Literatura Klasiko Erromatarra: Prosa eta Poesia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,47 KB

Prosa Klasikoa: Zizero

I. mendean K.a.

Erromak berpizkunde kulturala bizi zuen, literatura arloan batez ere. Prosaz idatzitako genero batzuk aipatu ahal ditugu:

  • Oratoria: Entzuleen aurrean konbentzitzeko asmoz hitz egitearen artea.
  • Filosofia: Greziako filosofoen ideiak eta pentsamenduei buruzko lanak.
  • Gutungintza: Gutun forma duten idatziak.

Pertsonaia nabarmena Marko Tulio Zizero izan zen, grekoko kulturaren mireslea. Arpinon jaio zen, Erroman formakuntza ona jaso zuen eta Grezian osatu zuen. Abokatu eta politikari karrera bikaina bete zuen, kontsulatura heldu zen. Gerra Zibilean erretiroa hartu zuen eta filosofiari buruzko lanak idazteari ekin zion. Zizerok Errepublikaren berrezarpena posiblea zela uste zuen eta politikara itzuli zen.

Zizeroren lanak

Zizerok askotariko lanak idatzi zituen: diskurtsoak, gai politikoak, moralak…

Diskurtsoak

Zizero Erromako hizlaririk handiena da. Bi eratakoak izan daitezke:

  • Judizialak: Tribunal baten aurrean azaldutakoak, abokatu defentsore bezala.
  • Politikoak: Senaduan azaltzen zituenak.

Judizialen artean aipatzekoak dira:

  • C. Verres-en kontra: Zizerok estortsioa Siziliako gobernadoreari leporatu zion.
  • Arquias poetaren alde: Arquias poetari herritasuna eskubidea usurpatzeari leporatu zioten.
  • Catilinarias: Katilina, asmo handiko aristokrata, boterea lortzeko matxinada antolatu zuen.
  • Filipikak: Hamalau diskurtso dira, hauen bidez Marko Antonioren boterea moztu nahi zuen.

Zizeronen diskurtsoak ez ziren ahoskatzen gaur egun irakurtzen dugun bezala.

Erretorika tratatuak

Oratoriari buruzko obrak ere utzi dizkigu. Bere obra erretorika garrantzitsuenak:

  • Brutus: Erromako oratorien ikuspegi historikoa da.
  • De oratore: Hizlarien formakuntzaz eta diskurtsoaren teknikaz hitz egiten digu.
  • Orator: Hizlari ideala deskribatzen du eta nola prestatu behar den esaten da.
Lan filosofikoak

Zizeronen ustez, hizlari on baten formakuntzean oinarrizkoa zen filosofia. Ez da originala, baina laburtu eta Greziako filosofia oso argi azaltzen du.

Filosofiari buruzko tratatuak
  • De republica: Errepublikari buruz, 6 liburu ditu non berarentzat demokrazia, aristokrazia eta monarkiaren arteko nahasketa zen gobernurik onena definitu zuen.
  • De legibus: Legeei buruz 6 liburutan banatuta, 3 liburu baino ez ditugu kontserbatu, antolakuntza politikoa eta lege erlijiosoei buruz idatzi zuen.
Tratatu moralak
  • De officis: Betebeharrei buruz, norberaren interesa gizarte interesaren menpe dagoela azpimarratzen da.
  • De finibus bonorum et malorum: Ongia eta txarraren arteko mugei buruz, ongiari buruzko bestelako teoriak adierazten dira.
  • Tusculanae disputationes: Tuskulanak, arimaren hilezkortasuna defendatzen da.
  • De senecute: Zahartzaroari buruz, Zizerok zahartzaroa ez dela ezbeharra esaten du.
  • De amicitia: Laguntasunari buruz, laguntasunaren abantailetan datza.
Erlijioari buruzko tratatuak
  • De natura deorum: Jainkoen izaerari buruz, filosofiako eskolek dituzten jainkoei buruzko iritziak adierazten ditu.
  • De divinatione: Igarpenari buruz, estoikoek iragarpenean dituzten sinesmenak ezeztatzen ditu.
Gutungintza

Zizerok gutun asko idatzi zituen, hil eta gero, Tirok, bere idazkariak, eta Atikok, bere lagunak, bildu eta argitaratu zituzten. Gutunetan agertutako gaiak askotarikoak dira: gertaera barne-barnekoak, familiakoak, ofizialak, politikoak…

  • Epistulae ad familiares: Bere familiako pertsonengana bideratuak.
  • Epistulae ad Atticum: Atiko, bere laguna, jakintsu, bankaria eta editorearengana bideratuak.
  • Epistulae ad Quintum fratrem: Quinto anaiarengana bideratuak.
  • Epistulae ad Brutum: Marko Bruto, Zesarren hiltzaileetariko bati idatziak.

Gutun hauek Erromako errepublika amaiera ondo ezagutzeko eta ulertzeko dokumentu paregabeak dira. Bere estiloan estilo asianista, korapilatsu eta hanpatua eta atizista, erraza eta argia, elkartzen jakin zuen. Bere prosak argitasuna eta elokuentzia elkartzen ditu. Lexikoari dagokionez, garbitasunaren defendatzaile sutsua izan zen, herri hizkera eta neologismoak baztertuz.

Poesia Lirikoa

I. mendean K.a. eta I. mendean K.o.

Erromatar poesia lirikoa antzerkia eta epika ondo finakturik zeudelarik jaio zen. Sentimenduei buruzkoak eta bertsoz idatzitako lanak dira.

