teknologia berriena, ez dira derrigorrezkoak". XX. mendeko monumentalitatea ezin da bere obra gabe ulertu.

Arte Ederretan graduatu zen, eta horrek eragin handia izan zuen bere lanetan, bere akuarelek indar handia baitute. Argiarekin jolasten zuen, ez materialekin. 40 urterekin hasi zen arkitektura lanetan, eta urte berean arkitektura irakasle izendatu zuten. Hasieran, 1947an, Miesen nazioarteko estiloaren barruan egin zuen lan, nahiz eta estilo pertsonal bat garatu zuen detaileetan (argia, espazioa, etab.). Bere obretan, espazio ez oso konplikatuak baina lotura transbertsal oso poetikoak sortu zituen. Oso kezkatuta zegoen monumentaltasunaren sinbolismoarekin (unibertsala). Arrazionaltasunaren eta erromantizismoaren oreka lortzean, monumentaltasuna lortzen zuela uste zuen.

Bere ustez, FORMEK MARKATZEN DITUZTE ERABILERAK. Formak lortzen dira espazioak ondo konposatzen direnean. Wrightek zioen forma eta erabilera berdinak zirela. Kahnek, ordea, honako hau defendatzen zuen: lehenik formak, eta gero espazioak. Lotura hori naturala da.

Bere filosofia puntu hauetan oinarritzen zen:

  1. Forma puru eta indartsuak sortzea. Forma atenporal eta akulturalak.
  2. Lehenik forma trinkoa diseinatu, eta gero pentsatu nola beteko dugun (erabilerak).
  3. Bere ustez, enkargu bat izatean bolumen geometrikoak egiten dira, eta gero programa bera integratzen da era intuitiboan.

Argi naturala bizitzaren isla da. Argia beti sartzen da elementu gisa bere proiektuetan. Arkitekturak ez zuela garairik esaten zuen. Bere diseinuak traza modernoekin egindako proportzio klasikoak dira, era monumentalean. Bere lana "gauza pertsonalekin" arreta galdu gabe garatu zuen. Estherrekin ezkonduta, Anne Tyngekin alaba bat izan zuen, eta Harriet Pattisonekin semea. Bere bizitza osoa lanari eskaini zion. Hiru emakumeekin egon zen, eta hiruretatik ahal izan zuen guztia atera zuen:

  1. Esther.
  2. Anne Tyng, arkitektura lanekin hasten denean (bere aholkularia).
  3. Harriet Pattison, guk aztertuko dugun garaia (bere paisajista).

1.2. Sasoiko arkitektura, influentziak, aldeak

  • Egile anitzak; Kahnen akuarelak - Mediterraneoko arkitektura klasikoa.
  • Aterki-estalkia eta Modulor-ekin neurtutako "kutxak".
  • Kolorea eta material arinak/astunak; hotzak/beroak (zura).
  • Herrikoi arkitekturarekin zerikusirik ez.

Bere obraren hasieran, margo hauek egiten zituen, eta bere sentsibilitatea ikusten da argi-itzalekin eta masa-bolumenekin. Kolorea moteletan eginda, gainera. Testurak, bolumenak, itzalak eta masibotasuna irakurtzen dira bere marrazkietan. Bolumen trinkoen eta monumentaltasunaren kezka ikusten da. Dramatismo sinbolikoa.

Juan de Villanueva - Pradoko Museoa (Madril)

  • Argi natural zenitala, iragazia.
  • Galeria longitudinalak.
  • Proportzio klasikoak (geometria).
  • Kanoi-gangak eta azalera garbiak.

Espazio neutroa, lineala, argi zenitalarekin → espazio oso ona zela ikusi zuen.

