Langile mugimenduaren hastapenak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,5 KB

LANGILE MUGIMENDUA: JATORRIA ETA GARAPENA

XIX. Mendean jasaten ari ziren lan-
Esplotazioaren eta bazterketa politikoaren ondorioz, soldatako langileak antolatzen hasi ziren, bizi baldintzak hobetzeko. Protesta-ekintza kolektiboak egin zituzten eta elkarte egonkorrak sortu.
Sindikatu modernoak sortu ziren eta sozialismoaren alde egiten zuten langile-
Alderdiak. 


Gizarte gatazkak ez ziren industria-iraultza gertatu zenean hasi. Antzinako Erregimeneko Europan, ohikoak ziren herritarren prostestak. Industriako eta hiriko lanekin lotutako mobilizazio-modu berriek hartu zuten nekazarien eta kontsumitzaileen protesta tradizionalen lekua, ekonomia-sistema kapitalista eta gizarte-
Ordena liberal ezarri berriaren eraginez. Langileen eskaeren ardaza soldaten igoera, lanaldien murrizketa eta lan-baldintzen hobekuntza izan ziren. 


XIX.Mendearen lehen hereneko Erresuma Batuan, langileen protesta esanguratsuak makina suntsiketak izan ziren. Mota horretako ekintza bortitzei luddismo esan zitzaien. Lehen mugimendu ludditak iruleenak eta ehuleenak izan ziren. Makina modernoak lanik gabe utziko zituen belur baitziren. Ehungintzako makinak suntsitu eta suteak egiten zituzten, enpresariak lan eta soldata hobekuntzak onartzeko.


Hurrengo pausoa langile-elkarteen antolaketa egonkortzea izan zen. Erresuma Batuko gobernuak langileen edozein elkarte debekatu zuen (Combination Acts). Bizitza asoziatiboak eta manifestazioetan plazaratzen zen, baina biktimenganako elkartasun-mugimendua piztu, eta langileen arazooez jabetzeko beharra hedatu zen. 1824an, langile.Elkarteak legeztatu zituen Erresuma Batuko gobernuak eta Elkarri laguntzeko elarteak sortu ziren. Istripuak izan zutenei edo gaixoak lagutzeko sortu ziren, baina erresistentzai kutxa erabiltzen zen, grebaren batera deitzen zenetan. Lekuko lanbide-elkarte ugari sortu ziren hala nola, tarde union.


Kartismoa masa-mugimendua zen, estatua demokratizatzearen alde. Londresen 1848an manifestazio bat egon zen. Horren ondorioz, gobernuak beharrezkotzat jo zituen langileen ordezkariekin hitz egitea eta langileen baldintzak hobetzeko gizarte-erreformak sustatzea. 


XIX. Mendearen erdian langile sindikatuak legez onartu ziren. Proletariotza erakundeek langileen lan-baldintzak hobetzeko  eta bizi maila handitzeko egoeraz baliatu ziren. Ondoren, langile-alderdiak sortu ziren, langileen eskubide politiko eta sozialak lor zitzaten borroka egiteko. 

Erreseuma batuan langile sindikatu nazionalak sortu ziren. Negoziazio kolektiboa eta greben presioa erabili zuten, eta lan eta soldata hobekuntza nabarmenak lortu zituzten. Langile mugimenduaren indarra kontinente osoan barn ahedatu zen, gizarte-ordena burgesaren aurkako erronka gisa.



Entradas relacionadas: