Langileen Mugimendu Soziala XIX. Mendean

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,6 KB

Taldeko Lehenengo ekintzak: Langile klaseen lehenengo ekintzak Chapelier legeak (1791) galarazten zuen asoziazionismoa eta Inglaterran, Combination Acts izenekoak (1799). Langileek bi ekintza mota uztartu behar izan zituzten: Erregimen Zaharreko indarkeriazko metodoak eta taldeko ekintzak, gero eta antolatuagoak.

Ludismoa:

Langileen borrokaren adierazpenik garrantzitsuenetarikoa makinismoaren ondorioen kontrako borroka izan zen. Makinak sartu zituztenean, alde batetik lanpostu ugari galdu. 1810eko eta 1830eko hamarkadetan, bi mugimendu sozial garrantzitsu izan ziren Inglaterran. Ludd et Swing. Luditak ustezko Ludd ehularen jarraitzaleak ziren, 1811tik 1816ra bitarean ehungailu mekaniko asko eta asko hondatu zituzten Inglaterran. Swing kapitainaren jarrairtzaleak, garia jotzeko makina ugari hondatu zituzten 1830. urtean. Erdi Aroko landako matxinaden eta gizarte industrialeko taldeko ekintzen tarteko manifestaziotzat jo behar ditugu. Luditek larderia erabiltzen zuten, nagusiei baina alde berean parlametuari eskaerak egiten zizkioten. Soldatak hobetzea eta lan baldintza egokiagokoak izatea. 1844. urtean Silesian izandako ehuleen matxinada dugu.

Kartismoa:

XIX. mendean, Inglaterrako mugimendu kartista izan zen. Kartistek langileen egoera hauteskundeen eta parlamentuaren bidez aldatu nahi zuten. Nola? Poor laws (pobreen legeak) izenekoak indargabetuz eta industria sektoreko lan baldintzak aldatuz, hala nola, soldatak, lanaldia, etab. 1848ko iraultzetan, langileek Europako zenbait hiriburutako iraultza borroketan parte hartu zuten (Paris, Viena, Berlin). Iraultzek porrot egin zuten eta horrek zuzen eragin zion langileen mugimenduari. Argi eta garbi geratu zen egoera aldatzeko ezinbestekoa zela, horregatik sortu ziren, hain zuzen ere, sindikatuak eta langileen alderdiak.

Sindikatuak:

Hasieran, langileek mutualitatean eta kooperatiboetan bildu ziren. Bi kasuetan, funtsean, gauza bera lortu nahi zuten: taldeari indar handiagoa ematea eta kideei laguntzea, istripuak edo ohiz kanpokoak gastuak izanez gero edo lana galduz gero. Geroago, sindikatuak sortu zituzten. Sindikalismoa mendearen bigarren erdian onartu zen legez: Inglaterran 1871n eta Frantzian 1884an. 18880ko hamarkadatik aurrera, lan baldintzak arautzeko ezinbesteko erakunde bihurtu ziren, industrian, bereziki. Hasieran, lanbide sindikatuak eratu zituzten eta geroago industria sindikatuak osatu. 1868an Trade Unions Congress, eta beste hainbat herrialde desberdinetan. Aurrerapen handiak lortu zituzten. Zortzi orduko lanaldiaren borroka eta Maiatzaren Lehena ospakizun zibila egite 1890. urtetik aurrera.

Entradas relacionadas: