Lehen Mundu Gerra: Gerra Azkarretik Bakearen Ondorioetaraino
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,73 KB
Gerra Azkarra: 1914
Alemaniak aurrea hartu zuen gerran. Erasotako plan azkarra, Schlieffen plana, armadak Frantziari eraso egitean oinarritzen zen, herri neutraletatik igarota, nahiz eta horrek nazioartean haserrea sortu. Horrela, Frantziak mugan zituen defentsa indartsuak sahiestu eta armada frantsesari atzetik egingo zioten erasoa. Frantzia garaitu ondoren, indar aleman guztiek Errusiari egingo zioten erasoa. Alemanek garaipena 6 astean lortzeko asmoa zuten.
Frantziaren aurkako kanpainiak bi fase izan zituen. Lehenengoa, mugen bataila izan zen. Frantsesek ez zuten arrakastarik izan alemanen defentsari egindako erasoaldian. Bigarren fasean, aliatuen kontraerasoa izan zen Marneko batailan. Bi armadak ahituta gelditu ziren. Errusiak ekialdeko Prusian egindako ezusteko erasoek erraztu egin zuten aliatuen iraunkortasuna.
1914ko kanpainaren balantzea alde bikoa izan zen. Batetik, alemanen gerra azkarreko planak porrot egin zuen. Bestetik, Belgika, Frantziako ipar-ekialdea eta Polonia errusiarra konkistatuta zituzten. Horrela, gerra luzea izan zitekeen.
Posizio Gerra: 1915
Alemaniak aurkarien lerroak hautsi ezin zituenez, mendebaldeko frontean gerra egiteko modu berriak erabili zituen. Posizio gerra esaten zaio horri, eta bertan, armadek posizio finkoak defendatzen zituzten, lurrean egindako lubaki lerroen bitartez. Posizio gerraren elementu nagusia lubakia izan zen.
Frantziako fronte nahiko txikiak defentsa-sistema ia garaiezina antolatzeko aukera ematen zuen. Borrokalariak lubaki horietan bizi izan ziren hainbat urteetan. Baina sistema hori oso eraginkorra zen, eta erasoaldi asko eta odoltsuak egon arren, fronteak gogor eutsi zuen 4 urtean.
Gerra modu berri horretarako arma berriak behar ziren. Hegazkinek protagonismo handiagoa hartu zuten. Beste arma berri bat tankea izan zen. Aliatuek mendebaldeko fronteri eusten ziotela ikusita, inperio zentralek ekialdeko fronteari ezustean eraso egitea erabaki zuten. 1915eko kanpainaren balantzea inperio zentralen aldekoa izan zen.
Higadura Gerra: 1916
1916an, garaipena lortzeko ahalegin gogorrak egin zituzten bi alderdiek. Gerraren eszenatoki nagusia mendebaldeko frontea zen, eta bertan erabilitako estrategia berria higadura gerra izan zen. Lehenengo jarduketa, bestalde, gerra handiko batailarik ospetsuena izan zen: Verduneko bataila. Lau hilabeteko iraupena izan zuen, baina frontean ez zen aldaketa nabaririk egon. Handik gutxira, aliatuek beste erasoaldi bati ekin zioten: Sommeko bataila. Ezin izan zituzten alemanen lerroak hautsi; 3 hilabeteren ostean, erasoaldia geratu egin zen.
Alemania itsasotik jasaten zuen blokeoari erantzuteko, Britainia Handiko flotari eraso egiten saiatu ziren. Bi floten arteko bataila Jutlandiakoa izan zen. 1916ko kanpainaren balantzea aurreko bi urteetakoa baino orekatuagoa izan zen.
Urte Erabakigarria: 1917
Errusia gerratik irtetean eta Estatu Batuak sartzean, bi blokeen arteko oreka apurtu egin zen. Errusia gerratik irtetea inperio zentralen mesederako izan zen, baina iparramerikarrak sartzeak balantza behin betiko okertu zuen aliatuen alde.
1915ean, Alemaniak urpeko gerra hasi zuen, Erresuma Batuko hornidura-lerroak ebaki ahal izateko. 1917an, Nivelle komandante frantsesak beste erasoaldi batzuk eragin zituen alemanen aurka, baina alferrikakoak izan ziren. Armadan matxinadak egon ziren, eta zibilen moralak ere nekea adierazten zuen. Hornidurarik ezaren, produktuak garestitzearen eta bizi-baldintzak gogortzearen ondorioz, herritarrak gerraren aurka ziren.
Gerraren Amaiera: 1918
Errusiako gobernu boltxebikeak harturiko lehenengo erabakietako bat armistizioa sinatzea izan zen; hau da, borroka amaitzea, gerra bukatu barik. Armistizio horren ostean, Brest-Litovskeko bakea iritsi zen.