Katullo

Valerio Katulo olerkariaren bizitza eta obra oso lotuak daude, bere bizitza bere olerkietan islatzen baita. Grinaz eta pasioz beteriko olerkiak idatzi zituen. Bere nahiak eta gogoak nahi zuen bezala azaltzen zituen ezertan erreparatu gabe. Verona hirian jaio zen eta bere aita Zesarren laguna izan zen. Heldu zaigun obra 116 olerkik osatzen dute, hauen edukia kontuan hartzen badugu hiru motatako olerkiak aurkitzen ditugu:

  • Olerki mitologikoak: Hizkuntza jasoa eta luzeenak.
  • Amodiozko olerkiak: Poema gehienak dira eta ziur aski kalitate handienetakoak, guztiak Lesbiari dedikatu zizkion, horietan bere amodioaren gorabehera guztiak ezagutzen ditugu.
  • Lagun eta arerioei eskainitako olerkiak: Hauetan alde batetik samurrez eta umorez lagunei idazten die, beste aldetik, gorrotoz beteriko olerkiak ere aurkitzen ditugu. Hizkera naturala eta zuzena, laburrenak.

Katuloren olerkirik hoberenak amodiozkoak dira. Erabiltzen duen hizkuntza desberdina da gaiaren arabera.

Obidio

K.a. 43. urtean jaioa, Erroman zuzenbide eta oratoria ikasi ondoren, poemagintzan eman zuen bere bizitza guztia. Ovidiok hainbat genero landu zituen baina oraingoan bere elegietara mugatuko gara. Gaztaroan amodioari buruzko elegiak idatzi zituen eta erbestean zegoenean serioak. Obidioren elegiak distiratsuak, ingeniotsuak eta dotoreak dira. Ovidioren lanik ezagunenak hauek dira: Amores (Amodioak), Ars amatoria (Maitatzeko ikasbidea) eta Tristia (Saminak).

Amores poema-lana hiru liburutan dago antolatuta. Propertzioren elegien eragina nabaria da lehenengo lan horretan. Korina izeneko neska da protagonista; horrez gain, Ovidioren maitale guztiak ere agertzen dira. Kexa eta arrangura (me miserum!) dira nagusi; dena den, lan horrek badu ironia eta arinkeria ukitu bat.

Ars amatoria bilduman irakatsi nahi du nola lortu maite den neskaren edota mutilaren maitasuna. Ironiaz betetako poema didaktikoak dira, askotan barregarriak.

Tristia erbestean idatzitako poema-lan nagusia da, herriminez eta arranguraz betea. Dirudienez, Ovidiok, apaltasunez, munduari erakutsi nahi izan zion Augustok ezarritako zigorra guztiz bidegabea izan zela.

Horazio (Epodoak eta Odak)

Kinto Horazio Flaco (K.a. 65-8) Venusan, Italian jaio zen. Familia xume batean jaio arren, Erroman eta Atenasen ikasteko aukera izan zuen Horaziok. Militarra izan zen, eta Brutoren (Zesarren hiltzailea) armadan borrokatu zen errepublikaren alde. Bruto hil ondorengo Filiposeko gudan, armada utzi, eta kargu administratibo bat bete zuen. Erromatar literaturan Horazio da poeta liriko garrantzitsuena, Epodoak eta Odak idatzi zituen.

Epodoak 17 poema edo kantu labur dira gai desberdinekin: baserriko bizitza (beatus ille), gudek dakarten hondamena, agure lizunen aurka egitea eta Mezenas adiskidea goraipatzea, besteak beste.

Odak lirika latinarraren gailurrean koka ditzakegu, 4 liburu dira 104 poemaz osaturik, odetan erabiltzen zituen gaiak oso desberdinak dira: eguneroko bizimodua, barru-barruko sentimenduak, abertzaletasuna eta bizitzaren gozamena. Azken gai hori da ezagunena: Horaziok gogorarazten digu bizitza laburra dela, eta daukagun denbora urria gozatu behar dugula (carpe diem).

Miles Gloriosus

Miles gloriosus obra Plautoren obrarik garrantzitsuenetako bat da. Pertsonaien arteko elkarrizketen bidez dibertigarria eta barregarria iruditzen zait. Obra hau genero Palliataren barruan dagoen arren, gizarte erromatarraren ezaugarriak bereiz ditzakegu; klase sozialen arteko desberdintasunak, libreak zirenak eta ez zirenak... argumentua Atenasen gertatzen da, horregatik, obrako pertsonaien izenak greziarrak dira (Periplektomano, Filokomasia...) Horregatik, esan dezakegu Plautoren helburua ikuslea erromatar gizartearekin identifikatzea dela. Lan honetan ere, ezberdintasun intersozialak aurki daitezke. Alde batetik, patrizio aberatsak aurki ditzakegu, lan handirik gabeko bizimodua dutenak, eta, bestetik, esklaboak eta prostitutak. Esklaboek, nahiz eta gizartean arbuiatuak izan eta jipoiak eta zigor bortitzak jaso, Plautok garrantzi handia ematen die, Palestrion protagonista bihurtuz. Obran esklabu abilaren eta bizkorraren papera betetzen du, bere nagusia engainatzea lortzen duena. Esan beharra dago emakumeak gaizki tratatu direla liburuaren hainbat zatitan. Emakumeen eta gizonen eskubideak oso desberdinak dira, eta emakumea nagusi batetik bestera doan objektu gisa tratatzen dute. Obra irakurtzean ere atentzioa eman didana haren hizkera izan da, irain asko egiten dituzte eta askotan pertsonaia batzuk barregarri uzten dituzte. Azkenik, Palestrionen umore-sena azpimarratu nahi dut, obrako hainbat pasartetan ikus baitezakegu.

Entradas relacionadas: