Lehen Mundu Gerra: Jatorria, Garapena eta Ondorioak
Enviado por Jose Alejandro y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,82 KB
Lehen Mundu Gerraren Jatorria
Alemania nazioarteko politikaren gidari bihurtu zen Bismarck jeneralari esker. Honek aliantza-sistema bateratu zuen Alemaniaren, Errusiaren eta Austriaren artean. Geroago, Italia ere sartu zen aliantzan. Bismarck kargutik kendu zutenean, beste aldi bat hasi zen nazioarteko harremanetan, Bake Armatua. Aldi honek bi ezaugarri ditu:
- Europako potentziak aurkako bi taldetan banatu ziren: Aliantza Hirukoitza eta Entente Hirukoitza. Aliantza Hirukoitza Alemaniak, Italiak eta Austriak osatzen zuten, Entente Hirukoitza, berriz, Frantziak, Errusiak eta Britainia Handiak.
- Elkarrekiko beldurrak armamentu-norgehiagoka eragin zuen. Gastu militarrak asko areagotu ziren.
Potentzien arteko istilu armatuak
Koloniak zirela-eta, arazo asko izan ziren. Haien inguruko kexek Marokoko bi krisiak eragin zituzten, Frantziak Marokon protektoratua sortu ez zezan. Ekialdeko Auziak ere liskarrak eragin zituen bi blokeen artean. 1914ko udako krisia: Austria-Hungariako Inperioko tronuaren oinordekoa serbiar terrorista batek hil zuen atentatu batean. Honen ondorioz, Austriak Serbiari gerra deklaratu zion. Errusia Austriaren eta Alemaniaren kontra mobilizatzen hasi zen. Alemaniak gerra deklaratu zion eta ondoren Frantziari.
Lehen Mundu Gerraren Garapena
Lehen Mundu Gerran bi bloke desberdin sortu ziren, Bloke Zentrala eta Aliatuak. Gerra lau ataletan banatu zen:
- Mugimenduen Gerra
- Posizioen Gerra
- 1917ko Krisia
- 1918ko Erasoaldia
Mugimenduen Gerra: Alemaniak Frantzia eta Errusiari gerra deklaratu zion, eta Errusiak garaitzea lortu zuten. Alemaniarren ekialderanzko desbideratzeri esker Paris salbatu egin zen.
Posizioen Gerra: Verdungo eta Sommeko guduak ez zuten egoera asko aldatu, baina milaka hildako izan ziren. Oreka hausteko, aliatuek bigarren mailako eremuei eraso zieten.
1917ko Krisia: Estatu Batuak Gerran hasi ziren, aliatuak lagunduz. Errusian gertatutako iraultzaren ondorioz, Errusiak gerra utzi zuen.
1918ko Erasoaldia: Alemaniarrek erasoaldi handian porrot egin zuten Estatu Batuek aliatuak laguntzen zituztelako. Aliatuek kontraerasoa egin zuten. Une horretan, gobernu zentralek barne-arazo handiak edukitzen hasi ziren, adibidez, Austrian mugimendu independentistak hasi ziren. Inperio zentralek ezin izan zioten eutsi eta errenditu egin ziren.
Lehen Mundu Gerraren Ezaugarriak
- Gerra luzea eta odoltsua: Inoiz izandako gerra handiena izan zen: 65 milioi soldadu mobilizatu zituen, horregatik Gerra Handia esan zioten. Baita ere ordura arte izandako gerra odoltsuena izan zen. Hildako gehienak gazteak zirenez, Europako biztanleriak ondorioak nabaritu zituen.
- Gerrako ekonomia: Ekonomiari eusteko gai izango zen estatuak irabaziko zuen gatazka. Gerrako ekonomia ezarri zen, hau da, ekoizpen- eta merkataritza-askatasuna geldiarazi zen, eta estatuak hartzen zituen erabakiak.
- Emakumeen Ekarpena: Gerraren ondorioetako bat emakumeak etxetik kanpo lan egiten hastea izan zen. Herrialde askok eskubideak eman zizkieten.
- Propaganda: Propaganda estatuek erabiltzen hasi ziren biztanleriaren morala kontrolatzen hasi zen.
- Arma Berriak
- Abiazioa: Alemaniarrek, Zepelina garatu zuten.
- Blindatuak: Lubaki eta gerrari aurre egiteko.
- Itsaspekoak: Alemaniarrek erabili zituzten.
- Artilleria: Metrailadoreei aurrerapenak egin zizkieten.
- Arma kimikoak: Gas toxikoak erabili zituzten.
Gatazkaren Ondorioak eta Bakearen Antolaketa
- Parisko Bakea: Parisko Bakea esaten zaio garaitutako herrialdeek sinatu zuten itunei. Hiru helburu zituen: Alemaniaren suspertzea eragoztea, botereen oreka lortzea eta Errusia bakartuta uztea.
- Lurralde Aldaketak
- Alemaniak kolonia guztiak galdu zituen.
- Austria-Hungariako Inperioa hainbat herrialdeetan banatu zuten.
- Otomandar Inperioa Turkiako errepublika bihurtu zen.
- Errusia bakartuta uzteko haren inguruko estatuak indartu zituzten: Poloniak lurraldeak hartu zituen eta Errumaniak Transilvania hartu zuen.
- Gerraren beste ondorio batzuk
- Versaillesko Ituna ez zen bake-akordioa izan. Britainia Handiak onartu egin zuen, baina AEB-ek ez. Alemaniak ez zuen sekula onartu inposizio hori baina sinatu zuen, horrek Alemaniaren mendekurako gogoa sustatu zuen.