Udaren amaieran, Alemaniak laguntzak galdu zituen. Egoera militarrak oso argiak ziren. Alemaniako altxamendu iraultzaileen eraginez, enperadoreak abdikatu egin zuen penintsulan. Azaroaren 9an, errepublika aldarrikatu zen. Gerra Handia amaituta zegoen.
Gerraren Ondorioak: Bake Itunak
Gerraren ondorioak oso txarrak izan ziren alderdi guztientzat, Estatu Batuentzat izan ezik. Pertsona asko hil ziren. Zaurituak eta hildakoak milioika izan ziren. Jaiotza-tasak gerran izandako beherakadari zibilen arteko hilkortasuna batu zitzaion, oinazeen eta elikadura txarraren ondoriozkoa. Balantze ekonomikoa ere oso txarra izan zen. Suntsipen itzelak egon ziren, eta gerran parte hartu zuten herri guztiak zorretan gelditu ziren. Estatu Batuak Europako herrien mailegu-emaile nagusi bihurtu ziren.
Galera material ugariez gain, kalte moralak eta sozialak ere handiak izan ziren (milioika alargun, umezurtz eta elbarri). Europan, ezkortasuna nagusitu zen, eguneko arazoak ez baitziren bakearekin batera desagertu. Munduaren 1914ko suntsipena ekiditeko konpromisurik hartu ez izanaren arrazoia honakoa da: Lehen Mundu Gerraren helburuak mugagabeak ziren, erabateko gerra, baldintzarik gabeko errendizioa. Zentsurik gabeko helburua zen, helburu suntsigarria, eta hondatuta utzi zituen bai irabazleak, bai galtzaileak.
Bake Proposamenak
Eraginik handieneko ideiak Ipar Amerikako Thomas Woodrow Wilson presidenteak aurkeztutakoak izan ziren. Horren Hamalau Puntuak (bakea euskarritzeko printzipioak) armistizioa sinatzeko oinarriak izan ziren, eta garaileen asmoak jasotzen zituen agiri publiko bakarra eskubide eta desarme orokorraren defentsa izan ziren. Azken puntuan, nazioarteko erakunde politiko bat sortzea proposatu zen, etorkizunean beste gerrarik ez egoteko, Nazioen Elkarte iraunkorra, eta bertan herri guztiak bilduko ziren.
Wilsonen asmoak onak izan arren, Georges Clemenceau Frantziako lehen ministroa segurtasuna indartu eta etorkizuneko Alemania ahuldu nahi izan zuen. Bestalde, britainiarrak kontinentearen barruko orekara itzuli nahi ziren, Europan beste gerrarik ez egoteko.
Garaileen Bakea: Itunak
Bake konferentzia Parisen hasi zen, 1919an. Estatu garaiko ordezkariak egon ziren bertan. Funtsezko negozioa bost potentzien esku gelditu zen: Estatu Batuak, Erresuma Batua, Frantzia, Italia eta Japonia. Pariseko konferentziaren amaieran, garaitutako herriekiko bost itun sinatu ziren: Versallesko Ituna garrantzitsuena. Itunen gauzarik garrantzitsuena Europako inperio handiak desagertzea izan zen, baita nazio berriak sortzea ere.
Okerreko Bakea
Versallesko Ituna bake-antalaketaren zatirik garrantzitsuena izan zen, eta Alemaniak tratamendu oso gogorra jaso zuen. Gerra hastearen erantzukizuna leporatu zioten; gainera, lurralde batzuk eman behar zituen, adibidez, Alsazia eta Lorena. Alemaniaren ahalmen militarra nabarmen murriztu, eta Rhin ibaiaren ezkerreko ertza guztiz desmilitarizatuta gelditu zen. Alemaniari gerrako kalte-ordainak ezarri zitzaizkion. Nazio Elkartetik kanpo ere gelditu zen. Alemanian, Versallesko Itunak haserre handia eragin zuen. Italia ez zen pozik gelditu. Versallesko Ituna gorrotoa eta mendekuaren zergatia izan zen gehienbat, eta Alemaniari emandako tratamendua Bigarren Mundu Gerraren eragileetako bat izan zen.
Nazioen Elkartea (NE)
Nazioen Elkartea funtsezko karta baten bitartez eratutako nazioarteko elkartea izan zen. Lehen Mundu Gerra bukatu ondoren sinatu zen, beste gerra bat ez egoteko. Helburu nagusia nazioarteko bakea zen eta segurtasuna zaintzea, gatazkei aurre hartuz, konponbide baketsuen bitartez, baita desarmea eta nazioarteko harremana sustatuz ere. Muga handiak zituen: elkarteak potentzia handiek baimendutako gaiak baino ezin zituen aztertu eta ebatzi. Elkartearen arma bakarrak zigor moral eta ekonomikoak ziren.
Nazio Elkarteak bigarren mailako gatazka batzuk konpondu zituen: lurraldeen administrazioa eta plebiszituen antolaketa gatazka-lekuetan, baita nazioarteko lankidetza eta nazioarteko segurtasuna.