Langile Mugimenduak Espainian: Sorrera, Bilakaera eta Ideologiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Electricidad y Electrónica
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,67 KB
Langile Mugimenduak Espainian
Lehen Gizarte Mugimenduak
Langile elkarteak Katalunian sortu ziren, Bartzelonan, XX. mendearen hasieran. Langile borrokaren lehen gertaera erabakigarria Alcoyn jazo zen. Antzeko ekintza luditak egin ziren 1824an Bartzelonan. Ludismoan, langileek makinak suntsitzen zituzten. 1855eko udan Espainiako historiako lehen greba egin zen. 1857an Coruñako emakume zigarrogileek makina bat txikitu zuten. Landa-eremuan, nekazarien haserreak matxinadak eta zalapartak eragin zituen.
Langile Mugimenduaren Sorrera
Bizi eta lan baldintzak oso gogorrak ziren. 1868. urtera arte, gauzak orduan hasi ziren aldatzen I. Internaziolaren eraginez. Lan baldintzak oso gogorrak ziren; lanaldia 12 eta 14 ordu artekoa zen.
Liberalismo Kapitalistaren Kontrako Ideologiak
Alderdi progresista eta demokratak langileen eskaerak babestu zituzten; errepublikanismoak bat egin zuen haien aldarrikapenekin.
Marxismoa
Teoria sozialista garrantzitsuena da, Karl Marxetik dator. Gizarte industrialetan klase borroka bat dago burgesiaren eta langileen artean.
Anarkismoa
Estatuaren aurka dago. Politika zein alderdi politikoak baztertzen ditu; hauteskundeetan parte hartzearen kontra dago. Giuseppe Fanelli politikari italiarra eta beste ekintzaile batzuk Katalunian, Valentzian eta Madrilen ibili ziren propaganda egiten. Espainiako lehen langile-biltzarra Bartzelonan egin zen, 1870ean. Biltzar horretatik Espainiako Eskualde Federazioa sortu zen. Desadostasunak izan ziren LNEko marxisten eta anarkisten artean, eta horren ondorioz anarkosindikalismoa agertu zen.
Langileen Antolamendua Berrezarkuntzan
Anarkismoaren batera, langile erakunde sozialistak sortu ziren (1872an, Paul Lafargue Madrilen izan zen eta taldea prestatu zuen). Pablo Iglesias zen talde sozialista horren buru (1879an Espainiako Langile Alderdi Sozialista sortu zen; 1887an elkarteen legeak askatasun sindikala aitortu zuen). Langileen Batasun Orokorra erakunde sindikal sozialista sortu zen 1888an.
PSOE-ren helburuak:
- Gizartea iraultzaren bidez aldatzea.
- Langile klaseak boterea lortzea.
- Jabetza pribatua jabetza sozial bihurtzea.
Arrakasta handiagoa izan zuen ideia anarkisten hedapenak (Korronte anarkosindikalista, korronte iraultzaile matxinatua, korronte anarko-komunista edo komunismo libertarioa). Las Tres Clases de Vapor deritzon federazioa sortu zen Katalunian 1869an. Afiliatu kopuru txiki horrek erakusten duenez, langileak oso sakabanatuta zeuden sindikatuak azaldu aurretik.
Sindikalismo Katolikoa
Elizaren doktrina sozialean oinarritzen da. Sindikalismo katolikoarentzat, gizarte-desberdintasunak ukaezinak ziren. Aurreko sindikatu katolikoak aita Vicentek sortu zuen Alcoyn 1872an.
Langile Mugimendua Espainian
Sorrera
Industriaren garapenaren ondorioz, asko handitu zen langile kopurua. Lan baldintza txarrak eta bizi baldintza txarrak zituzten (horregatik hasi ziren langile mugimenduak).
Seiurtekoaren garaian:
Erakunde anarkista, PSOE, UGT eta LNE sortu ziren.
Internaziolak
1. Internazionala
Londresen sortu zen eta LNE deitu zen. Europa osoko elkarte asko batu ziren, baina sakabanatu egin zen, anarkistak joan zirelako.
2. Internazionala
Parisen egin zen. Helburua langileak berriz batzea zen eta pentsamendu marxista zuen.
Eskarien aldeko borroka bultzatu zuten:
- 8 orduko laneguna.
- Soldata igoera.
- Lan baldintza hobeak.
3. Internazionala
Moskun egin zen 1919an Leninen gidapean. Alderdi komunistak batu ziren Sobietar Batasunean.