Lehenengo gerra mundiala

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,92 KB

1914ko uztailaren 28an hasi zen gerra eta 1918ko azaroaren 11an bukatu zen. Gerra hau nagusiki Europa zehar garatu zen, gero Turkiara ere joan zen et munduko 32 herrialdek hartu  zuten parte. Gerra oso odoltsua izan zen. Euskal Herria kanpoan geratu zen baina iparraldeak pixkat sufritu zuen Bi talde desberdin zeuden:ALIATUAK: Frantzia, Britainia, Errusia, Italia, Estatu Batuak (azken urtean) eta bakoitzaren koloniak.INPERIO ZENTRALAK: Alemania, Austria-Hungaria, Bulgaria eta otomandar inperioa.Gerra honek armada handien mobilizazioak eta gastu kalkula ezinak ekarri zituen. Aurrerapen zientifiko eta teknologikoak ere egon ziren: lehen aldiz hegaldi-simulagaia erabili zen, zepelinak eta gas pozoitsuak adibidez.Erabilitako armak garrantzitsuenak tankeak eta hegazkinak izan ziren baina beste batzuk ere erabili ziren, adibidez; bayonetak (labana eta riflearen konbinazioa), su-jaurtigailua, granadak, metrailadoreak, pistolak, rifleak eta submarinoak (XVIII. Mendean militarki hasi baitziren erabiltzen)

GERRAREN BEREZITASUNAK:

Munduko 32 herrialdek hartu zutela parte.Arma desberdinak eta berriak erabili zirela.Gastu kalkula ezinak.Komunikabideak (irratia, telegrafo eta telefono de kanpaina).Propaganda; hauen helburua gerran parte hartzeko zen, batez ere gizon eta gazteei zuzenduak; emakumeak gizonen lanpostuak hartu behar zituzten. (ad: Alfred Leetek propaganda egin zuen Britaniarrentzat).Ekonomia gerra: gerra hau hastean, Europako ekonomia guztiz aldatu zen. Ekonomia gerran zegoen finkatuta; armetan eta soldaduetan uniformeetan. Orain emakumeak dira gizonen lanpostuak hartzen dituztenakARRAZOIAK:ARRAZOI EKONOMIKOAK:
Britania Handia eta Alemaniak ekonomiarekin gerra itzela zeukaten. Britania Handia kezkatuta zegoen Alemaniaren garapen ekonomiko eta industria aurrerapenekin. Guda ekonomikoa gertatu zen, Britania eta Alemania norgehiagoka hasi zirenean, produktuen prezioak bajatzen eta aduanen prezioak igotzen adibidez.

IMPERIALISMOA:

XIX. Mendeko bigarren erdialdean, Europako potentzia industrialak baliabide eta denbora asko zeukaten Afrikako eta Asiako eskualde osoak kontrolatzeko eta haien lehengaiak bereganatzeko. Horregatik, hor ere arazoak sortu ziren Europar herrialdeek Afrikako eta Asiako herrialde berberak bereganatu gaian. Adibidez; Marruekosen rifle guda egon zen Alemania, Espainia, Frantzia eta Italia artean.

MILITARISMOA:

Inperialismoak sortutako arazoengatik Europako herrialdeek armada prestatzen ari ziren, bazekitelako gerra edozein momentutan hasi ahal zelako. Herrialdeek bazekiten armamentuen kostuak oso handiak izango zirela eta beldurra zeukaten beraien herrialdea pobrezian geratuko balitz. Horregatik politika-aliantzak sortu ziren.

POLITIKA-ALIANTZAK

Lehen mundu gerra hasi aurretik herrialde batzuek mutualitate defentsa sinatu zuten. Herrialde bat beste bat erasotzen bazuen eta aliatuak bazituen, bere aliatuak gerra barruan sartzen ziren eta lagundu egiten zutela.ALIANTZAK:Entente hirukoitza: Errusia, Britania Handia eta Frantzia. Hauei geroago Serbia eta Belgika juntatu zirenAliantza hirukoitza: Austria-Hungaria, Alemania eta Otomandar inperioa. Kasu honetan traizioa egon zen; Otomandar inperioak ez zituen Alemania eta Austria-Hungaria lagundu gerra hastean eta 1915ean beste taldera pasatu zen.

NAZIONALISMOA

Nazioa sortzeko nahiak arazo asko sortu zituen Balkanetan. Balkanen zatirik handiena otomandar inperioak eta inperio Austria-Hungarioak okupatzen zuten. XX. Mende hasieran, Europako lekurik mamitsuena zen eta interes desberdinak zeuden. Serbiarrek adibidez; Jugoslavia sortu nahi zuten Balkanetan baina horretarako, Otomandarrei eta Austria-Hungariarrei lurrak kendu behar zizkieten. Errusia, mediterraniora zabaldu nahi zen eta horretarako Balkanetatatik pasa behar zen eta lortzeko Serbiarekin aliatu zen.

PIZGARRIA

1914ko ekainaren 28an Francisco Fernando artxidukea eta bere emaztea erahil zituen ikasle serbobosniar batek. Nazionalismoa eta Balkanen kontua dela eta. Honek Austria-Hungaria asko haserrearazi zuen eta Alemaniarekin hitz egin zuen gerra hasteko. 1914ko uztailaren 28an Austria-Hungaria eta Alemaniak Serbiari gerra deklaratu zion. Politika-aliantza zela eta Serbiari entente hirukoitzak lagundu zien eta honek gerra mundiala ekarri zuen.

GERRAREN GARAPENAFASE: Mugimendu gerra (1914ko abuztu eta iraila)

Schlleffen Alemanak  plana bat zeukan eta plan horren helburua Frantziak bereganatzea zen. Horregaitik gerra bizkor bat antolatu zuten bi fronterekin.Ekialdean (Errusia)Mendebaldean (Frantzia)Behin mendebaldea garaituta , ekialdean indar guztia jarriko zuen. Bainak porrot egin zuen; Alemaniak, Belgika zeharkatu ostean Frantzia alderantz sartu ziren baina Frantzesek beraien tropa denak ipini zituzten eta ezin izan zuen Parisera heldu Alemaniak.


FASEA: Lubakietako gerra (1914ko irailetik- 1917)


Bi ezaugarri izan zituen:Fronteak egonkortzeaLubakietan oinarritutako defentsa taktika.Fronteak hausteko 2 ahalegin egon ziren. Verdungoa gudua (1916an) eta Somme gudua (1916an, oso bortitza izan zen 20.000 hildako gutxi gora behera).Saiakera hauetan ikusi zen fronte nagusiak egonkorrak zirela, horregatik aliatuek fronte berriak ireki zituzten eta itsasontziz erasotzen hasi ziren Britainia eta Alemania. Alemaniaren urpeko-ontziek min handia egin zioten Britaniari.Fase honetako momentu batean, su-etena egon zen; gabonetako su-etena. Su-eten hau ez zen ofiziala izan eta Alemania eta Britania artean izan zen.

 LEHENENGOFASEA: AMAIERA (1917-1918)
Berdintasun egoera egonkortu zen.Estatu Batuak gerran sartu ziren Alemaniaren kontra, izan ere, Alemaniak Estatu Batuetako itsasontzi turistiko bat ondoratu baitzuen. Honek blokeak desorekatu egin zituen eta  Alemania jokoz kanpo utzi zuen eta etsaiek gorakada egin zuten. Errusia gerratik irtetzeko beharra izan zuen, gerra zibila hasi zelako. Horretarako Brest Litovok sinatu zuten Alemaniak eta Errusiak. Alemaniak porrot egin zuen eta armistizioa sinatu zen izan zuen herriak nahi zuelako; izan ere hildako eta gastu asko zituen. Eta azaroak 9 errepublika aldarrikatu zen Alemanian .

BUKAERA

1918ko azaroaren 11an bukatu zen, Rethondes hirian potentzia aliatu nagusiek eta Alemania elkartu ziren eta gerraren bukaera sinatu zuten.Itun hau sinatu aurretik Thomas Wilson-ek, Estatu Batuetako presidente demokratak, 14 puntu idatzi zituen. Bertan gerra bukatzeko puntuak zeuden finkatuta, bukaera errazteko nahiarekin. Puntu hauek 1918ko urtarrilaren 8an idatzi zituen  eta bere ideia nagusia herrien autodeterminazio eskubidea eta desarma orokorra zen.
VERSAILLESEKO ITUNAversaillesen, Paris, bake itun bat dago sinatuta eta itun hau Clemenceau (Frantsezak), Wilson (Estatu Batuarrak), Lloyd George (Ingelesak) eta Orlando (Italiarrak) idatzia dago.

NAZIO ELKARTEA

1919an Parisen sortu zen eta bakea ziurtatzeko eta gatazkak konpontzeko sortu zuten erakunde hau.

GERRA IRABAZLE ETA GALTZAILEAK

Aliatuek irabazi zuten gerra hau (Frantzia, Italia, Britania Handia eta Estatu Batuak).Galtzaileek asko sufritu zuten:ALEMANIA:Errudun nagusia izan zela deklaratu zen eta asko sufritu zuen:Gerran izandako kalte ordainak ordaindu behar izan zituen.Lurralde nazionalak galdu zituen; Dancing Dorrea Frantzia eta Belgikarentzat, koloniak Britania eta Frantziari eta Altzazia eta Lorena FrantziarentzakoArmada txikiraztu behar izan zuen.Demilitarizazioa egin behar izan zuen; Rihn ibaiaren bi aldeetako kuartel militarak kendu egin behar izan zituen.Kalteordainak izan zituen gerraren galeragatik.Rur,ikatz meategiko esplotazioa , Frantziarentzat izan zen.AUSTRIA-HUNGARIA:Inperioa banatzearaztea egin zuten; lehen Austria-Hungaria zena orain, Austria, Hungaria eta Txekoeslobakia zen. Jugoslavia ere sortu zen (herrialde berria); Eslovinia, Kroazia, Bosnia, Sebia eta Montenegro juntatuz. Lurralde kontzezioak eskuratu zituen.OTOMANDAR INPERIOA:Inperioa desagertu egin zen eta Turkia izena jarri zitzaion.Jabetzak Frantzia eta Britaniarentzat izan ziren.Errusiak lur asko galdu zuen eta Polonia, Lituania, Letonia, Estonia eta Finlandia sortu ziren.Errumaniak ordea lurrak irabazi.

ONDORIOAK

ONDORIO DEMOGRAFIKOAKHildako, baliaezin, alargun, migrazio mobimendu eta umezurtz gutxiago egon ziren 2. Mundu gerrarekin konparatuz baina halan da guztiz, kantitate handia izan zen. Hildako gehienak Errusiar eta Frantziarrak izan ziren.

ONDORIO POLITIKOAK

Inperioak desegin egin ziren eta errepublika demokratikoak sortu ziren (ad: Austria-Hungaria)Estatu gehienetan demokrazia ahula izan zenez 1920ko hamarkadan erregimen totalitarioak sortu ziren (ad: Alemanian Hitlerrekin)Estatu berriak sortu ziren eta arazo nazionalistak areagotu ziren (ad: Jugoslavia)Nicolas II. Errusiako tsar kendu zen eta Sobietar Errusia establezitu zen.Gerra azkenean monarkia absolutuarekin bukatu zen1930eko hamarkadan faxisten bortizkeriak gora egin zuen (ad: Alemania)

ONDORIO EKONOMIKOAK

Balantze ekonomiko oso txarra izan zen, Europako herrialdeak diru gabe geratu ziren horregatik Estatu Batua Europako herrialdeen mailegu-emaile bihurtu zen.Suntsiketa handiak egon ziren material garrantzitsuetan (ad: errepideak, trenbideak…). Lantokiak eta nekazal lurrak ere suntsitu ziren eta langileak txiroagotu egin ziren eta asko erretiratu egin ziren.Europan espekulazioa egon zen, handiena Alemanian; produktuak gorde egin ziren eta gero behar denean oso karu ateratzea da (inflazioa)

EMAKUMEENGANAKO ONDORIOAK

Emakumeak gizonen lanpostuak hartu zituzten, gizonak borrokan zeudelako. Emakumeentzako ongarria izan zen hau, izan ere, askatasuna lortu zuten eta bozkatzeko eskubidea ere. Bozkatzeko eskubidea hasieran Estatu Batuetan izan zen bakarrik baina gero mundu osora zabaldu zen.

Entradas relacionadas: