Lehen Karlistaldia Euskal Herrian: Kronologia eta Gakoak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,79 KB
Gerra Zibila: Fernando VII.aren heriotzaren osteko gatazka (1833-1840)
Taldeak
Fernando VII.a hiltzean, gerra zibila sortu zen, zazpi urte iraun zuena. Absolutistak eta liberalak elkarren aurka borrokatu ziren.
Gerraren nondik norakoa
Gerra, batik bat, gaurko Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan ibili zen, baina borrokak Kataluniako, Aragoiko eta Valentziako mendietaraino iritsi ziren.
Lehenengo uneko erreakzioak
Maria Kristina erregeordeak liberalen laguntza bilatu zuen, baina aldaketa politikoei aurre egin zien, eta altxamenduaren aurreko erantzuna atzeratu egin zen. Bitartean, Zumalakarregi jeneralak benetako armada antolatu zuen karlisten partida urri eta sakabanatuekin.
Ideologia karlistaren oinarrizko elementuak
Ideologia karlistaren oinarrizko elementuak hauek izan ziren:
- Absolutismo monarkikoa.
- Foruen defentsa.
- Lur-jabetzaren erregimen tradizionala.
- Zorroztasun erlijiosoa.
Talde bakoitzak jasotako babesak
Karlistak
Iparraldeko nekazariak, beheko noblezia, klero kontserbadorea eta iparraldeko hirietako eskulangileak erakarri zituen.
Liberalak
Klase ilustratuak, burgesia eta hirietako proletario berriak.
Zumalakarregiren gerra, "Tradizioaren Napoleon"
Buruzagia
Zumalakarregi.
Erabilitako taktika
Gerran, gerrillen eta ustekabeko erasoen taktika erabili zuen. Karlistek oso ondo ezagutzen zituzten inguruak, eta hori mesedegarri izan zitzaien. Euskal Autonomia Erkidegoaren geografia malkartsua gotorleku bilakatu zen euskal karlistentzat.
Eskuratu zituzten lurraldeak
Liberalek Amezkoan galdu ondoren, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurralde historikoak eta Nafarroa (hiriburuak izan ezik) Karlos jaunaren agintepean geratu ziren.
Hartutako erabakiak
Karlosek foruak betetzea zin egin, legeak eman, zigor-kodea aldarrikatu, igoerak eman eta Oñatiko Unibertsitatea bultzatu zuen.
Buruzagien helburua
Gorte karlistaren helburu nagusia Bilbo konkistatzea zen, nazioarteko onespena lortzeko.
Zumalakarregi hil eta handik gutxira gerrak izan zuen bilakaera
Espartero jeneral liberalak hiriaren setioa apurtu zuen. Gerrak aurrera jarraitu zuen, eta karlistak egoera hobetzen saiatu ziren arren, adoregabetuta zeuden.
Bergarako Hitzarmena (1839)
Protagonistak Maroto eta Espartero jeneralak izan ziren. Maroto jenerala bake-elkarrizketetan hasi zen Esparterorekin, errege karlista eta nafarrak eta arabarrak horren aurka egon arren. Karlistek Isabel II.a erreginatzat hartuz gero, gobernu liberalak hitzeman zuen hitzarmena onartu zuten militar karlista bizkaitarren eta gipuzkoarren kategoria gordeko zuela eta euskal lurraldeen foru-erregimena errespetatuko zuela.
Karlismoak irautearen arrazoia
Karlismoak foru-erregimena babestuta eta bizimodu tradizionalekin identifikatuta jarraitu zuen. Nekazari, eskulangile eta jabe txikiek uste izan zuten, karlista izanda, hobeto defendatuko zutela euren burua etengabe hedatzen ari zen kapitalismoaren aurrean, honek desamortizazioa, ekonomia modernoa eta liberalismoa ekarriko zituelako.
Apaizek liberalen aurkako gurutzada aldarrikatu zuten.
Frankismoaren azken urteak eta Trantsizioaren hasiera
Egitasmoen arabera, Carrero Blanco zen diktadurarekin jarraitu behar zuen pertsona, baina bere hautagaitza zapuztu egin zen 1973ko abenduaren 20an, ETAko komando batek hil egin baitzuen. 1974ko urtarrilean, Arias Navarroren gobernu berria osatu zuten. Bere agintearen hasieran, gobernuari ukitu liberala ematen saiatu zen, baina gertakari sorta bat elkarren atzetik gertatu zenez, berriz ere gobernuak jarrera inmobilista hartu zuen:
- ETAren atentatua Madrilgo kafetegi batean.
- Añoveros euskal gotzainarekin sortutako ika-mika, Euskal Herriaren eskubideen aldeko sermoia irakurri zuelako.
- Puig Antich anarkistaren hilketa.
- Portugaleko Krabelinen Iraultzaren garaipenak piztu zuen mesfidantza.
Gobernua berriz ere zapalkuntzaren bidera itzuli zen, eta horrek irekitzearen aldeko sektoreetako azken ministroak kargua uztea eragin zuen, baita herrialdeko barne-egoera gaizkiagotzea ere.
Nazioarteko egoera
Egoera ez zen erregimen frankistaren aldekoa:
- LPEEk petrolioaren prezioa igotzeko erabakia hartu zuen, eta horrek krisi itzela eragin zuen mundu osoko ekonomian. Espainiari ere latz eragin zion krisi horrek.
- Zapalkuntzan oinarritutako politikari ekin zitzaion berriro, eta nazioartean protesta ugari sortu ziren.
- Saharako auzia azkar batean konpondu behar izan zuten; Ceutako eta Melillako jabetza espainiarrak bermatuta zeuden, baita arrantza-hitzarmen bat ere. Trukean, saharar herria Marokoko eta Mauritaniako administraziopean geratu zen.