2. Obraren balorazioa

2.1. Obraren aurkezpena eta deskribapena

Louis I. Kahn - Kimbell Art Museum (Texas)

  • Hirigintza baldintza gabeko orubea, gatz gabeko paisaian.
  • Monumentaltasun apala, paisaian integratua (Harriet Pattison) urmaelak, begetazioa eta zoladurak diseinatuz.
  • Argizulo linealak eta azalera hotzak.

Kahnen azkenetariko obra. Ez da famatuenetakoa, baina bai esanguratsuenetakoa. Orube maldatsua. Malda hau nola integratzen den da gauzarik interesgarriena. Paisaia eraikinean integratzen da. Eraikin hotza. Konstruktiboki ondo eraikita.

2.2. Obraren balorazioa

Balio estrukturalak
  • Hormigoizko gangak eta habe luzeak muturreko zutabetan oinarrituta, arku formeruekin.
  • Karga-hormak sotoan.

Teknika aldetik, balio estruktural arruntak. Dramatismoa lortzen du. Badirudi zerbait falta dela (zutabeak). Erromanikoko kanoi-gangetan oinarritutako sistema sinplea. Elementu estruktural hau errepikatzen da hainbatetan, era desberdinetan.

Eraikinaren eta teknikaren balioak
  • Hormigoi armatuzko formak bistan.
  • Travertinozko azala horma eta zoruetan.
  • Isolamendua adreiluzko azala edo zinkezko teilatuaren behean.

Xehetasun guztiak lantzen dira, eta planoetan islatzen dira. 3-4 geruzekin lortzen da geruza bakar bateko itxura. Ez da bakarrik hormigoizko fatxada. Materialen aukeraketa oso ona da, testura zein kromatismo aldetik. Argiak garrantzi esanguratsua du. Argizuloaren diseinua izan zen kezka (Pradoko Museoan lortu zuten bezala). Apurka-apurka pentsatu zen, eta emaitza ganga bat izan zen, goiko zuloarekin.

Espazioaren eta erabileraren balioak
  • "Espazioen eraikin erreflexiboa" (Kahn).
  • Espazio longitudinalak patioekin moztuta.
  • Lotura transbertsala/iluna.
  • Espazio longitudinala lotura transbertsalekin.
  • Tabike mugikorrak (altzari mugikorrak).
Balio estetiko-konpositiboak

Monumentaltasunerako hiru oztopo:

  1. Profil baxua (argi zenitala), luzea.
  2. Orube hutsa (patioak/eskulturak).
  3. Lurraren maila ezberdinak (kotxeak eta oinezkoak bereizten dira).
  • Barne-patio txikiak eta argizuloak argi-efektu ezberdinak lantzen dituzte.
  • Geometria gogorra eta errepikapena.

Espazio sinpleekin jolastuz, emaitza onak lortu nahi zituen. Espazio jarriak → ibilbidea. Argiarekin jolastu, urarekin jolastu, patioak. Konpositiboki, ekarpen indartsuena → ikuspuntu paisajistikoa.

Balio historikorik ez
Balio sinbolikorik ez

3. Eragina

3.1. Ondorio positiboak: eredutzat hartu dituzten obrak

Rafael Moneo - Erromatar Museoa (Merida)

  • Arkuen errepikapena eta argi zenital iragazia (partzialki).
  • Eskultura horma gordinekin kontrastean, linealtasuna.

Museo honetan, Kimbell Museoaren era berean ordenatzen dira espazioak edo ibilbideak. Zulatu transbertsalki → honela, longitudinaltasuna moteldu. Adreilu tradizional erromatarra imitatzen du.

3.2. Ondorio negatiboak: gaizki ulertuak eta ezusteak

Daniel Feliú - S’Alqueria Blancako tanatorioa (Mallorca)

  • Gure gizarte hutsalean transzendentziarekin lotuta dagoen gertaera bakarra: heriotza.
  • Formen kopia mimetikoa, kontzeptuen ezjakintasuna.

Gaizki kopiatu, itxura nazi-koarekin. Imitazioa.

Entradas relacionadas: