Zer lotura eratzen da bi aminoazidoen artean

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,45 KB

EKOIZLEAK:


Ekoizleez hitz egitean, kate trofikoen oinarriaz ari gara, besteek erabili ahal izango dituzten elikagaiak ekoizten dituztenez. Zeluletako kloroplastoetan, klorofilaren laguntzaz fotosintesia eginez, Eguzkitik jasotako energiarekin materia organikoak ekoizteko gai dira, materia ez organikotik abiatuta (ura eta gatz mineralak, lurzorutik; eta, karbono dioxidoa CO2

KONTSUMITZAILEAK:


Bizidun heterotrofoak dira, hau da, kanpo-ingurumenetik ekoizleek osatutako materia organikoa hartzen dutenak. Kontsumitzaile guztiak ez dira mota berekoak. Lehen mailako kontsumitzaileak, landarejaleak alegia, ekoizleek zuzenean sortutako elikagaiez bizi dira. Bigarren mailakoak, landarejalea jaten duen haragijale edo karniboroak oro har, lehen mailako kontsumitzaileak janez elikatzen direnak eta hirugarren mailakoak, haragijaleak jaten dituzten super-harrapari edo superkarniboroak, haragijaleez elikatzen dira.

DESKONPOSATZAILEAK:


Elika-sareetan, bestalde, hildako landareez edo animaliez elikatzen diren bizidunak ere badaude, onddoak eta bakterioak esate baterako. Horiei deritze deskonposatzaileak.
Hauen funtzioa oso garrantzitsua da, beraiei esker materia organikoa, materia inorganiko bihurtzen dutelako, ingurunera bueltatuz ekoizleek erabil dezaten.

EKOSISTEMA:


Leku jakin batean elkarrekin harreman estuan dauden bizidunek eta haiek inguruneak osatzen duten sitema funtzionala da ekosistema.
Leku jakin batez ari gara hitz egiten, leku hori mugatzen eta bereizten duten inguruneko alderdi abiotikoak dira.(erliebea,klima,lurzorua,ura)

Habitata:


Habitata komunitate biologiko batek okupatzen duen ingurunea da. Bereziki, espezie multzo jakin bat bizitzeko osagai eta baldintza egokiak dituen ingurunea

ELIKA KATEAK ETA ELIKA SAREAK:


Ekosistema bateko bizidunek elkarren artean kokatuta dauden ingurunearekin dituzten loturak aztertzen ari gara, eta badira elkarrereagin berezia duten izaki bizidun baatzuk: elikadurari dagokion lotura berezi bat dutenak bizidun horien segida edo kate koordinatuei elika-kate esaten diegu.

EKOIZLEAK:



Materia ez organikoa organikoa bihurtu

Lehen mailako kontsumitzaileak:


-Ekoizleek sortutako materia organikoz elikatu.

Bigarren mailako kontsumitzaileak:


-Lehen mailako kontsumitzaileak janez elikatu.

HIrugarren mailako kontsumitzaileak:


-Superkarniboroak, bigarren mailakoez elikatu.

DESKONPOSATZAILEAK


-Elikagaiak birziklatu, materia organikoa degradatuz, berriz ere ez-organikora.

ELIKA SAREA:


Askotan katea baino areago, sarea eratzen dute, elika-sarea. Elika-sarea bateko loturen sekuentzia lineala da elika-katea, sareko beste espezierik jaten ez dute espezie batetik hasi eta sareko beste inork jaten ez duen espezieraino iristen da.

PIRAMIDE EKOLOGIKOAK:


Elika kateen eta elika sareen adierazpen grafikoa egiteko, piramide ekologikoa erabiltzen da. Piramide ekologikoen bidez hainbat gauza eta kopuru adieraz daitezke. Piramidearen oinarrian ekoizleak (E) daude, eta horien gainean kontsumitzaileak, beren mailaren arabera(K1,K2,K3).

HIRU PIRAMIDE


MOTA:


-BIZIDUN KOPURUEN PIRAMIDEA: Ekosistema bateko ekoizleen eta kontsumitzaileen kopurua adierazten da.

-ENERGIA-HARREMANEN PIRAMIDEA: Maila trofiko bakoitzean metatzen den energia-kantitatea adierazten du.

-BIOMASAREN PIRAMIDEA: Maila trofiko bakoitzean azaltzen den materia kantitatea adierazten da ñeadjmqn 

Entradas relacionadas: