Literatura Erromatarra: Autore eta Lan Nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,54 KB
Literatura Erromatarra: Autore eta Lan Nagusiak
Publio Virgilio Maron (K.a. 70-19)
Bizitza eta Heziketa
Publio Virgilio Maron K.a. 70ean jaio zen Mantuan, laborari familia batean. Heziketa ona jaso zuen: hizkuntzalaritza, filosofia, medikuntza, astronomia, matematikak eta bertsolaritza. Erroman, poetae novi ezagutu zituen, baita Mecenas ere, hari esker, Horazio eta Augusto ezagutuko zituelarik.
Lan Nagusiak
- Bukolikoak edo Eglogak: Artzainen arteko maitasunei buruzkoak, baina garaiko errealitatea islatzen dute.
- Georgikoak: Nekazaritzari buruzkoak, ospe handia eman ziotenak.
- Eneida: Augustoren eskariz idatzitako Erromako epopeia, Homeroren Iliada eta Odisearen eraginez. Troiako gerraren ondoren Eneasen abenturak kontatzen ditu, Erromaren fundazioarekin lotuz.
Eneida: Pertsonaiak
- Eneas: Protagonista, heroia, bihotz onekoa, gerlari ona eta ausarta.
- Dido: Kartagoko printzesa, Eneasekin maitemintzen dena.
- Jainko-jainkosak: Venus, Eneasen ama, beti bere alde jokatzen duena.
Eneida: Idazkera
Genero epikoan kokaturiko olerki narratiboa da, hexametroetan idatzia. Hizkuntza goi mailakoa erabiltzen du, sentimenduak sentsibilitate handiarekin adieraziz, deskribapen zehatzak eta expresiboak eginez, eta estilo baliabide asko erabiliz: metaforak, paralelismoak, anaforak…
Publio Ovidio Naso (K.a. 43-17)
Sulmonan jaio zen, familia dirudun batean. Zuzenbide eta politika ikasketak egin bazituen ere, literaturan aritu zen. Bere lanen arrakastari esker, Erromako literatur zirkuluetan sartu zen, baina Augustok Tomisera (gaur egungo Errumania) erbesteratu zuen.
Metamorfosiak
15 liburuk osatzen duten olerki epikoa da, hexametro daktilikoan idatzia. Mito klasikoak kontatzen ditu, elementu lirikoak, dramatikoak eta satirikoak erabiliz. Munduaren kreazioa, uholde unibertsala, jainko-jainkosen eta heroien gorabeherak eta troiatar zikloa biltzen ditu.
Kaio Valerio Katulo (K.a. 84/87-54)
Veronan jaio zen, familia aberatsa ez zen batean. Zesarren garaikidea izan zen, eta errepublikaren garai larrienak bizi izan zituen. Politika eta merkataritza ez zituen gustuko, baina aisia bai: lagunekin eta emakumeekin harremanak, bizitza soziala, olerkia…
Lanak
116 carmina idatzi zituen, hiru taldetan sailkatuak:
- Nugae: Olerki motzak, gai anitzekin: adiskidetasuna, gorrotoa, amodioa…
- Carmina docta: Poema luzeak, kultuak, Alejandriako erara idatziak.
- Epigramak: Olerki motzak, amodioa, adiskidetasuna, heriotza…
Quinto Horazio Flako (K.a. 65-8)
Venusian jaio zen, libertoen familia batean. Atenas eta Erroman heziketa jaso zuen. Errepublikaren azken urteak eta Augustoren inperioa ezagutu zituen. Virgilio esker, Mezenasen zirkuluan sartu zen.
Lanak
- Satirak: Gai anitzak jorratzen ditu, elkarrizketa moduan idatziak.
- Epodoak: Satiraren eta lirikaren arteko transizioak.
- Odak: Alzeo, Anakreonte eta Saforen eraginez, sentimenduak, aberria, eguneroko eszenak…
- Epistulae: Helburu morala eta didaktikoa dutenak.
- Carmen saeculare: Apolo eta Dianaren omenezko kantua.
Tito Makzio Plauto (K.a. 254-184)
Sarsinan jaio zen. Erromara joan zenean, antzerkia lantzen hasi zen, baina dirurik gabe gelditu zen eta errotari moduan lan egin behar izan zuen. Komediak idazten hasi zen, ospetsua bilakatu zen eta antzerkiaz bizitzea lortu zuen.
Fabula Palliata
Eragin grekoa zuen komedia mota da, pertsonai grekoak eta kontestu grekoa dituena. Latinez idatziak daude, hizkuntza herrikoia erabiliz. 21 komedia iritsi zaizkigu.
Olerki Lirikoa
Lirika hitza grekeratik dator, lyra hitzetik. Norbaiti buruzko emozioak eta sentimenduak adierazten dituzten idazlan poetikoez osaturik dago. Helburua entzulegoa hunkitzea da. Azpigenero asko ditu: epigrama, himno, elegia, oda…
Olerki Lirikoaren Garapena
K.a. II. mende arte Erroman herri abestiak eta jainkoen himnoak kantatzen ziren. K.a. II. mendean, epika eta antzerkia krisian zeudenez, herritarrak politikatik hurruntzen dira eta intimitatean murgiltzen dira. Horregatik, olerki motzak agertuko dira, estilo eta hizkuntza landua erabiliz. Poetae novi taldea da honen ordezkaria.
Erromatar Antzerkia
Jendaurrean antzezteko pentsaturik dagoen literatur generoa da. Aktoreek eszenatoki batean istorio bat antzezten dute. Erroman, Greziako kulturarekin kontaktuan sartzean agertzen da. Bi azpigenero nagusi daude: tragedia eta komedia.
Antzerkiaren Garapena
Greziako eragina jaso baino lehen, Erroman herri-antzerki mota batzuk zeuden: atelanak eta mimoa. K.a. III. mendetik aurrera, Erromak greziar antzerkiaren eragina jasoko du.
Tragedia
Genero kultua da, mitologiarekin lotutako gaiak agertzen direlarik. Bi azpigenero daude:
- Fabula crepidata edo cothurnata: Gaiak, pertsonaiak eta beste hainbat ezaugarri greko mantentzen ditu.
- Fabula praetexta: Gai erromatarreko obrak.
Komedia
Herri generoa da, eguneroko bizitzako egoerak azaltzen direlarik. Bi azpigenero daude:
- Fabula palliata: K.a. IV. mendeko komedia attikotarraren egokitzapena.
- Fabula togata: Gai erromatarra dutenak.