Laneko Osasuna eta Arriskuen Prebentzioa: Gida Osoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,56 KB
Zer hiru alderdi hartzen ditu barnean lan-ingurune kontzeptuak?
Alderdi materiala, psikologikoa eta soziala.
Nola definitzen du MOEk osasuna?
Munduko Osasun Erakundeak (MOE) honela definitzen du osasuna: erabateko ongizate fisiko, psikiko eta soziala da, eta ez gaitzik edo gaixotasunik ez izatea bakarrik.
Naiarak eta Aitorrek enpresa berean egiten dute lan, eta arazo bera dute: ez daude osasun-egoera onean. Zer faktore eta egoerak eragin dezakete haien osasunean?
Asko eta askotarikoak izan daitezke pertsonen arabera, baina nabarmentzeko modukoak dira: faktore genetikoak, adina, bizimodua, ohiturak, banakako higiene-jokabideak eta eguneroko bizitzan pertsonek duten giza, kultura- eta lan-ingurunean topa daitezkeenak.
Nola esaten zaie Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legean lanak lan-ingurunea aldatzearen ondorioz sartzen diren ondasun-nahasteei?
Arriskua.
Zer eragin txar du osasunak lanean?
Osasun faltak errendimendu egokia galarazten du, eta enpresek eta gizarteak bere giza kapitalaren zati bat galtzen dute.
Zer eragin txar du lanak osasunean?
Lanak eragin kaltegarriak izan ditzake osasunean, sortzen diren ingurune-aldaketen ondorioz.
Definitu, zure hitzak erabiliz, lan-arrisku kontzeptua.
Langileak, lan-jardueraren ondorioz, gaitzen bat jasateko posibilitatea da.
Zer da lan-karga?
Lanaldian zehar langileak gainditu beharreko eskakizun psikofisikoek eta psikosozialek osatzen dute, baita neke fisiko edo psikikoa eragin dezakeen lanaren antolaketak eta ordenak ere.
Aipatu laneko bi arrisku-faktore, eta zehaztu zer arrisku sortzen dituzten eta zer kalte eragiten dituzten.
- Egiturazkoak: Korridoreak, eskailerak eta instalazioak. Adibidez: Lantokiko eskailerek neurri ezberdinak edo barandarik ez edukitzea eta, horren ondorioz, erortzea.
- Psikosozialak: Antolaketa, aginte-estiloa, laneko giroa, autonomia, erantzukizuna, lanaldia, ordutegia eta lan-baldintzak. Adibidez: Lana edukitzea aste osoan, ezin duzunean aste osoan lan egin.
Zertan dira desberdinak lan-istripua eta lanbide-gaixotasunak?
Lanbide-gaixotasuna edo gaixotasun profesionala: Apurka-apurkako prozesu progresibo baten ondorioa da. Sintomak barnekoak izaten dira; diagnostikoa, zaila, eta tratamendua, luzea eta mediko-farmakologikoa.
Lan-istripua: Bat-batean gertatzen da. Kanpoko sintomak izaten ditu; erraza izaten da diagnostikatzea, eta tratamenduak ebakuntza kirurgikoa behar izaten du.
Zer multzotakoak dira agente biologikoek eragindako lanbide-gaixotasunak? Eta agente kimikoek eragindakoak?
3. multzoa (agente biologikoak) eta 1. multzoa (agente kimikoak).
Nola jokatzen dute laneko segurtasunak eta ergonomiak kalteak sortzea eragozteko?
Laneko segurtasunak honela jokatzen du:
- Lantokietan: lokalen egitura eta ezaugarri egokiak diseinatzen ditu, baita azalera, instalazioak, eskailerak eta abar ere.
- Ekoizpen-baliabideetan: makinen babesak eta erabilera, materialak, erremintak, ekipoak, energia-iturriak eta abar kontrolatzen ditu.
- Pertsonak babesteko neurrietan: lanerako arropak eta burua, aurpegia, begiak, belarriak, gorputz-adarrak eta arnas aparatua babesteko gailuak kontrolatzen ditu.
Ergonomiak honela jokatzen du:
- Lana erosoago bihurtzeko ardura duen teknika da: horretarako, makina, erreminta eta ekipo erosoagoak egiten ditu.
- Lan-baldintzak langilearen ezaugarri fisiologikoetara eta psikologikoetara moldatzen ditu.
Zer da gizarte-politika?
Gizarte-politika neurri sorta bat da, legeen eta arautegien bidez lan- eta osasun-baldintzak arautzen dituena; horiekin, lan-arriskuen prebentzioa eta prebentzioan erakunde publikoek duten jarduera erregulatzea lortu nahi da.
Zer hiru alderdi hartzen ditu barne laneko medikuntzak?
- Prebentzioa: Gaixotasunik ez agertzen ahalegintzen da, txertoen eta mediku-azterketen bidez, eta, langileren batek lanpostu konkretu batean aritzeko anomaliaren bat badu, haren ezaugarriei egokitzen zaion lanpostua esleitzen dio.
- Sendakuntza: Lehen sendaketa-zerbitzuak eskaintzen dizkio langileari, lan-istripuetan eta lanbide-gaixotasunetan, osasuna berreskuratu dezan.
- Errehabilitazioa: Tratamendu bat ematen dio langileari, ahalmenak ahalik eta gehien berreskuratu ditzan.