Lehen Mundu Gerra eta Kapitalismoaren Ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,89 KB

Lehen Mundu Gerra eta bere ondorio sozial eta ekonomikoak

Testuingurua ulertzeko, Lehen Mundu Gerra eta bere ondorio sozial eta ekonomikoetara jo behar dugu, munduak gidari berria ezagutu zuen aldira hain zuzen ere: Estatu Batuak. Gerra amaierak mundu kapitalista AEB-ren eskuetan utzi zuen, eta bertan inolako trabarik gabeko ekonomia jarduna ezarri zen; estatua bera ere kontrol lanetatik at geratzen zen. Honek, 1920ko hamarkadan ikaragarrizko hazkundea ekarri zion herrialdeari eta ekonomiak gora egitearekin batera, bizimodua bera ere aldatu egin zen. Gerrako etsipenetik eta krudeltasunetik irabazle ateratzean, ikaragarrizko loraldia etorri zen Estatu Batuetara. Gerra denekin amaituko zuen gerra jada bukatua, ekonomia ikaragarri hazten eta herrialdea besteen gainetik jarrita, baikortasuna nagusitu zen. Honek gizartean aldaketak ekarri zituen. Batetik masa-kontsumoa bultzatu zen autoek eta etxeko tresna elektrikoen erostea bultzatuz kredituak emanda. Honela, etxe guztietara irits zitezkeen aurrez pentsaezina ziren artikuluak. Honekin aldaketa kulturalak ere gertatu ziren, aisialdiari ikaragarrizko garrantzia eman zitzaion eta estadio handiak eraiki ziren ikuskizun eta kirol emanaldietarako. Garaiko sinbolo den Charlestone dantza, janzkerak etab.ak ere egunerokotasunean txertatu ziren gizartearen zati handi batentzat. Hau da hain zuzen ere dagokigun testuak kritikatzen duen gizartea. 1929an ordea, New Yorkeko burtsaren kraka etorri zen eta hark ikaragarrizko krisi ekonomikoa eragin zuen. Burtsan hasi bazen ere, ekonomiaren esparru guztietara hedatu zen berehala eta honela finantza sistemara igaro zen ondoren. 5000 bankutik gora itxi ziren, ekoizpen industriala erori egin zen eta nekazaritza artikuluen prezioak ere hondoa jo zuen. Aurreztaile asko eta asko euren dirurik gabe geratu ziren, langabezia ikaragarri hazi zen, nekazarien egoera erabat okertu zen…ondorioz, gosea eta miseria nagusitu ziren ondorengo urteetan. Ezkortasunez beteriko garaia izan zen Depresio Handia eta 1933. urtean Roosevelt eta bere New Deal programa ezartzen hasi zen arte ez zen hasi egoera iraultzen. Testu honek oso ondo islatzen digu kapitalismoak sortutako gizartea nolakoa zen. Gure jomuga aldarazi zuen egoera hark, edukitzeari garrantzia eman baitzitzaion. Honengatik da kritika hau, nolabait begiak irekiarazi nahi baizizkien garaiko irakurleei eta zer gertatu zen erakutsi. Irabazien egitekoa garaira egokitutako kontsumoa zihurtatzea zen, izan ondasunak edo aisialdia. Eta bi hauek lortu ahal izateko aldiz, irabaziak behar ziren. Irabazi-gastatu-irabazi-gastatu zirkulu hau da hain zuzen ere kapitalismoaren ezaugarri nagusia, non eta geroz


1920ko hamarkadara atzera egitea komeni da

Izan ere, Lehen Mundu Gerra amaitzean Estatu Batuak ziren munduaren agintea hartu zutenak. Bertan, kapitalismoa bere izate puruenean ezarri zen, eta honek ikaragarrizko hazkunde ekonomokikoa ekarri zion. Garai honetan beraz, estatuak ez zuen parte hartzen herrialdearen ekonomiaren plangintzan eta kontrolean, merkatua bera erregulatzen zela argudiatuz. Honek ordea ikaragarri ondorio latzak ekarri zizkion, 1929ko burtsaren krakaren ostean, espekulazioan oinarritutako ekonomia erraldoi hura hankaz gora joan baitzen eta honek ikaragarrizko ondorioak ekarri baitzituen. 1929az geroztik Hoover zegoen presidente moduan baina bere politikek ez zuten lortu egoera iraultzerik. Langabezia, gosea, ezkortasuna…izan ziren ondorengo urteen ezaugarri nagusiak, aurreko bizipozarekin guztiz amaituz. Ekonomia ikaragarri erori zen: 5000 banku baino gehiago itxi, nekazaritza produktuen prezioa %60 jaitsi, industria ekoizpena %50 erori, nazioarteko merkataritza %50-66 artean hondoratu, hiritar aktiboen %24 langabezian… Hau dela eta, 1933ko martxoan hauteskundeetan presidente berria aukeratu zuten eta testu hau hain zuzen, presidente hautatu berriak egindako hitzaldiaren zati bat da. Berak estatuaren jarrera aldatu eta herrialdearen egoera hobetu asmoz ezarri nahi zituen aldaketak ageri dira bertan, hau da, “New Deal” deritzon programa.Programa honen bitartez, hurrengo urteetan zehar egoera hobetzea lortu zuten. Batetik, lana sortu zuen estatuak, obra publiko handiak bultzatuz eta honela 3milioi pertsonari lana eman zion azpiegitura handien eraikuntzan. Bestetik, industria ere bultzatu zen diru laguntzak emanez, eta honela lortu zuten industria indizeek gora egiten hastea. Nekazaritzan ere laguntzak eman ziren, honela ekoizpena gutxitu eta prezioak mantendu ahal izateko. Ukaezina da programa honek onurak ekarri zizkiola ekonomiari baina aipatu behar da 1928ko maila ekonomikoa Bigarren Mundu Gerra amaitu arte ez zela lortu hala eta guztiz ere. Testu oso garrantzitsua da ikusteko nola eragin zuen Depresio Handiak munduko lehen potentzia ekonomiko kapitalistaren gobernuaren eginkizunean. Izan ere, New Deal programa ekonomikoak argi eta garbi uzten du gobernuaren esku-hartzea ezinbestekoa dela jada, ekonomia eta bere eraginez, gizartea jasaten ari zen arazoei aurre egiteko. Kapitalismoa ulertzeko modua aldatu zela esan daiteke beraz, eta oraindik orain herrialde desberdinek darabilten praktika ekonomikoen aitzindari izan zela.


Calvin Coolidge-n politika ekonomikoei buruzko testua

Aurrean dugun testua Calvin Coolidge-n politika ekonomikoei buruzko testua da. Honegatik narratibo-ekonomikoa dela esan daiteke. Testuaren egilea nor den ez badakigu ere, thebalance.com webgunean 2014an argitaratua izan zen. Hala ere, Calvin Coolidge, 1923-1929 bitartean Estatu Batuetako presidente izan zenaren ikuspegi ekonomikoari buruz dihardu. Testua 1920ko hamarkadan koka dezakegu, AEBn ikaragarrizko hazkunde ekonomikoa eta haren ondorioz aldaketa sozial handiak gertatu ziren garaian bertan hain zuzen ere: “1920ko hamarkada zoriontsua” deitzen denean. Analisiari dagokionez esan hasteko testua parrafo bakarrean idatzia dagoela. Bere ideia nagusia Coolidge presidentearen eskutik AEB-k izango zuen politika ekonomikoa laburbiltzea da, hau da, kapitalismo osoa/purua ezarri behar zela esaten zaigu eta haren aldeko defentsa sutsua egiten da argudio desberdinak erabiliz. Honen harira, estatuak ez duela parte hartu behar jardun ekonomikoan agertzen da “laissez-faire” (egiten utzi) esamoldeak ongi erakusten digun moduan. Pentsaera hau sendotzeko zergen murrizketa dela bidea esaten da, honek nazioarteko merkataritza eta industriaren garapena bailekarke. Azkenik, bere hitzetan estatubatuarren egiteko nagusia negozioak zirela adierazten zaigu eta honek, zalantzarik gabe, garbi uzten du presidentearen joera liberal kapitalista, herrialdeak norbanakoaren eskutik izango baitzuen garapena hitz hauen arabera.


Un Mundo Feliz liburuaren pasarte bat

Aurrean dugun testua lehen mailako testu narratibo bat da, Aldo Huxley idazle alemaniarrak 1932an idatzitako “Un Mundo Feliz” liburuaren pasarte bat baita. Egilea beraz, indibiduala da eta hartzailea aldiz publikoa, liburuaren irakurle guztiei zuzendua baitago. Esan bezala, 1932an idatzi zuen Aldo Huxley AEB-ra migratu zuen idazle eta filosofo ingelesak. Depresio Handiaren testuinguruan kokatu behar dugu liburu hau, Hoover presidente den garaian hain zuzen ere. Testu hau parrafo labur baina esanguratsu batean agertzen zaigu, eta bere dieia nagusia kapitalismoak sortu zuen gizartea kritika egitea da. Ideia hau azpimarratu asmoz kapitalismoak sortu zuen gizartea esklabutza sistema batekin konparatzen du, ezaugarri oso bereziak dituen esklabutza sistemarekin ordea. Izan ere esklabu hauek beren menpekotasuna onartu egiten dutela esaten du eta ez dutela beraz inolako asmorik sistema hartatik ateratzeko. Amestu ere ez dutela egiten handik irteterik esaten da, gizartea oso eroso baitago “esklabu” izaten behar beste eros baitezake eta noski, aisialdirako abagune itzelak baititu. Dikatdura berriak (honela definitzen da testuan kapitalismoa) fisikoak ez diren mugak jartzen dituela iradokitzen du, auto eta dantzaz eraikitako hesiak nahikoak baitira bere iraupena bermatzeko.

Entradas relacionadas: